Publicado en
Jarduerak
Publicado en
Jarduerak
Publicado en
Prentsa bulegoa
Herri musulmanetako, latinoamerikako eta Afrikako artisten lan-sorta bat bildu da erakusketan, betoek, horma eta langek eta migrazio behartuek markatutako eremuak. Siah Armajani eta Shirin Neshat iraniarrak, Artemio eta Enrique Chagoya mexikarrak eta Rayyane Tabet eta Emily Jacir libanoarrak, dira erakusketako artista batzuk
Publicado en
Prentsa bulegoa
«...tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat» DSS2016EUren Komisario berriak programan parte hartu duten hamar komisario berriek egindako lanaren emaitza da. Erakusketa urtarrilaren 20tik otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai Gasteizko Montehermoso kulturunean, Artium zentroaren eskutik. Erakusketan bertako eta nazioarteko 14 artistaren beste horrenbeste lan daude; bideoak, eskulturak, instalazioak, marrazkiak eta liburuak, besteak beste.
Publicado en
Prentsa bulegoa
Egungo arte mexikar eta espainiarraren koprodukzio handi batek eta Artium Bildumaren aurkezpen berri batek osatzen dute museo arabarraren erakusketa handien agenda. Aretoak eraberritzeko lanak direla-eta, apirilean emango zaio hasiera programari. Bost urte eta gero, Museoak Bildumarako obrak erosiko ditu berriro, Museoak Arabako Foru Aldundiaren aurrekontutik dagokion diru-hornidura berreskuraturik. Artiumek xehetasun handiagoz prestatuko ditu erakusketekin loturiko jarduerak, eta lankidetza-harremanak estutuko ditu beste kultur eragile batzuekin; honako hauekin, besteak beste: Azala Espacio sorkuntza-gunea, Gauekoak elkartea, Mugako, inTACTo, Korterraza, Cortada eta Bernaola jaialdiak.
Publicado en
Prentsa bulegoa
Bisita gidatuen programa berezi bat du Museoak Erakusketa-aretoetan lanak egin bitartean. Eguberrietako oporretan familientzako gune bat eta lantegi irekiak ere izango ditu. Zinema, musika, komikiak, Blanca de la Torreren hitzaldi bat eta Espazio bizia eta Komikiak zientziaz jantzi dira erakusketak Artiumen bisitarientzat
Publicado en
Prentsa bulegoa
Ikusgai dauden 19 piezak izan dira Museoaren Ekialdeko fatxadaren bi muturretan zintzilik egon diren pankarten sorburu. Krisialdi garaiko gizarte-eskakizunen adierazpide izan dira pankartak: artearen eta kulturaren beharra, etorkizunarekiko itxaropena berreskuratzekoa, erkidegoaren balioa… Artista askok parte hartu dute, hasi Kepa Garrazarekin eta Judas Arrietarenganaino: Laurina Paperina, Artemio, Txaro Arrazola, Martin & Sicilia, Sandra Gamarra, Ixone Sádaba, Edurne Herrán…
Publicado en
Prentsa bulegoa
Egiazkoak zein fikziozkoak, arretagabeak eta atseginak, eroak zein jenialak, jakintsu asko izan dira komikietako protagonistak. Fikziozko pertsonaia asko bildu dira erakusketan, esate baterako Tornasol eta Bacterio irakasleak, baina baita zientzialari ezagunak ere, Galileo, Marie Curie edota Einstein, kasu. Ehun komiki inguru, pelikulak, azalpen-taulak, pertsonaien irudiak eta webgune berezi bat
Publicado en
Prentsa bulegoa
Azaroaren 1eko zubia amaitu arte egongo dira zabalik orain ikusgai dauden erakusketak. Jarduera-programa mantendu egingo da eta eskaintza ugariagoa izango du lanek iraun bitartean. Liliana Porter, Juan Pérez Agirregoikoa eta Artium Bilduma apirilean, erakusketa-aretoak berriz zabaltzean
Publicado en
Prentsa bulegoa
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online