20 urte, 20 arrazoi baino gehiago
Eskerrik asko adiskideei beren arrazoiak emateagatik eta museoari ahotsa eta aurpegia jartzeagatik.
Zuk ere artea eta kultura zabaltzeko proiektuan parte har dezakezu Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoarekin batera.
Bat egizu Museoaren Adiskideen Programarekin: garrantzi handiko laguntza emango diozu museoari.
Gainera, erakusketetarako sarrera librea eta lehentasuna edo sarrera esklusiboa izango duzu beste jarduera askotan, eta beste zenbait abantaila, onura fiskalak barne.
Jarduerak eta berriak
Néstor Sanmiguel Diest-kin solasean, La peripecia del autómata erakusketa inuaguratu aurretik
2022ko ekainaren 23an, 18:00etan.
Artium Museoaren Adiskideentzako jarduera.
Toki mugatua. aldez aurretik egin behar da erreserba, 945209020 telefnoan.
Erakusketaren inaugurazioa
2022ko ekainaren 24an, 18:00etan
19:00etan ardo/freskagarri bat eskainiko da Museoko Plaza aretoan
Néstor Sanmiguel Diest. La peripecia del autómata
Udako tailerrak 2022: Zomorroak, landareak eta beste animalia batzuk
Naturako gaiak irudikatuko ditugu, eta, horretarako, itsas hondoaren, mendien eta beste leku askoren diorama tridimentsionalak eraikiko ditugu; gero, habitat bakoitzean aurki ditzakegun animalia eta landareak irudikatuko dituzten eskulturak sortuko ditugu.
Horri guztiari esker, teknika artistiko ugari aztertu ahal izango ditugu.
Jarduera hori aire zabalean egingo da, eguraldia lagun.
Ekainaren 28tik irailaren 2ra, asteartetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik.
11:30etik 13:30era
6-12 urte bitarteko haurrentzat.
Tailer elebiduna. Museoko sarrera-txartelarekin doan.
Ez da beharrezkoa aurretik erreserba egitea, baina jarduera bete egingo dela beldur bazarete, deitu tokia gordetzeko 945209020 telefono zenbakira.
- Museoaren Adiskidearen txartel pertsonalizatua.
- Txartelaren jabearentzat erakusketetarako sarrera doan.
- Aldi baterako erakusketa guztien inauguraziora etortzeko gonbit-txartela.
- Erakusketak inauguratu aurreko bisita gidatua, Museoaren Adiskideentzat bakarrik. Ahal denean, artistaren edo erakusketaren komisarioaren beraren gidaritzapean.
- Hilean behin, bisitaldi gidatu esklusiboa.
- Museoaren jarduera guztiei buruzko informazio erregularra.
- Jarduera paraleloetan parte hartzeko beherapenak (batzuk doakoak izango dira).
- Museoak antolatutako bidaia, bisitaldi kultural eta jarduera antolatuetan parte hartzeko lehentasuna edo beherapenak.
- Dendan salgai dauden Artium Museoaren argitalpenetan beherapena (%40).
- Dendako salerosgaietan beherapena (%10).
Onura fiskalak
*Arabako Artium Fundazioak egiten dituen jarduerei lehentasunezko izaera aitortzen zaie Irabazi Asmorik gabeko Entitateen Zerga Erregimenei eta Babesletzaren Eragingarri Fiskalei buruzko abenduaren 23ko 16/2021 Foru Arauaren 31. artikuluaren arabera. Artium Museoaren Adiskideen onura fiskala ekarpenaren %45 da, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Artium Museoaren Adiskideen liburuxka
Banako adiskidea
Ekarpena: urtean 40 euro.
Adiskide profesionala
Artium Fundazioaren Kide Korporatiboen Programaren barruan Babesle, Enpresa Babesle edo Erakunde Laguntzaile gisa inskribaturik dauden erakundeen kideek erabil ditzakete abantaila horiek.
Ekarpena: urtean 35 euro.
Adiskide saritua
18 urtez azpikoek eta ikasketa homologatuak egiten ari diren ikasleek, pentsiodunek eta 65 urtez gorakoek, langabeek eta lanbide arteko gutxieneko soldata irabazten ez duten pertsonek erabil ditzakete abantaila horiek.
Ekarpena: urtean 25 euro
Familia adiskidea
Familiako kide bakoitzak txartel pertsonalizatua izango du.
Ekarpena: urtean 60 euro
Familia saritua
Familiako kide bakoitzak txartel pertsonalizatua izango du. Familiaren arduradunetako batek Adiskide sarituaren baldintzak betetzen baditu ezarriko da.
Ekarpena: urtean 38 euro
Bat egin Arte garaikidea oparitu
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 20 90 34 telefonora edo idatz iezaguzu helbide elektroniko honetara:kideak@artium.org
Artium Museoaren Adiskidearen txartelarekin:
Emaila Artium Museoaren Adiskideak Facebook-en
Bat egin Oparitu arte garaikidea Artium Museoaren Adiskideen liburuxka