Aura Satz. She Recalibrates. Z aretoa

Hasiera: Ostirala, 04 Otsaila 2022

Amaiera: Igandea, 27 Martxoa 2022

Aura Satzek (Bartzelona, 1974) bere lanean zinema, soinua, performancea eta eskultura uztartzen ditu. Haren lana bentrilokuismoaren ideian oinarritzen da ahotsaren nozio partekatu eta hedatua kontzeptualizatzeko, eta elkarrizketaren bidez egin da, elkarrizketa metodo eta subjektu gisa erabiliz.

Ondoko erakundeetan egin ditu performanceak eta erakusketak: Tate Modern (2012), BFI Southbank (2012), the New York Film Festival (2013), Tate Britain (2014), Whitechapel Gallery (2016), NTT InterCommunication Center, Tokyo (2017), SFMOMA, San Francisco (2017/18/19), the Rotterdam Film Festival (2013-20) eta MoMA NY (2020).

Z aretoa ziklorako, Aura Satz-ek Oramics: Atlantis Anew, Little Doorways to Paths Not Yet Taken eta Hacer una diagonal con la música filmak aurkezten ditu, musika elektronikoaren alorrean emakume aitzindari izan diren inguruko hiru lanen.

Hacer una diagonal con la música. 2019. 10 min.
Beatriz Ferreyra konpositore elektroakustiko argentinarrari buruzko film labur bat. Musika konkretuaren aitzindaria izan zen Pierre Schaefferrekin batera 50eko eta 60ko hamarkadetan. Hemen, «soinu bilaketa» grabatzeko teknikak eta soinuaren muntaiari eta espazializazioari buruzko beste gogoeta batzuk aztertzen ditu. Ate kirrinkariak, zakurrak zaunka eta ostadar-eskuak.

Oramics: Atlantis Anew. 2011. 7 min.
Daphne Oram britainiar musika elektronikoaren aitzindari eta 1958an BBC Radiophonic lantegiaren sortzaileetako baten omenezko artista-film gisa sortua, filmak hurbileko topaketa bat aurkezten du haren asmakuntza apartarekin, Oramics Machine delakoarekin, Londresko Zientzia Museoan gordetzen dena.

Little Doorways to Paths Not Yet Taken. 2016. 8 min.
Musika elektronikoko konpositoreei eta asmatzaileei buruzko Satzen aurreko filmei jarraituz, film labur honek Laurie Spiegel (j. 1945) konpositore estatubatuarraren estudioaren ikuspegi intimo bat eskaintzen du. Musika elektronikoko konposizioengatik eta konposizio algoritmikoko softwareagatik ere ezaguna, filmak parafernalia musikal eta teknologiko mota guztiak erakusten ditu, partiturak, brikolajeko asmakizunak eta jostailu bitxien bildumak barne. Spiegelek ondutako musika elektronikoa aurkezten du soinu-bandak, eta Laurieren off-eko ahotsa musika elektronikoaz eta konposizio prozesuaz hausnartuz.

 

Argitapena

 

Z aretoa (zinema) programa ez da zinema ziklo bat areto batean, ezta erakusketa bat ere. Proiektu honek tarteko espazio bat eraikitzen du, zinemaren lurraldera salto egiten duten artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanen inguruan hausnartzeko eta haiek ezagutarazteko. Museoan mugimendudun irudia pentsatzeko keinu erabakigarritik sortutako programa da. Hizkuntza zinematografikoa historikoki kategorizatzen duten generoak zalantzan jarriz narrazio-forma berriak bilatzen saiatzen diren egileengana hurbildu nahi dira ikusleak programa honen bidez.

Komisariotza: Garbiñe Ortega

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand