Asteartea, 03 Ekaina 2025 09:34

Artium Museoak eta Zas Kulturrek artistentzako egnaldi bat jarri dute abian

Arabako lurralde historikoarekin lotura duten artistak aurkeztu ahal izango dira

Ekimenak sorkuntza artistiko garaikidea sustatu nahi du eta udako hilabeteetan garatuko da

Hautatutako proiektuak 1.500 €-ko zuzkidura eta baliabide teknikoak izango ditu

Eskabideak bidaltzeko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak eta Zas Kulturrek sorkuntza artistiko garaikidea sustatzeko egoitza artistiko baterako deialdia ireki dute. Deialdia 35 urte arteko artistei zuzenduta dago, eta Artium Museoan lan-espazio bat izango du. Egoitza uztailaren 21etik abuztuaren 31ra bitartean izango da. Interesdunek pdf artxibo bakar batean bidali beharko dute eskatutako dokumentazioa deialdiak@artium.eus eta espaciozas@gmail.com helbide elektronikoetara, ekainaren 30a baino lehen.

Artium Museoak eta Zas Kultur espazioak arte-egoitza deialdi bat abiatu dute, Arabarekin nolabaiteko loturaren bat duten artistei zuzendua, arte-sorkuntza garaikidea sustatzeko helburuarekin. Deialdi hau hainbaten arteko lan-eremu batean proiekturen bat garatu nahi duten 35 urtera bitarteko artistei zuzenduta dago, zeinei eskainiko baitziaie museoko eta espazioko lantaldeen laguntza profesionala. Deialdi honek ikusgaitasun-espazio berri bat eman nahi dio Arabako Lurralde Historikoko artearen testuinguruari, sorkuntza garaikidea eta proposamen-artistikoen ikusgarritasuna bultzatuz.

Egoitzak laguntza, baliabide teknikoak eta ikusgarritasuna konbinatzen dituen lan-ingurunea eskainiko du. Laguntzaren barne daude 1.500 € gordineko zuzkidura, ekoizpenerako babesa eta 500 €-ko dietak, Artium Museoko lan-espazio baterako sarbidea eta baliabide teknikoak eta dokumentu-artxiboak proiektuaren behar espezifikoen arabera. Proiektua irailaren lehen hamabostaldian aurkeztuko da.

Egonaldian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 3tik 30era bitartekoa da. Interesdunek egoitzan garatu beharreko proiektuaren proposamena eta ikusgarritasuna bidali beharko dituzte, baita gutxi gorabeherako lan-egutegia ere, besteak beste. Eskabideak posta elektronikoz bidali beharko dira deialdiak@artium.eus / espaciozas@gmail.com helbideetara, "Artium Museoa-Zas Kultur 2025 egoitza deialdia" gaiarekin. Dokumentu guztiak PDF fitxategi bakar batean bildu beharko dira. Artium Museoak eta Zas Kultur-ek uztailaren 10ean argitaratuko dute deialdiaren ebazpena.

Oinarriak ikusi (pdf)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand