Zeregina
Artium arte garakidearekin lan egiten duen museo bat da, gordetzen duen ondare artistiko eta dokumentala bildumatu, zaindu, ikertu, transmititu eta zabaltzeko eginkizuna duena, eta baita esperientziak eta ezagutza sortzen laguntzekoa ere, egitate artistikoaren eta pertsonen arteko bitartekaritza eginez.
Artiumek kontzientzia kritikoa elikatzen du adierazpen artistikoen eta kultura-jardueren bidez, eta gizarte aurreratu baten irudia ematen die Vitoria-Gasteizi, Arabari eta Euskadiri, nahiz eta haiek arte eta kultura garakideekin duten konpromisoak ere baduen horretan zerikusirik.
Sorkuntza garaikideak dituen balioen eta litezkeen publiko guztien arteko bitartekaritza eta elkartrukeko plataforma eraginkorra izatera iristea, gizarteak orain eta etorkizunean aurre egin beharko dizkien behar eta nahiei erantzuteko.
Itzal handiko erakundea izatera iristea, ez Araban eta Euskadin bakarrik, baita Espainian eta nazioartean ere, ondarearen bikaintasunagatik, dokumentazioa kudeatzeko zorroztasunagatik, erakusketen interesagatik, jardueren proposamen koherenteagatik eta hezitzeko gaitasunagatik.
Sormena eta kritikarako gaitasuna bilatzen eta suspertzen ditugu.
Zorroztasunez, enpatiaz eta gardentasunez lan egiten dugu.
Gogoko ditugu erronkak, eta etengabe berritzen eta aztertzen aritzea lortu nahi dugu.
Besteekiko harremanak lantzen ditugu, eta publiko berrien hizketakide izatea lortu nahi dugu
Aniztasuna eta inor kanpoan ez uztea dira gure irizpideak.
Konpromiso sendoa daukagu gizon-emakumeen arteko berdintasunarekin.
Konpromiso sendoa daukagu euskararekin eta hizkuntzak errespetatzearekin.