Azteazkena, 05 Azaroa 2025 09:53

Artium Museoak Marwa Arsanios-en 'Lurrak ez du jaberik izango' erakusketa aurkeztu du

Erakusketan Who is Afraid of Ideology? (2017 – abian) pieza sorta aurkezten da, Arsaniosek Ekialde Ertaineko eta Kolonbiako hainbat geografiatan lurra berreskuratu eta nola ustiatzen ari diren ikertzen duen proiektua

Agustín Pérez Rubiok komisariatu duen Lurrak ez du jaberik izango erakusketak museoak Fondazione Sandretto Re Rebaudengorekin (Turin) eta Joan Miró Fundazioarekin (Bartzelona) batera ekoitzi duen sailaren bosgarren eta azken kapitulua aurkezten du, Right of Passage (2025) izenekoa

Erakusketa dela-eta, Artium Museoak #Hitzak argitalpen sailaren ale berri bat argitaratu du

Erakusketaren inaugurazioaren esparruan, artistaren eta komisarioaren arteko solasaldi bat eskainiko da gaur arratsaldean, eta biharko, larunbata, bertso-saio bat antolatu da consonni argitaletxearekin lankidetzan, Uxue Alberdiren, Sustrai Colinaren eta Unai Iturriagaren parte-hartzearekin

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango erakusketa aurkeztu du [A1 aretoa, 2026ko apirilaren 12ra arte], jatorri libanoarreko Marwa Arsanios artistaren (Washington DC., 1978) Who is Afraid of Ideology? (Nor da ideologiaren beldur?, 2017 – abian) izeneko pieza sorta jasotzen duena. Arsaniosek Ekialde Ertaineko eta Kolonbiako hainbat tokitan lurra nola berreskuratu eta ustiatzen ari diren ikertzen du bere proiektuan. Erakusketak bosgarren eta oraingoz azken kapitulua aurkezten du, Right of Passage (2025), museoak Fondazione Sandretto Re Rebaudengorekin (Turin) eta Fundació Joan Mirórekin (Bartzelona) batera ekoitzia. Erakusketaren esparruan, Artium Museoak #Hitzak sailaren beste ale bat argitaratu du, Marwa Arsaniosen eta erakusketaren komisarioa den Agustín Pérez Rubioren (Valentzia, 1972) arteko elkarrizketa eta Ana Teixeira Pinto idazle eta kultura-teoralariaren testu bat biltzen dituena. Inaugurazioa dela-eta, museoak topaketa irekia antolatu du gaurko 18:00etan, artistaren eta erakusketaren komisarioaren artean. Sarrera doan da, eta tokia mugatua.

Irudiak eskatu

Prentsa-ohar osoa (pdf)

Artium Museoak Lurrak ez du jaberik izango aurkeztu du, jatorri libanoarreko Marwa Arsanios (Washington. KD, 1978) artistaren bakarkako erakusketa. Erakusketak, Fondazione Sandretto Re Rebaudengorekin (Turin) eta Haus Für Kunst Uri (Altdorf, Suitza) delakoarekin batera ekoitziak, Who is Afraid of Ideology? (Nor da ideologiaren beldur?, 2017- abian) izeneko pieza documental sorta aurkezten du. Proiektu horretan, Arsaniosek Ekialde Ertaineko eta Kolonbiako hainbat lekutan lurra berriz bereganatzeko, ustiatzeko eta berreskuratzeko bertakoen borroka ikertzen du, bideoen eta paperezko eta ehunezko piezen bidez. Erakusketak bosgarren eta oraingoz azken kapitulua aurkezten du, Right of Passage (2025), Artium Museoak Fondazione Sandretto Re Rebaudengo (Turin) eta Fundació Joan Miró (Bartzelona) fundazioekin batera ekoitzia.

Who is Afraid of Ideology? lurra banatu eta ustiatzeko politikari buruzko ikerketa jarraitua da, eta Iraken, Siriako ipar-mendebaldean, Kolonbian eta Libanon lurra berreskuratzeko bertakoen borrokan oinarritzen da. Bost dokumentaletan zehar, Arsanios hainbat emakume-komunitatek beren buruak antolatu eta defendatzeko dituzten modu batzuetara eta besteetara hurbildu da, eta egitura patriarkalei aurre egiteko erak aztertu ditu. Emaitza erretratu kolektibo bat da, mapaketa bat non ikuspegi ekologikoak, feministak, indigenak eta dekolonialak elkartzen diren autonomia politikoko praktika berriei forma emateko.

Who is Afraid of Ideology? lanaren bidez, Arsaniosek bideoaren forma eta funtzioa birplanteatzen ditu. Aldi berean, artistak estrategia teknikoak eta narratiboak garatzen ditu formatu dokumentala deseraikitzeko —historikoki etnografikoa, estraktiboa eta partziala—, elkarrizketen konbentzioak hautsiz, irudiaren soinua deskonektatuz eta zinemagilearen eta subjektuen arteko jarraibideak eta elkarrizketak entzuteko aukera emanez.

Artistaren bakarkako azken erakusketen artean honako hauek aipa daitezke: Fondazione Sandretto Re Rebaudengo (2025), BAK Utrecht (2024), Kunsthalle Bratislava (2023), Heidelberger Kunstverein (2023), Mosaic Rooms, Londres (2022), Contemporary Arts Center, Cincinnati (2021), Skuc Gallery, Liubliana (2018), Beirut Art Center (2017), Hammer Museum, Los Angeles (2016), Witte de With, Rotterdam (2016), Kunsthalle Lissabon, Lisboa (2015) eta Art in General, New York (2015). haren obra hainbat taldeko erakusketatan ere agertu da, besteak beste ondokoetan: documenta 15 (2022), Mardin Biennial (2022), Sydneyko Bienaleko (2022) zinema programazioa, 3. Autostrada Biennale, Pristina (2021) eta Berlingo 11. Bienalean (2020).

Artium Museoak #Hitzak saileko ale berri bat argitaratu du, erakusketaren inguruko Marwa Arsaniosen eta Agustín Pérez Rubioren arteko elkarrizketa bat eta Ana Teixeira Pinto idazle eta kultura-teorialariaren ¿Quién teme a la ideología? testua biltzen dituena.

Erakusketaren inaugurazioaren esparruan, artistaren eta komisarioaren arteko topaketa irekia izango da gaur, 18:00etan, museoan. Gainera, museoak bertso-saio bat ere antolatu du consonni argitaletxearekin elkarlanean. Uxue Alberdik, Sustrai Colinak eta Unai Iturriagak parte hartuko dute bihar, azaroak 8, larunbata, 12:00etan. Sarrera doakoa izango da.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand