Bere 20. urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin topaketa batzuk programatu ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, haien gizarte- eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegi emateko.

 

Nuria Enguita: Museoa, arte ederren eta masa-hedabideen artean

Zer dezake museo batek orain? Arte garaikidearen museoa berrikusten duen artearen historia anitzen, bere betebehar dekolonialaren eta gizarte-eginkizun sistemiko zehatz baten erdian dabil borrokan. Museoa arteen ezkutuko berrikusketa eta potentzialtasunen lekua da, herritarren arteko elkarrizketarako motorra eta artea, gizarte-mugimenduak eta akademia elkartzeko tresna pribilegiatua.

Nuria Enguita IVAM-Institut Valencià d 'Art Modern-eko zuzendaria da 2020. urteaz geroztik. 2015etik 2020ra Bombas Gens Arte Zentroaren (Valentzia) zuzendaria izan zen, eta 1998tik 2008ra Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioaren zuzendari artistikoa. Concreta aldizkariaren editorea izan da (2012-2020). Enguita Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko (UNIA) arteypensamiento programaren zuzendaritza-taldeko kidea izan da (2000 eta 2014), eta Afterall Journal argitaletxeko editore-kidea 2007tik 2014ra. São Pauloko 31 Bienaleko, Medellingo Nazioarteko Topaketako (2011) eta Frankfurteko Manifesta 4ko (2002) kontserbatzaile-kide izan zen. 1991tik 1998ra Valentziako IVAM-Instituto Valenciano de Arte Modernoko kontserbatzailea izan zen.

 

Nuria Enguita: Museoa, arte ederren eta masa-hedabideen artean
Irailaren 14an, asteazkenean, 18:30ean
Artium Museoaren Emanaldi aretoan. Sarrera doan jarlekuak bete arte

Publicado en Jarduerak

Uztailaren 22an, ostirala, 12:00etan
Sarrera doan

 

Z aretoa programaren baitan antolatutako Edurne Rubioren Clamor erakusketaren inaugurazioa dela eta, erakusketari izena ematen dion filma aurkeztuko du egileak.

Erakusketari buruz 

Publicado en Jarduerak

Kasinotik lazaretora – Museoa konpontzeko ariketak

Publicado en Jarduerak

Ainara Elgoibarren Gold 20. Fundir y parar erakusketaren irekiera dela eta, artistak, Garbiñe Ortegak -Artium Museoko Z Aretoa programako komisarioak- eta Peio Aguirre kritikari eta komisarioak, erakusketan aurkezten diren filmei -Gold 20 (2014) eta Glas Marte Cut (2016)- eta Elgoibarko ibilbideari buruzko elkarrizketa izango dute. Hitzaldiaren aurretik Ainara Elgoibarren beste pieza bat proiektatuko da, Rotor (2021).

Bere instalazio, testu eta filmetan, Ainara Elgoibarrek jarduera industrialarekiko duen interesa aztertzen du, nahiz inguru produktiboetan nahiz aisialdikoetan. Lantegia, motorra, beira, musika eta entretenimendua gai errepikakorrak dira haren lanetan.

Elkarrizketa: Ainara Elgoibar, Garbiñe Ortega, Peio Aguirre
Apirilaren 9an, larunbata, 12:00etan
Artium Museoaren Emanaldi aretoan. Sarrera doan. Toki mugatua

Publicado en Jarduerak

María Clè Leal moda diseinatzaile gasteiztarrak ardi latxaren artilea erabiltzeko modua ikertu eta garatu du, hondakintzat jotzen den materiala, bere bildumarako oinarri gisa. Artile 'latza' da, bere izenaren jatorriak adierazten duen bezala. Itxura landatarreko material honek, ordea, propietate bikainak ditu.

Artium Museoaren 20. urteurrena dela eta, María Cle Lealek ardi latxaren artilearekin egindako poltsa bat sortu du esklusiban.

Diseinatzaileak hitzaldi honetan bere proiektu berrienaren jatorria eta garapena azalduko ditu, Sara López de Pariza modan espezializatutako kazetariarekin elkarrizketa batean.

Apirilaren 4an, astelehena, 18: 30ean
Artium Museoko Auditorioa
Sarrera doan. Edukiera mugatua

Publicado en Jarduerak

Bere 20. urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin topaketa batzuk programatu ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, haien gizarte- eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegi emateko.

Juan Luis Moraza (Gasteiz, 1960) artista, komisario eta irakasleak emango du ziklo honen hasierako hitzaldia.

Arte Ederretan doktorea eta Vigoko Unibertsitateko Eskulturako irakasle titularra, Juan Luis Morazaren lana espazio publiko eta pribatu ugaritako funtsetan dago, besteak beste, Artium Museoan, Guggenheim Bilbaon, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofian eta MACBAn; baita Rona Hoffman, Dona & Howard Stone eta Helga de Alvearren bildumetan ere, beste askoren artean.

Apirilaren 1ean, ostirala, 18: 30ean
Artium Museoko Auditorioa
Sarrera doan. Edukiera mugatua

Irudia: Molde para la oscuridad, 1987, Juan Luis Moraza
Artium Museoa Bilduma

Publicado en Jarduerak

Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan

Publicado en Jarduerak

Norberaren gela/Una habitación propia dokumentalaren proiekzioa (Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey, 2021).
Mahai ingurua: Aitziber Orkolaga, argazkilaria; Maite Jiménez Ochoa de Alda, Eulalia Abaituaren biografoa; Josu Zaldibar, Blackcameraren zuzendaria. Moderatzailea: Rocío López, argazkilaria

Eulalia de Abaitua da ezagutzen den lehen euskal argazkilaria. Bilbon jaio zen 1953an, eta erreportari grafiko bat izan zen, ohartu gabe, erreportajea jaio aurretik. Begoñako, Nerbioi ibaiaren ertzeko, Arratia bailarako eta bere etxeko bizitzaren akta jaso zuen kamerarekin. argazkilaritza entretenimendu burges soil bat baino zerbait gehiago zen Eulalia de Abaituarentzat: giroak birsortu zituen eta analisi antropologiko bat egin zuen bere argazkien bidez.

Martxoaren 11n, ostirala
Artium Museoaren Emanaldi aretoan, 18:30ean
Sarrera doan. Erreserbak: 945209020
Antolatzailea: Arabako Argazkilari Elkartea. Laguntzailea: Artium Museoa

Eskupapera 

Publicado en Jarduerak

Donostiako Kutxa Kultur Plazan

Artium Museoaren Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 eta Donostiako Kubo Kutxa Aretoaren José Antonio Sistiaga. De rerum natura erakusketak direla eta.

José Antonio Sistiagak eta Esther Ferrerrek arte plastikoetan oinarritutako proiektu pedagogiko berritzaile bat garatu zuten 60ko hamarkadan. Proiektu horretatik, Adierazpen Libreko Lantegia eta Elorrioko Eskola Esperimentala sortu ziren. Ekimen horiei, Artium Museoko A4 Aretoan, Pentsatzeko leku bat erakusketak ikerketa-kasu bat eskaini die.

Parte-hartzaileak: Rocío Robles Tardío, Sergio Rubira eta Mikel Onandia, Pentsatzeko leku bat erakusketaren komisarioak.

Martxoaren 10ean, osteguna, 18:00etan
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalerako 4. solairua)
Sarrera doan. Egin klik hemen erreserba egin eta doako sarrera lortzeko
Aretora sartzeko, sarrera aurkeztu beharko da
Saioa Kubo aretoaren Youtubeko kanaletik jarraitu ahal izango da.

Kubo Kutxa aretoaren eta Artium Museoaren lankidetza

Irudia: Pentsatzeko leku bat erakusketaren ikuspegia Artium Museoan, Adierazpen Libreko Lantegiari eta Elorrioko Eskola Esperimentalari buruzko ikerketa kasua.

Publicado en Jarduerak

Txaro Arrazolak Artium Museoan duen Ustiaketa bikaina erakusketaren harira, Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan, artistak eta Xabier Arakistain erakusketaren komisarioak solasaldi bat izango dute erakusketan dauden lanen ekoizpen-prozesua berrikusteko.

Txaro Arrazolak 1993an New Yorkeko Bushwick auzo hondatuko fabrika zahar batean zuen estudioko leiho handitik ikusten zuen paisaiaren lehen marrazkiak egin zituenetik ekoitziz joan den Paisajes sociales saileko margolan sorta zabala biltzen du Ustiaketa bikaina erakusketak. Urte hartan bertan, Arrazolak patchwork batzuk ere egin zituen, margolan hedatutzat jo zituenak. Seriea garatu ahala, Arrazola munduko hainbat gunetako paisaia garaikide kezkagarriak sortuz joango da, zuzeneko giza ekintzak eragindako era guztietako kalteak erakusten dituztenak: erorketak, pilatutako hondakinak, istripuak, terrorismo-ekintzen ondorengo egoerak… Edo zeharkako ekintzak eraginak, klima-aldaketaren ondorio suntsitzaileak, esate baterako. Muturreko pobrezia-egoerak erakusten dituzten paisaiak, favelak, gerrako errefuxiatuen kanpamenduak edo arrazoi klimatiko edo ekonomikoengatik emigratu dutenenak.

Txaro Arrazolaren eta Xabier Arakistainen arteko elkarrizketa
Martxoaren 8an, asteartea
Artium Museoaren Emanaldi aretoan, 18:30ean
Sarrera doan. Erreserbak: 945209020

Publicado en Jarduerak
1. orrialdea (guztira 34)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand