RSS feed honetan izena eman

Prentsa bulegoa

Azken prentsa-oharrak eta Artium Fundazioari eta Museoari buruzko informazio eguneratua.

Artium museoko azken informazioa jaso nahi baduzu, eman izena gure prentsa zerrendan

Artium museoko Komunikazio Sailarekin harremanetan jarri edo irudiak eskatu nahi badituzu, bidali mezu elektronikoa.

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak bere web orria (www.artium.eus) berritu du edukietara iristea errazagoa izan dadin eta Interneteko gizarte sareetan hobeto integratuta egoteko. Plan Estrategikoan aipatzen den Work in progress edo «etengabeko mugimenduan eta bilakaeran egote»-aren kontzeptuari jarraituz, ARTIUMek proposamen berri honetarako edukiak kudeatzeko sistema bat aukeratu du, eta…
ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan Ars itineris. Bidaia arte garaikidean erakusketa egongo da ikusgai (Ekialde-Goikoa aretoa, uztailaren 2tik irailaren 12ra). Hamazazpi artelan izango ditu, beste hainbeste artistarenak, bidaiatzearen inguruko ikuspegi batzuk eta besteak eskainiko dituztenak: bizitza bera den bidea, oroimenera egiten diren bidaia sinbolikoak, atzerriko lurretarako ibilaldiak (nahiz gogoz, nahiz…
Ilunabarrean Uztaileko ostiraletan Kontzertuak: uztailaren 2an, The Sweet Vandals (www.myspace.com/thesweetvandals); uztailaren 9an, Boat Beam (www.myspace.com/boatbeam); uztailaren 30ean, Second (www.second.es) Dantza garaikidea: uztailaren 16an, Oina plazan. Dantzariak: Helena Golab eta Eneko Balerdi Zinema: uztailaren 23an, Aurreneko aldian bezala (zinema dokumental, esperimental eta animaziokoaren altxorrak), DJ Gotxi zuzenean Emanaldi guztiak 23.00etan ARTIUMen…
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Praxis programaren gertaldi honetan Jacobo Castellano artista andaluziarra aurkeztu du. Castellanok, belaunaldi gazteen artean proiekzio handiena duten sortzaileetako bat, Mahai zapia eta oihala izeneko proiektua garatzeko proposamena egin du, ia hutsik dagoen areto batean hasiz eta fax hartzaile baten eta helbide elektroniko baten laguntzaz.…
Bai Seijiro Murayama-k eta bai Jean-Luc Guionnet-ek proiektu ugaritan lan egin ohi dute, musikari eta artista batzuekin eta besteekin. Ezaugarri bat dute biek, eta da, artearen adar batzuk eta besteak elkartzen dituztela, dantzatik hasi eta ikusizko arteetaraino. Murayamak, bere diskografian dozena bat grabazio dituena, musikari, musikagile eta soinu-artistekin lan egiten…
82. orrialdea (guztira 82)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand