Artiumera etorri eta gure programetan parte hartzen dutenean, erabiltzaileek esperientzia aberasgarriak izatea nahi dugu kultura garaikidearekin.
Edozein eratako erabiltzailek Zentro-Museoaz gozatzeko pentsatutako programak garatzen ditugu Artiumen.
Familiarekin esperientziak bizitzeko, gazteei beren interesen araberako hurbilketa bat eskaintzeko, eta zailtasunak dituzten taldeei egunko kultura ezagutzen laguntzeko.

Familiak
Good Morning Artium!
Igande goizean, haurrek eta beren laguntzaile helduek ingelesa praktikatu eta arte garaikidearekin aritzeko aukera izango dute. Museoko erakusketaren baten bisita egin ondoren, lantegi batean parte hartuko dute, eta, bertan, era askotako metodoak eta teknikak erabiliko dira. Zikintzea axola ez duen arropa ekartzea gomendatzen da.
6-11 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Sarrera: helduak, 5 euro eta haurrak, 2 euro
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 euro eta haurrak, euro 1
Ordutegia: de 12:00-13:30
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Urritik maiatzera
Artium txikia
Igande goizean, txikienek eta haiekin datozen helduek Museoko erakusketen bidez arte garaikidea ezagutzeko eta lantegian teknika eta material batzuekin eta besteekin esperimentatzeko aukera dute. Zikintzea axola ez duen arropa ekartzea gomendatzen da.
3-5 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela.
Sarrera: helduak, 5 euro eta haurrak, 2 euro
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 euro eta haurrak, euro 1
Ordutegia: de 12:15 a 13:30
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Urritik maiatzera
FamiliArtium
Sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera eskaintzen du hilean behin programa honek. Familiartean kultura garaikidearekin lotutako askotariko gaiak jorratzeko lantegiak, haurrek eta helduek elkarrekin jolastuz eta sortuz gozatzeko pentsatuak.
6-15 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela.
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan.
Hilean behin, larunbatean, 17:00etatik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak : 945 209 020
Urritik maiatzera
Familientzako gunea
Etxeko txikiek esperimentatzeko eta dibertitzeko, eta helduek, berriz, txikiei laguntzen diezuen bitartean, kafetegian zerbait hartzeko, irakurtzeko… eta uneaz gozatzeko gune bat. Lantegi-programa honetan aldatu egingo da proposamena egunez egun eta, hala, nahi adina aldiz etorri ahal izango zara, errepikatzeko beldurrrik gabe. Gure proposamena da haurrek era guztietako teknika eta materialak erabiltzea (pintura, marrazkia, performancea, eskultura, collagea…).
Eguberrietako oporretan, Aste santuan, abuztuan, zubietan, jaiegunetan eta abar…
Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 20:00etara (etengabe)
Asteartetik igandera, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era Museoko hezitzaile bat egongo da laguntzeko.
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan.
Gizarteratze-programak
Gure bisitarien aniztasuna kontuan harturik, gizarteratze-taldeekin lan egiten duten erakundeekin elkarlanean diseinatzen dugu gure programak, talde batzuen eta besteen beharretara egokitzeko. Ibilbide luzea egin dugu gizarteratze-programetan elkarlanean hasi ginenetik, besteak beste, Arabako Erietxe Psikiatrikoarekin, Langraitzeko Espetxearekin, Arabako Foru Aldundiaren Ongizate Sailaren Eguneko Zentroekin, COTA, UTE, Menpekotasunen Eguneko Erietxearekin, eta abarrekin.
Gizarteratze-programa bat antolatu nahi baduzu, deitu mesedez ondoko telefonora: 945209001
Artium-ek baztertzearen arriskuko pertsonekin lan egiten duten taldeei arte garaikidea ezagutzeko aukera eskeintzen die Museoko erakusketen bisitaldi gidatuen bitartez.
Hitzartutako bisita gidatura
Iraupena: ordubete. Museoko hezitzaile baten eskutik, arte garaikideari hurbiltzeko modurik onena. Bisita hau orokorra izan daiteke, edota alderdi zehatz bati eskainia, taldearen interesen arabera. Taldeko 25 lagun gehienez ere. Tarifa 50 euro.
Lantegi-bisita
Iraupena: 2 ordu. Museoko bisita lantegi batekin osatzeko aukera ematen dizu jarduera honek. Bertan artelanekiko eta gainerako kideekiko elkarrizketan sortuz doazen kontzeptuak jorratuko dira. Gainera, zuk aukera dezakezu bisitaren gaia. Taldeko 25 lagun gehienez ere. Tarifa 32 euro
Gazteentzat
Gazteentzako lantegiak
Noizean behin, gehienetan larunbat arratsaldean eta artista batzuekin eta besteekin lankidetzan, 13-16 urte bitarteko gazteentzako lantegiak antolatzen dira Museoan, era askotako gaiak jorratuz. Bertan, sorkuntza plastikoan erabili ohi diren askotariko teknikekin esperimentatzeaz gainera eragiten dieten eta kezkatzen dituzten gaiak jorratzen dira.
Gazteek kudeatutako proiektua
16-18 urte bitarteko gazte-talde bat astean bitan elkartu ohi da Museoan. Elkartzeko toki bat dute eta beren ekimenez eta kultura garaikidearen arloan dituzten interesetatik abiaturik proiektu bat garatzen dute. Proiektu hori Irse taldearekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean burutzen da. Taldea zabalik dago beti kide berriak hartzeko.
Informazio gehiago nahi baduzu eta parte hartu nahi baduzu: 945 209 020.
Hona lehen proiektuaren bideoa, RapeArte
Helduak
Visitas y visitas-taller
Era askotako bisita gidatuak eskaintzen zaizkie Artiumen adinekoekin lan egiten duten talde eta entitateei. Bisita horietan Museoko erakusketak eta arte garaikidea ezagutzeko aukera ematen da. Batzuetan, bisitaren ondoren lantegi bat egiten da, beste batzuetan pelikula bat ikusten da. Bisita horiek norbere kabuz ere egin daitezke.
Hona hemen Artiumek eskaintzen dituen bisita guztiak.
55 urtetik gorakoentzako zine-foruma Mejora Vital Gizarte Ekintzarekin
Artiumek eta Mejora Fundazioak zinema-programa bat proposatzen dute adinekoentzat, zinema eta arte garaikidea elkartuz gaur egungo gaien inguruko analisiari, eztabaidari eta gogoetari atea zabaltzeko. Pelikula bat ikusi ondoren, elkarrizketak Museoko aretoetan jarraitzen du, pelikulako gaiarekin zerikusia duten artelan batzuk ikusiz.
Urritik maiatzera, hilean behin, astearte batean.
Ordutegia: 17:00etan
Non: Artium Zentro-Museoaren Emanaldi aretoan
Sarrerak eta txartelak: Vital Gizarte Ekintzan
Cuchillería 24 – Kordoi-etxea
945 162 150
Prezioa: 2 euro pelikulako. Ziklo osorako txartela: 10 euro
Publiko orokorrarentzako programakHelduak
Erakusketetara hurbiltzeko eta arte garaikidearen gakoak ulertzeko modurik onena da Museoa gidari aditu batekin bisitatzea. Bisitarien nahien araberako talde-bisitak eskaintzen ditugu.
Doako bisita gidatuak
Bakarka datozenentzat. Euskaraz eta gaztelaniaz txandaka. Parte hartzeko metodologia batean oinarritutako bisita hauetan elkarrizketaren eta parte-hartzearen bidez hurbiltzea proposatzen da Bildumako edota aldi baterako erakusketetako artelanetara.
Azteazkenero 18:30etan eta igandero 12:30etan.
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Argibideak eta erreserbak: 945209020
Aukera batzuetan (Museoen Nazioarteko Egunean, Aste Santuko, Eguberrietako edo udako oporretan, zubietan) bisita gehiago eta beste era batzuetakoak eskaini ohi dira.
Hileko jarduera-agenda kontsultatu
Hitzartutako bisita gidatua
Iraupena: ordubete. Bisita hau orokorra izan daiteke, baina ikuspegi zehatz batekin ere egin daiteke, taldearen interesen arabera. Parte hartzeko metodologia batean oinarritutako bisita hauetan elkarrizketaren eta parte-hartzearen bidez hurbiltzea proposatzen da Bildumako edota aldi baterako erakusketetako artelanei eta taldearen intereseko beste gai batzuei. Gehienez ere, 25 lagun taldeko.
Tarifa: 50 euro; gizarteratze-taldeak, 25 euro.
Zuk nahi duzuna bisita-lantegia
Iraupena: 2 horas. Jarduera honek aukera ematen du Museoaren bisita osatzeko hautatutako artelanen inguruan lantegi praktiko bat egiteko. Gainera, zuk erabaki dezakezu bisitaren gaia. Gehienez ere, 25 lagun taldeko.
Tarifa: 65 euro; gizarteratze-taldeak, 32 euro.
Loturak
Iraupena: 3 ordu. Zinema eta arte garaikidea uztarturik, gaur egungo gaien inguruko analisiari, eztabaidari eta gogoetari atea zabaltzeko. Lehendabizi, talde parte-hartzaileak hautatutako pelikula ikusiko du, eta, ondoren, artelan batzuk ikusiko dira Museoaren aretoetan, pelikularen gaiarekin loturik. Gehienez ere, 25 lagun taldeko.
Pelikula-zerrenda.
Tarifa: 65 euro; gizarteratze-taldeak, 32 euro.
Bisita ezazu Museoa zure kabuz
Bazenekien aukera duzula zure taldea hartu eta zure kontura etortzeko ere?
Informazio gehiago: 945 209 020 edo educacion@artium.org
Bisiten izena emateko orria
Nire bisitari maitea parte hartzeko proiektua
Museoaren bisita oso esperientzia pertsonala da. Asko poztuko ginateke ondoko proposamenaren bidez zuen esperientzia jaso eta hala gainerako bisitariekin partekatu ahal izango bagenu. Nire bisitari maitea, zer kontatuko zenioke beste bisitari bati gaurko esperientziaren ondoren? Idatz iezaiozu gutun bat eta guk horman erantsiko dugu.
Mirarien horma
Artelanak norbaiten begirada behar du bizkortzeko, eta begiratzea sortze-ekintza bat da. Mirarien horma Artium Bildumako hiru artelani begiratu eta haien inguruan gogoeta egiteko lekua da. Bidali zure erantzunak educacion@artium.org helbidera. Zure ekarpena Atari aretoko horman zintzilikatuko dugu, eta horrela konpromiso bat —artelanaren eta haren aurrean sortzen diren iritzi edo ahots batzuen eta besteen artekoa— biltzen duen mural handi bat osatzen lagunduko duzu. Proposatutako gune honetan artelanei esanahiak eta interpretazioak erantsiko zaizkie, egileak agian gogoan izan ez zuen eta ikusleak gauzatzeko aukerarik izan ez zuen adierazkortasun bat.
Atari aretoko lantegian Mirarien horma erakusketako artelanetako baten fotokopiarekin lan egitea proposatzen dizugu, eta collagearen teknikaren bidez eraldatzea.
Informazio gehiago: 945 209 020 edo educacion@artium.org