Ostirala, 27 Iraila 2024 12:09

Artium Museoak 'Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan' performance zikloa eta erakusketaren bigarren edizioa aurkeztu du

Lotura mekanikoak jarduerak museoaren espazioa pentsatu eta bertan eraikitzen diren harremanen inguruan hausnartu nahi du, praktika ezberninen bitartez eraikinaren barruko aldearen eta kanpokoaren artean porositate guneak sortuz

Zikloko parte-hartzaileak honako hauek izango dira: Valeria Maculan, Federico Vladimir eta Pablo Llilienfeld, Ainara LeGardon, Itsaso Iribarren eta Germán de la Riva, Pedro Barateiro, Elena Aitzkoa, Marta Fernández Calvo, Alejandra Pombo Su eta Marc Vives

Erakusketak parte-hartzaileen praktika performatiboari lotutako piezak biltzen ditu urriaren 13ra arte

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan erakusketa eta performance zikloaren bigarren edizioa antolatu du. Programa honek praktika artistikoa espazioarekin eta espazioan sortzen diren harremanekin artikulatzeko modu desberdinak aurkezten dituen jarduera, baita hura nahasteko, iraultzeko edo birpentsatzeko duen potentziala ere. Helburu horrekin, Iñaki Martínez Antelok komisariatutako Lotura mekanikoak ekimenak hamaika artisten eta kolektiboen praktika anitzak ekarriko ditu lehen lerrora, irailaren 27tik 29ra, ostiraletik igandera. Bestaldetik, erakusketa ere aurkezten da, A2 aretoan. Urriaren 13ra arte, zikloko artisten praktika performatiboari lotutako obrak, erregistroak eta bestelako objektuak bilduko dira. Performance saioetara sarrera librea da, edukiera mugatuarekin. Gainera, asteburuan museorako sarrera doakoa izango da.

Irudiak eskatu

Honakoa Lotura mekanikoak programaren bigarren edizioa da. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, 2023. urtean praktika performatiboei eskainitako ekimena aurkeztu zuen. Proiektuaren izenburua ustekabearen emaitza da. María Paz Jiménezen (Valladolid, 1909 — Donostia, 1975) margolan baten izenburua da. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketarako margolanaren markoa aldatzea erabaki zen, eta, marko zaharra kentzean, «Lazos mecánicos» (Lotura mekanikoak) idazkuna agertu zen, zurezko bastidoreari grapatutako zinta zati batean.

Lotura mekanikoak erakusketa bat da, eta baita performance ziklo bat ere. Azken horietako batzuk iragankorrak dira, eta beste batzuek, berriz, iraun egiten dute nolabait aretoetan, erakusketak dirauen bitartean, erregistro, objektu edo hondarren bidez. Horrela, proposamen batzuen eta besteen arteko elkarrizketak sortzen dira. Irailaren 27tik 29rako asteburuan, jardueran parte hartzen duten bederatzi artistek beren aurkezpenak egingo dituzte, bai erakusketa-aretoan, bai Esther Ferrerren Números primos artelana dagoen lekuan, bai beste leku batzuetan.

Lehenengo edizioa, Itziar Okarizek eta Catalina Lozanok komisariatu zuten. Orain, bigarren edizio honetan, Iñaki Martínez Antelok komisariatu duena, performancearen eta erakusketaren arteko esparruetan aurkitzen diren praktiken aniztasuna eta aberastasuna ikertzen jarraitu nahi dugu museotik, tresna gisa hitzarekin, gorputzarekin, artxiboekin edo museoarekin berarekin lan egiten duten artistekin. Era askotako lanak egiten dituzten askotariko testuinguruetako artistak gonbidatu ditugu, performanceari toki partikularretatik heltzen dion panorama bat erakusteko.

Erakusketan, izen bereko perfomance zikloaren parte izan diren zenbait pieza egongo dira ikusgai; performance-zikloa erakusketaren inaugurazioaren asteburuan egingo da , eta bederatzi artistak parte hartu zuten bertan. Performanceak bereizgarri du espazio jakin batean gertatzen dela, iraupen jakina duela eta jendaurrean egiten dela. Proiektu honen bidez, baina, erakusketa-eremuaren erdigunean kokatu nahi dugu, erakusteko artistek zikloan aktibatutako piezak, kasu batzuetan, edo artistek Artium Museoan edo beste tokiren batean baina, betiere, antzeko prozesuei jarraituz sortutako piezak, beste kasu batzuetan.

Programa de performances

Irailaren 27a, ostirala
18:30. Valeria Maculann. Cuerpo Sonoro (Ensamble)
19:00. Federico Vladimir y Pablo Lilienfeld. Mónica - Episodio 5: Bajo el sol cegador
20:00. Ainara LeGardon. Pausar pulsa

Irailaren 28a, larunbara
12:30. Itsaso Iribarren y Germán de la Riva. In between
13:00. Marta Fernández Calvo. Una vajilla, una premonición
18:00. Elena Aitzkoa. Del lago la grieta escucho
19:00. Alejandra Pombo Su. Humedad enmudece

Irailaren 29a, igandea
12:00. Pedro Barateiro. My body, this paper, this fire
12:30. Marc Vives. La fiesta


Proiektu honen laguntzailea, Portugalgo Enbaxada / Camõesekin lankidetzan, Cultura Portugal programaren barruan.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand