Osteguna, 27 Martxoa 2025 13:00

Artium Museoak 'Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea' erakusketa aurkeztu du

Erakusketa hau azterketa kasu gisa aurkeztu da Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketaren barruan

Haren komisario Fernando Golvanok gure testuinguruan abstrakzioaren aitzindari diren hiru artisten lanari jarri die arreta

Erakusketa museoaren funtsei esainitako A0 aretoko aparteko espazio batean ikus daiteke

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea [A0 aretoan, 2025eko martxoaren 28tik aurrera], erakusketa aurkeztu du, azterketa-kasu bat, museoko bildumaren Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketaren barruan. Fernando Golvano arte irakasle eta kritikaria izan da komisarioa, eta Elena Asins (1940-2015), Jorge Oteiza (1908-2003) eta Pablo Palazuelo (1916-2007) dira proposamenaren ardatza. Hiru artista aitzindari hauek abstrakzio-printzipioa hautu formal desberdinetatik baina batzuetan konbergenteetatik eztabaidatu zuten, abstrakzio geometrikoaren bidetik ibiliz eta predikatu sinboliko, zehatz, matematiko edo mistikoak aztertuz. Erakusketa dela-eta, museoak eskuliburu bat argitaratu du Golvanoren testu batekin.

Irudiak eskatu

XX. mendearen lehen hamarkadetako abangoardia modernoek hizkuntza formal berriak inauguratu zituzten, poetika berriak abstrakzioaren bidean, benetako eta alegiazko konfigurazio berriak ahalbidetu zituztenak. Beste irudi batzuek, geometrikotik, konkretutik eta analitikotik hasita, konbentzio figuratibo, informal edo espresionistak baztertu zituzten hainbat irudikapen sinboliko, metafisiko, transzendente edo mistiko izendatuz.

Artearen hizkuntzen eta munduaren eta errealitatearen irudikapenaren arteko harremana krisian jartzeak eragin zuen ikusizko arteetako irudikapen naturalistaren eta errealistaren krisia. Horrela, aitzindari modernoen (Kandinsky, Malevitx eta Mondrian) abstrakziorako irekiduraren bidez etorri zen aldaketa epistemologiko, konstruktibo eta formala.

Espainiako artearen testuinguruan, Elena Asins (Madril, 1940-Azpiroz, Nafarroa, 2015), Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa, 1908 – Donostia, 2003) eta Pablo Palazuelo (Madril, 1916-Galapagar, 2007) izan dira, abstrakzio-printzipioa hautaketa formal anitzetatik eta batzuetan bateratuetatik eztabaidatzen aitzindari. Beren ikerketa-prozesuetan eta poetika formaletan, egitura, geometria, espazioa, seriea, laugarren dimentsioa eta transzendentzia bezalako nozioekiko interesa erakusten dute.

Azterketa-kasu honetan, artista horiek abstrakzio geometrikoaren eta predikatu sinboliko, zehatz, matematiko edo mistikoen bidetik egindako ibilia aztertzen da.

Fernando Golvano, azterketa-kasu honen komisario arduraduna, Filosofian doktore da Estetika eta Arteen Teoriaren arloan (Teoría estética, telos del arte y ley formal en Oteiza, 2017, UPV-EHU), El Cultural astekarian arte kritikaria, erakusketa-komisarioa, siakeragilea eta irakaslea.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand