Ostirala, 17 Urria 2025 08:00

Artium Museoak 'Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan' performance zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu du

Lotura mekanikoak programak espazioak aktibatzeko aukerak aztertzen jarraitzen du, ahots ugarirekin enuntziazio-leku berezietatik performancea jorratzen duten artisten lanaren bidez

Zikloko parte-hartzaileak honako hauek izango dira: Angela Millano, Leonor Leal, Patrick Hamilton, Clo Plas (Xiana Arias & Berio Molina), Estanis Comella eta María Salgado

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan performance zikloaren hirugarren edizioa antolatu du. Programa honek praktika artistikoa espazioarekin eta espazioan sortzen diren harremanekin artikulatzeko modu desberdinak aurkezten dituen jarduera, baita hura nahasteko, iraultzeko edo birpentsatzeko duen potentziala ere. Helburu horrekin, Iñaki Martínez Antelok eta Catalina Lozanok komisariatutako Lotura mekanikoak ekimenak hamaika artisten eta kolektiboen praktika anitzak ekarriko ditu lehen lerrora, urriaren 17an eta 18an. Performance saioetara sarrera librea da, edukiera mugatuarekin. Gainera, asteburuan museorako sarrera doakoa izango da programa dela eta.

Irudiak eskatu

Honakoa Lotura mekanikoak programaren hirugarren edizioa da. Oraingo honetan performance multzo bat proposatzen du, non ahotsa enuntziazio-tresna gisa ez ezik, gorputzak zeharkatzen eta aldatzen dituen bibrazio-tresna gisa ere ulertzen den, bai performatzen dutenena, bai entzuten dutenena. Museoko espazioetan bizi diren ekintza horiek aukera ematen dute entzute kolektiborako eta ikusmin aktiborako, askotan arkitekturarekin edo ikusgai dauden erakusketekin solasean.

Horrela, elkarrekin egoteko moduak birpentsatzeko gailu bihurtzen da zikloa, denbora eta espazioa partekatzeko moduak birpentsatzeko gailu, era askotara erabilitako ahotsaren presentziatik, erresonantziatik eta materialtasunetik abiatuta. Erakusketa programa bat baino gehiago, esperimentazio sentikorreko eremu gisa finkatzen da Lotura mekanikoak, non performance bakoitza ez baita soilik museoan txertatzen. Aitzitik, une batez, beste leku bat bihurtzen du musea.

Lehenengo edizioa, Itziar Okarizek eta Catalina Lozanok komisariatu zuten 2023. urtean eta bigarrena Iñaki Martínez Antelok 2024.ean. Hirugarren edizio hau Iñaki Martínez Antelok eta Catalina Lozanok komisariatu dute. Lotura mekanikoak jarduerarekin performancearen eta erakusketaren arteko esparruetan aurkitzen diren praktiken aniztasuna eta aberastasuna ikertzen jarraitu nahi dugu museotik, tresna gisa hitzarekin, gorputzarekin, artxiboekin edo museoarekin berarekin lan egiten duten artistekin. Era askotako lanak egiten dituzten askotariko testuinguruetako artistak gonbidatu ditugu, performanceari toki partikularretatik heltzen dion panorama bat erakusteko.


Programa

Urriaren 17an
18:30 Angela Millano / Escarlet
19:30 Leonor Leal / ¡Ahora bailo yo!

Urriaren 18an
12:30 Patrick Hamilton / La carta roja
13:00 Clo Plas (Xiana Arias & Berio Molina) / Palco Placa
18:00 Estanis Comella / Module Sustain Type
19:00 María Salgado / Orientada a Stein

 

LABORAL Kutxa da ziklo honen laguntzailea.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand