Loturak: Artium Museoarenen hezkuntza proiektua
2022-2023ko IKASTURTEA
Loturak (guztiarekin eta guztiekin)
- Norbere buruarekin: sentipenekin, emozioekin, biografiekin, beldur eta txerekin…
- Beste ikusmolde batzuekin: besteekin, azalpenik ez duenarekin, esploratu gabearekin, desberdinarekin, beste ideia batzuekin…
- Inguru hurbilarekin: auzoarekin, hiriarekin, haren urbanismo eta arkitekturarekin, jendearekin…
- Aniztasunarekin: adinekoekin, beste era bateko gaitasunak dituzten haurrekin; bestelako gorputz, buru, forma eta koloreekin…
- Edozein maila, adin eta ikasgairen eskola-curriculumarekin.
Tokia irabaziz
Museoa gertakizun-paisaia bat da, non zabaltzen diren garai batzuetako eta besteetako sentipen sakona nola edo hala azaltzen duten proposamen plastikoak. Goren-une bat ere bada, non gure ikasketa-prozesuko etapa batzuetan eta besteetan lehendabiziko aldiz aurkezten zaizkigun ideiak ernatu eta materia ukigaia sortzen den, inolako lotsa edo zentsurarik gabe. Horregatik, Artium Museoa eta, bereziki, haren Hezkuntza Saila, zertze batetik abiatzen den lan-testuinguru baten erara ulertu behar da.Ikasgeletako ikasketa-esperientzia luzatzen eta egiaztatzen den eta neurriak jartzen zaizkion leku baten eran.
Artearekiko eta zeure buruarekiko esperientzia hurbil bat eskaintzen duen tresna metodologiko gisa artea darabilen hezkuntza erakunde bat da Artium Museoa.
Harrera ona eta partaide izatearen sentipena
Hezkuntza Sailaren tresna guztien helburua da Museoko era guztietako publikoei bere lekua ematea eta artearen esperientzia ziurtatzea. Artium Museoaren proposamenak behaketaren, elkarrizketaren, ikerketaren eta jardueran parte hartzen duten eragile guztien arteko lankidetzaren emaitza dira. Jabetzen gara munduan gertatzen diren aldaketez eta, beraz, gure programa guztiak etengabeko bilakaeran daude gizartearen behar berrietara egokitzeko.