JAI Jardun Artistikoen Institutuaren 2022. edizioa ekaina, uztaila eta abuztua bitartean egin zen, Artium Museoak ekainaren 5etik 30era eta Tabakalerak uztailaren 1etik abuztuaren 25era bitartean, Altzuzan (Nafarroa) Oteiza Museoa bisitatuz.
IRAKASLEAK
TUTOREAK
Itziar Okariz (Donostia, 1969). Artista honen lanak, askotan, hizkuntzaren eta subjektu gisa definitzen gaituzten zeinuen ekoizpenaren inguruko araudiak zalantzan jartzen dituzten ekintzak sortzen ditu.
Asier Mendizabal (Ordizia, 1973). Bere lana tradizio kultural eta ideologikoen ingurukoa da. Bertan, erreferente historikoak, ezagutza eta bilaketa estetikoak biltzen dira, formalaren eta kontzeptualaren arteko orekan; eta hainbat diziplina eta adierazpen biltzen ditu, eskulturatik irudira, idazketatik, historiatik eta artisautzatik pasatuz.
Ibon Aranberri (Itziar, Deba, Ordizia, 1969). Eskultore formatu bazen ere, Aranberrik askotariko formatuetan lan egiten du, besteak beste, eskulturan, argazkigintzan, zineman eta elkarlaneko praktiketan. Bere lana giza esku-hartzean oinarritzen da, ingurune naturalaren barruan.
EBAZPENA
IKASKETEN BATZORDEA: Itzair Okariz, Asier Mendizabal, Ibon Aranberi, Oier Etxeberria (Tabakalera), Catalina Lozano (Artium Museoa)