Azteazkena, 18 Martxoa 2026 10:23

Artium Museoak eta Zas Kulturrek artista berrientzako 'EGOITZAK / RESIDENCIAS' programaren bigarren edizioa iragarri dute deialdi bikoitzarekin

Beren praktikak Arabako lurralde historikoarekin lotura duten artistak aurkeztu ahal izango dira

Iaz abian jarritako ekimenak sorkuntza artistiko garaikidea sustatu nahi du eta udako hilabeteetan garatuko da

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak eta Zas Kultur-ek artistei zuzendutako egoitzaren bigarren edizioa iragarri dute, sorkuntza artistiko garaikidea sustatzeko xedez; aurten, gainera, deialdia bikoitza izango da. Artista berriei zuzendutako ekimenak Artium Museoan lan egiteko espazio bat eta teknikari profesionalen laguntza, 1.500 €-ko zuzkidura eta baliabide teknikoak barne hartzen ditu. Lehenengo egoitza abuztuan izango da, eta bigarrena irailean. Interesdunek pdf artxibo bakar batean bidali beharko dute eskatutako dokumentazioa deialdiak@artium.eus eta espaciozas@gmail.com helbide elektronikoetara, 2026ko apirilaren 30a baino lehen.

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak eta Zas Kultur-ek Arabarekin lotura duten artistei zuzendutako egoitza artistikoen programaren bigarren edizioa jarri dute abian. Iaz aurkeztu zuten, sorkuntza artistiko garaikidea sustatzeko xedez, eta edizio honetan, berritasun bat izango du, deialdia bikoitza izango baita. Ekimena proiektu bat garatzeko interesa duten artista hasi berrientzat da, partekatutako lan-espazio baten testuinguruan eta laguntza profesionalarekin. Deialdi honek Arabako Lurralde Historikoaren testuinguru artistikoan sorkuntza garaikidea ikusarazteko eta babesteko espazio berri bat zabaltzeko borondateari erantzuten dio.

Egoitza biek laguntza, baliabide teknikoak eta ikusgarritasuna uztartzen dituen lan-ingurune bat eskainiko dute. Zehatzako esanda, 1.500 € gordineko zuzkidura, ekoizpenerako laguntza eta 500 €-ko dietak, Artium Museoan lan egiteko leku bat eta museoko langile teknikoei zein Zas Kultur taldeko kideei aholkua eskatu ahal izatea, bai eta baliabide teknikoei eta dokumentu-artxiboei dagokiemez ere, proiektuaren behar espezifikoen arabera. Deialdian, gainera, egoitzaren emaitzak urrian jendaurrean aurkeztea aurreikusten da.

Egoitza bietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 18tik apirilaren 30era egongo da zabalik. Interesdunek, besteak beste, egoitzan garatuko duten proiektuaren proposamena eta nola gauzatuko duten bidali beharko dute, baita gutxi gorabeherako lan-egutegia ere. Eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira deialdiak@artium.eus/espaciozas@gmail.com helbidera, gaian «Artium Museoa-Zas Kultur 2026 egoitza deialdia» jarriz. Dokumentu guztiak PDF fitxategi bakar batean bildu beharko dira.

Ikus deialdia

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand