Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, lantegi irekien programa aurkeztu du 2025eko udarako. Zer ikas dezakegu landareetatik? izenburuarekin, lantegi hauek museoaren lorategiko espazioa aprobetxatu nahi dute beren ekosistemak osatzen dituzten landareen eta izakien errealitatera hurbiltzeko, haurren ingurumen-kontzientzia hainbat teknika artistikoren bidez landuz. Lantegiak uztaileko eta abuztuko azken bi hamabostaldietan egingo dira, goizez, asteartetik ostiralera, museoaren barruan zein kanpoan. Sarrera doakoa da eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.
2025eko udako lantegi irekiak aurkeztu ditu Artium Museoak, hainbat teknika artistikoren bidez familien ingurumen-kontzientzia lantzeko gunea. Horrela, programak landareei eta haien ekosistemei buruz hausnartzea proposatzen du, mutazio betean dagoen planeta batean. Naturaletik marrazten ikasiko dugu eta herbario bat sortuko dugu. Landare, fruta eta loreekin gure tinta eta margoak egin, eta horiekin hainbat euskarritan margotuko dugu.
Lantegiak museoaren barruan eta plazako lorategian izango dira, eta horrela gure baratzeak bere lore, barazki, zuhaitz eta intsektuekin eskaintzen dituen aukera bikainak aprobetxatuko ditugu.
Jarduera 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, heldu bat lagun dutela, eta ez dago aurretik izena eman beharrik. Goizez izango dira, asteartetik ostiralera, egutegi honen arabera:
Uztaileko bigarren hamabostaldian
Uztailaren 22, 23, 24, 29, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean | 11:30etik 13:30era
Abuztuko bigarren hamabostaldian
Abuztuaren 19, 20, 21, 22, 26, 27, 28 eta 29an | 11:30etik 13:30era
Argibide gehiago artium.eus gunean, museoko txartel-leihatilan, 945 20 90 20 telefonoan edota museo@artium.eus helbide elektronikoan
Sarrerak Online
Denda Online