Hezkuntza-komunitatearentzako programak

Irakasleentzako programak

Artium Museoaren irakasleentzako egiten diren programen helburua da hezitzaileei gakoak ematea museoa baliabide pedagogiko gisa ulertzen laguntzeko eta hark curriculuma aberasteko eta hezkuntza komunitateari lehen mailako kultur esperientzia eskaintzeko duen ahalmena erakustea.

Artium Museoak antolatzen dituen prestakuntza saioetan hezkuntzarako tresna berritzaile gisa aztertzen da museoa, eta haren bidez eskolako curriculumaren alderdi eta fase guztiak nola landu ikasten da.

Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza berriztatu eta hobetzeko zerbitzuekin batera (Berritzeguneak) Hezkuntzaren berrikuntzarako mintegiak egiten ditu Artiumek.

Parte-hartzaile guztiek elkarlan estuan lan egiten dute, unitate didaktikoak diseinatzeko eta materialak garatzeko ideiak emanez; hori guztia mintegiko saioetan frogatzen da gero ikasleekin erabili aurretik.

Oinarrizko ideia da museoa irakasleen laguna dela, eta Hezkuntza Sailetik gure baliabide guztiak jartzen ditugu haien eskura.

Artium Museoaren eskolarako programak ez daude ikasleentzako soilik pentsatuta, baita zuretzat ere, zure irakaskuntza-lanean erabil ahal izateko ideia berri eta interesgarriak ezagutu ahal izango baitituzu.

Zeinahi dela ere irakasten duzun ikasgaia nahiz ikasgaiak, zeinahi dela ere zure ikasleen adina, arte garaikidea hezkuntza-baliabide gisa erabiltzeko aukera eskaintzen dizu Artium Museoak.  

Artiumen erakusketei buruzko prestakuntza saioak, 2021-2022

Prestakuntza-saioei buruzko informazioa nahi baduzu, deitu 945 20 90 11 telefonora (goizez) edo idatzi mezu bat educacion@artium.eus helbidera.


Eskolarako programak

Artium Musaeoaren eskolarako programen xedea da guztientzako (ikasle, irakasle eta museoko hezitzaileentzako) elkarrizketarako esparru bat sortzea. Ikuspegi horretatik, eskola-curriculumaren edukiak, museoarenak eta gure esperientziarenak jorratzen ditugu, artearen bidez, talde bakoitzari eta haien premiei egokitutako prozesu batean.

Nola lan egiten dugu?

  • Artea eskolako curriculumarekin lotzen dugu.
  • Zuekin hitz egiten dugu, gaia are gehiago lotzeko zuen beharrekin eta zuen egunerokotasunarekin.
  • Programa guztiak desberdinak dira, eta aldatu egiten dira talde eta erakusketa bakoitzarekin. Lagundu iezaguzu haiek hobetzen!

Hezkuntzari garrantzi handia ematen diogu; seriotasun handiko erronka da guretzat, eta gogoz eta konpromisoz hartzen dugu gure gain erantzukizun hori. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik eta laguntzagatik!

Izena emateko epeak
Del 1 de septiembre al 10 de octubre de 2021
Epez kanpo izena emateko edota beste programa batzuei buruzko informazioa izateko deitu 945 20 90 11 telefonora (goizez) edo idatzi mezu bat educacion@artium.eus helbidera.

Hezkuntza-proiektuari buruzko liburuxka jaitsi Izena emateko orria

Nola erreserbatu programak

 

2021-2022 ikasturterako, ikasgelan, museoan edo etxean bertan egin daitezkeen eskola-programa batzuk proposatzen ditugu. Horrela, osasun-egoerak eragindako premietara egokituko gara une bakoitzean.

 

Haur eta Lehen Hezkuntzarako programak

Loturak. Bideoak ikusiz egiteko lantegiak
25 lantegi, eskolan zein etxeran lan egiteko. Argibide gehiago

Artium ibiltari
Iraupena: 3 ordu (bi saiotan). Argibide gehiago.

Altxorra bisita-lantegia
Iraupena: 2 ordu. Argibide gehiago.

Bisita gidatua
Iraupena: 1 ordu. Argibide gehiago.

Foruen plazatik Artiumera. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea
Iraupena: 2 ordu
Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetarako. Argibide gehiago.

Irakasleen iritziak

 

  • Museo batean egoten eta elkarrekin lan egiten ikasi dute.
  • Gehiago hurbildu gaitu arte garaikidera.
  • Arte mota batzuk eta besteak identifikatzen eta hiriko kultur gune berri bat ezagutzen ikasi dute.
  • Artea errespetatzen ikasi dugu.
  • Uste dut arreta gehiago jarri dugula xehetasunetan

 

DBH eta Batxilergorako programak

Loturak. Bideoak ikusiz egiteko lantegiak
25 lantegi, eskolan zein etxeran lan egiteko. Argibide gehiago

Artium ibiltari
Iraupena: 3 ordu (bi saiotan). Argibide gehiago.

Loturak. Zinema eta arte garaikidea
Iraupena: 3 ordu. Argibide gehiago.

Altxorra bisita-lantegia
Iraupena: 2 ordu. Argibide gehiago.

Bisita gidatua
Iraupena: 1 ordu. Argibide gehiago.

Foruen plazatik Artiumera. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea
Iraupena: 2 ordu
Argibide gehiago.

Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua
Iraupena: 1 h 30 min. Argibide gehiago.

Artea, filosofia… eta bizitza. Bisita gidatua
Iraupena: 1 h 30 min. Argibide gehiago.

Zure ikasleentzat interesgarria: Gazteentzako lantegiak. Argibide gehiago.

Irakasleen iritziak

  • Nire ikasleen kezkak ezagutzeko aukera eman dit.
  • Uste dut baliagarria izango zaidala nire eskoletarako informazioa hobetzeko edo ekarpenak egiteko.
  • Kultura, historia, euskal artistak eta sormena garatzen ikasi dugu.
  • Bizi garen hiriaren historia ezagutzearen garrantzia.Beste ikaskuntza-testuinguru batean ikusi ahal izan ditut nire ikasleak.

 

Unibertsitatea, Lanbide Heziketa, Helduentzako Hezkuntza

Bisita ezazu Museoa zure ikasle-taldearekin
Iraupena: 2 ordu. Argibide gehiago.

Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua
Iraupena: 1 h 30 min. Argibide gehiago.

Bisita museografikoa
Iraupena: 2 ordu. Argibide gehiago.

Praktikaldi programa
Hainbat unibertsitaterekin dituen hitzarmenen bidez, praktikaldiak egiteko aukera eskaintzen die Artium Museoak diziplina batzuetako eta besteetako ikasleei.

Irakasleen iritziak

  • Sormena, autoestimua, norbere buruarekiko segurtasuna eta talde-lana landu ditugu.
  • Museoaren eta ikastetxearen arteko lotura aprobetxatzeko balio diezagukeela uste dut.
  • Probatzeko eta esperimentatzeko beldurra kentzeko balio diezaguke.

 

Magnet-Erakarri

Barrutia Ikastolaren era Artium Museoaren arteko lankidetza-proiektua

Magnet-Erakarri hezkuntza-proiektu pilotua da, Eusko Jaurlaritzak sustatua eta Gasteizko Udalaren lankidetza duena. Proiektu horretan, elkarlanean arituko dira ikastetxe bat (Barrutia Ikastola) eta ospe handiko erakunde bat (Artium Museoa). Aliantza horren bidez hezkuntza proiektu berritzaile eta erreferentziazko bat eraikitzea da helburua eta, horretarako bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute 3 urtez, eskola-curriculuma garatzeko artea erabiliz, artea irakaskuntzaren praktikarako tresna metodologiko gisa ulerturik. Ikasleen emaitzak hobetzea eta eskolaren eta ingurune hurbilaren arteko integrazioa sendotzea da xede, hezkuntza guztion erantzukizuna baita.

Artiumek ikastolari bisita bihurtzea edo patio amestua.

Jolastokia espazio irekia da, zintzoa, gela itxien eta hiri publikoaren arteko banaketa-zentro gisa funtzionatzen duena, eta, beraz, jolasteko, oroimenerako eta bizitza entseatzeko agertoki askatzailea. Hor ikasi dugu guztiok gure emozioak eta harremanak kudeatzen. Hor asmatzen dira adinez aldatzeko aukera ematen diguten jolasak. Espazio horretan ikasi behar da mundua zer den. Eta espazio horretan eta aldaketa horretan ulertu eta onartu behar da museoa. Gure konpromisoa eta erantzukizuna adierazi ditugu, orainetik gure etorkizuna pentsatzeko aukera emango diguten esperientziak sortzeko. Ikastetxeetako jolastokietan egiten dugu.

Udazken honetan, Norberak eraikitzea erakusketa itxi ondoren, Barrutia ikastolako patioaren diseinu inklusiboa landuko dugu, ikasleek egindako altzari guztiak iristearekin batera.

 

2021-2022 ikasturterako eskolarako programak

Loturak. Eskolan edo etxean bertan lan egiteko lantegiak bideoan

2-3 minutuko 25 lantegi proposatzen ditugu, eskola-maila guztietako eskola-curriculumarekin lotuta, ikasgelan zein etxean lan egiteko.

Eta, gainera, lantegiei jarraituz egindakoari buruzko argazkiak eta bideoak bidaltzera gonbidatzen zaituztegu, helbide honetara: loturak@artium.eus. Sorta hautatu bat argitaratuko dugu gure webgunean eta sare sozialetan.

Bideoak ikusi

Itzuli

Artium ibiltari

Programa hau bi saiotan gauzatzen da: lehenengoan, gu geu joaten gara ikastetxera (ordubete), eta bigarrenean lantegi-bisita bat egiten da Artiumen bertan (2 ordu).

Curriculumarekin lotutako gai hauek proposatzen ditugu bi saioetarako:

  • Jendea. Pertsonak eta gorputzak. Pentsatzea eta sentitzea. Ni eta bestea: neskak, mutilak eta askoz gehiago. Erretratuak eta autorretratuak. Historia bila.
  • Lekuak. Hemen, han. Publikoa eta pribatua: nirea eta guztiona. Etxetik eskolara, eta museora. Zer kontatzen digu Museoak?
  • Gauzak. Erabilgarriak, ez-erabilgarriak. Erreala, irudizkoa. Zer kontatzen digute gauzek? Artea: zergatik da hau artea?
  • Artista. Hizkuntzak. Erabakiak, prozesuak, lanbideak. Zer kontatzen digu artistak, eta zer ikusten dugu guk? Erreala eta irudizkoa: ikusten dut, irudikatzen dut.
  • Urtaroak. Zikloak eta aldaketak
  • Zergatiak. Asmoa, garaikidea. Zure ustez, zergatik da hau artea?
  • Artea eta gizartea. Beste ideia batzuk. Testuingurua. Artea eta munduarekin duen harremana. Sinesten dut? 
  • Etorkizuna. Nola irudikatzen dugu hemen eta orain?

Itzuli

Altxorra bisita-lantegia

Askotariko edukiak izan ditzaketen bisita hauetan ondarearen aberastasuna aztertzen da Artium Museoa Bilduma oinarri harturik.

Itzuli

Loturak. Zinema eta arte garaikidea

Programa honek zinema eta arte garaikidea lotzen ditu, ikasleentzat garrantzitsuak diren gai existentzialei buruzko azterketa, eztabaida eta gogoetari bide emateko. Ikasleek film bat ikusiko dute, eta ondoren aretoetara joango dira, filmean landutako gaiarekin zerikusia duten artelan batzuk ikustera.

Filmen zerrenda

Itzuli

Artea, filosofia… eta bizitza. Bisita elkarrizketaduna

Bisita elkarrizketadun honetan, hainbat irakasgairekin lotuko ditugu erakusketen edukiak, hala nola Filosofiarekin, Historiarekin edo Artearen Historiarekin. Norbere esperientzia hartuko dugu beti abiapuntu gisa, pentsamendu kritikoa garatzeko eta artea zein filosofia gure bizitzekin erlazionatzeko.

Itzuli 

Foruen plazatik Artiumera. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea

Hirian barrena egindako ibilaldia hirigintzarekiko eta arkitekturarekiko begirada kritikoa lantzeko, arteak ematen dituen lanabesak erabiliz. Programa hau udaberrian egiten da, apirilean, maiatzean eta ekainean.
Vitoria-Gasteizko Udalarekin lankidetzan.

Itzuli

Arte garaikidearen hastapenak. Bisita gidatua

Bisita eta solasaldi honetan erakusketen gaiak hainbat ikasgairekin lotuko dira, esate baterako Filosofiarekin, Historiarekin edota Artearen Historiarekin.

Itzuli

Bisita ezazu museoa zure unibertsitate-taldearekin

Beren etorkizuneko lanean museoa nola erabil dezaketen ikasteko lehen hurbilketa praktiko bat. Irakasle Eskolako, Arte Ederretako, Artearen Historiako, Turismoko, Haur Hezkuntzako eta abarretako ikasleei zuzendua.

Itzuli

Bisita museografikoa

Iraupena: 2 ordu
Museoa ikuspegi museografiko batetik ezagutzeko aukera. Artearen Historiako eta Arte Ederretako ikasleentzat.
Ordutegia ikastetxearen eta Museoaren artean zehaztu behar da.

Itzuli

Gazteentzako lantegiak

Noizean behin, gehienetan larunbat arratsaldean eta artista batzuekin eta besteekin lankidetzan, 13-16 urte bitarteko gazteentzako lantegiak antolatzen dira museoan, era askotako gaiak jorratuz. Bertan, sorkuntza plastikoan erabili ohi diren askotariko teknikekin esperimentatzeaz gainera eragiten dieten eta kezkatzen dituzten gaiak jorratzen dira.

Itzuli

Programa horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deitu 945 20 90 11 telefonora (goizez) edo idatzi mezu bat educacion@artium.eus helbidera.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand