Artiumek Museoko zenbait gunenan ekintza korporatiboak edo instituzionalak antolatzeko eta ospatzeko aukera eskeintzen dizu. Gune hoien aniztasunak formatu eta neurri desberdineko ekitaldiak antolatzea errazten du, bai lan-bilera txikiak, bai aire zabaleko ospakizun handiak.
Emanaldi aretoa

Gela honen diseinuak giro erosoa eskaintzen du eta, aldi berean, erantzun egokia ematen die era guztietako premia teknikoak eta ikus-entzunekoak dituzten aurkezpen eta ekitaldiei.
Bi hizkuntzatako bat-bateko itzulpen-sistema
Edukiera: 125 lagun eserita
Erabilera-mota: Aurkezpenak, Hitzaldiak, Mahai inguruak, Prentsaurrekoak, eta abar.
Erabilgarritasuna:
Edozein egun eta ordutan (lehentasuna izango dute Museoan bertako jarduerek)
PDFa deskargatuGoiko atartea

Emanaldi aretoaren ondoan eta Museoko sarrera nagusian, gune honek Javier Pérez artistaren Zeru zati kristaldua lan ikusgarriaren eta Miróren mural bikainaren edertasuna du.
Edukiera: 100 lagun zutik.
Erabilera-mota:
Koktelak, afariak, bilerak, eta abar.
Erabilgarritasuna
Astelehenetan edozein ordutan; asteko gainerako egunetan bisitarientzako zabalik dagoen orduetatik kanpo (goizeko 10:00ak arte eta 20:15etik aurrera).
PDFa deskargatuAtari aretoa

Museoaren bihotzean kokaturik, gune hau gainerakoen aldean oso bestelakoa da eta eskaintzen dituen ahalbideetan bakarra eta elkartzeko aukera ugariak eta oso ezberdinak eman ditu. Inaugurazioak eta festa-afariak izan dira, besteak beste, Museoaren Atari aretoan egin izan diren ekitaldiak.
Edukiera: 300 lagun.
Erabilera-mota
Jaiak, koktelak eta afariak dira litezkeen erabileretako batzuk.
Erabilgarritasuna
Astelehenetan edozein ordutan; asteko gainerako egunetan bisitarientzako zabalik dagoen orduetatik kanpo (goizeko 10:00ak arte eta 20:15etik aurrera).
PDFa deskargatuPlaza aretoa

Erabilera anitzeko gela honen ezaugarri berezietako bat, erraz ken daitekeen beirazko horma da, 2.000 m2ko barruko plazarekin lotu daitekeelarik. Horrela, Plaza eta Museoa gune bakar bilakatzen dira, bataren eta bestearen artean oztoporik gabe. Plaza aretoak, bestalde, bi aldagela ditu (konketa eta komun eta guzti) eta baita sukalondo bat ere.
Emanaldi aretoarekin konekta daiteke (horretarako proiektagailu bat eta pantaila bat behar ditu), eta horrela hark dituen abantaila asko eskain ditzake honek ere.
Edukiera: 216 lagun.
Erabilera-mota
Guztiz gardena den areto honek ahalbide asko eskaintzen ditu: Aurkezpenak, Hitzaldiak, Mahai inguruak... baina baita enpresa-bazkariak, eta abar ere.
Erabilgarritasuna: Edozein egun eta ordutan (lehentasuna izango dute Museoan bertako jarduerek).
PDFa deskargatuBarruko plaza

Aire zabaleko 2000m2ko plaza, Museoa osatzen duten bi eraikinak lotzen dituena..
Erabilera mota: Aire zabaleko jaiak, ospakizun jendetsuak, ikuskizunak, …
Erabilgarritasuna
Edozein egun eta ordutan (lehentasuna izango dute Museoan bertako jarduerek).
PDFa deskargatu