Euskal Emakume Artisten, Praktika artistikoen eta Artearen Teoria feministen Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa

Euskal Emakume Artisten, Praktika artistikoen eta Artearen Teoria feministen Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa ikerketa-gune propio eta espezializatua da, eta jakintza-arlo horrekin lotutako dokumentazioa biltzen du. Zentroak feminismoa ardatz duten testuinguru kultural, sozial eta politikoak ikertzeko euskarria eskaintzen du.

Dokumentazio Zentroaren helburua da praktika artistikoen eta ikuspegi feministen artean ezartzen diren harreman emankorretan interesa duten artista eta publikoen arteko plataforma eta topagune bihurtzea.

Aurkezpen agiria (pdf)

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
2022ko Andre Maria Zuriaren jaiak: abuztuaren 4 itxita; 8 eta 9an, arratsaldez itxita
Eguberriak: urtarrilaren 5ean arratsaldez itxita

Ikerketa eta Dokumentazio Zentroko funtsetarako sarbidea librea eta doakoa da, baina aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 945209008 edo 945209012 telefonoetara deituz, edo biblioteca@artium.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Liburu- eta dokumentazio-funtsak kontsultatu    

Dokumentazio Zentroaren helburuak

  • Euskal emakume artisten dokumentazioa eta artxiboak bildu, gorde eta zabaltzea.
  • Museoko bildumari eta programei lotutako emakume artista eta pentsalarien dokumentazioa eta artxiboak biltzea eta gordetzea.
  • Praktika artistikoari eta pentsamendu feministari buruzko ikerketan laguntzen duten iturri bibliografikoak eta dokumentalak identifikatzea, biltzea, antolatzea, kontserbatzea eta zabaltzea.
  • Erakundea erreferente bihurtzea praktika artistikoei eta teoria feministari buruzko ikerketaren esparruan.

Ekintza-ildoak

  • Euskal emakume artisten eta museoko bilduman dauden emakume artisten dokumentu-artxiboak gordetzea eta katalogatzea.
  • Artea eta feminismoari buruzko sinonimoen hiztegi bat sortzea.
  • Museoko Dokumentazio Zentroari eta bildumari lotutako emakume artistak erakartzeko ildoak garatzea.
  • Programak, mintegiak, ikastaroak, argitalpenak eta abar diseinatzea eta ekoiztea.
  • Lankidetza-sareak sendotzea emakume artistekin, emakume komisarioekin, elkarteekin, erakundeekin eta ikerketa- eta dokumentazio-zentroekin, bai eta nazioarteko proiektuekin ere.

Denbora-lerroa

Denbora-lerro hau feminismoa ardatz duten testuinguru kultural, sozial eta politikoak ikertzeko euskarria eskaintzeko asmoz eraiki da, praktika artistikoen eta artearen teoria feministen ondarea babestuz eta zabalduz, eta Euskal Herriaren testuingurua bereziki azpimarratuz.

Tresnak, alde batetik, museoko bilduman sartzen diren euskal sortzaileen arte-ondareari buruzko informazioa eskaintzen digu, eta, bestetik, artista horietako bakoitzaren dokumentu-ondarea kontsultatzeko aukera. Lehenengo kasuan, informazioa EMSIMErekin (Bildumaren katalogoa) lotzen da, eta dokumentu-ondarea, berriz, Artikerretik kontsulta daiteke, funts bibliografiko eta dokumentalaren katalogotik.

Denbora-lerroak Artium Museoaren Bildumako euskal artisten lanak eta sortzaile horien dokumentu-funtsa lotu nahi ditu, ondare hori guztia kronologikoki markatuz eta antolatuz. Proiektu hau etengabe eraikitzen ari da, eta Bildumari eta museoko emakume artistei testuinguru historiko eta diziplinarteko bat ematea da bere helburua, espezializazio-arlo horri buruzko ezagutzarako sarbidea errazteko.

Denbora-lerroa ikusi 

Euskal emakume artisten artxiboak

Juncal Ballestínen artxiboa

Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa erakusketa dela eta, erakusketarako erabilitako dokumentu-materialaren zati bat digitalizatu eta katalogatu egin da, artista gasteiztarraren dokumentu-ondarea ezagutarazteko. Artxibo digital hori edonork kontsulta dezake Artium Museoko Euskal Emakume Artisten Dokumentazio Zentroan.

Juncal Ballestínen artxiboaren ataletako sarrera 

Gomendatutako irakurgaien irudia

Euskal Emakume Artisten Dokumentazio Zentroak abian jarri duen lehen programetako bat irakurgai gomendatuena da. Hainbat artista, idazle eta profesionalek iradokitako argitalpenak dira, praktika artistikoei eta pentsamendu feministari lotuak. Proposamen horri esker, gaian adituak diren pertsonek Artium Museoaren bibliografia- eta dokumentu-funtsa eratzen laguntzen dute —askotariko begirada eta irizpideekin aberastuta—, eta dokumentazio hori aktibatzeko ekintzak egiten ere bai.

Liburu horiek erosi dira, eta Euskal Emakume Artisten Dokumentazio Zentroan kontsulta daitezke.

Garazi Ansa, arte komisario eta kritikaria

Xabier Arakistain, komisarioa

Laida Lertxundi, artista eta zinemagilea

Catalina Lozano, komisarioa

Leah Withman-Salkin, editorea

Gema Intxausti, artista

Azucena Vieites, artista

Lourdes Méndez, Arte Antropologian katedraduna 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand