Osteguna, 19 Iraila 2024 10:32

'Zenbaki lehenen hiria' lantegia Artium Museoan, Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Maushaus kolektiboak antolatuta

12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat pentsatutako lantegia da, eta museoaren barneko plazan instalatutako Esther Ferrerren Números primos obra du ardatz

Larunbat honetan izango da, irailaren 21ean, 11:30ean, dohainik

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, Zenbaki lehenen hiria lantegia egingo da irailaren 21ean, larunbatean, goizeko 11:30ean, Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatuta eta Maushaus kolektiboak gidatuta. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da, eta ardatz izango du Esther Ferrerren Números primos (2003-2023) artelana; oinarri horretatik abiatuta, parte-hartzaileek aukera izango dute zifra horien paradoxa, bitxikeria eta aplikazio zientifiko eta artistikoez gozatzeko. Doako tailerra da, baina tokiak mugatuak dira, eta izena eman behar da 945 20 90 20 telefonoan.

Zenbaki lehenak -beren buruaz eta bat zenbakiaz soili zatigarriak diren zifra naturalen sorta infinitu hori- betidanik izan dira eta izango dira erronka zientifiko itzela, denbora-pasa matematiko aparta eta baita funtsezko tresna ere, Interneten aroko komunikazioen eta pasahitzen zifratze-, enkriptatze- eta segurtasun-sitemak garatzeko, adibidez. Zifra horien itxura kaotikoak, aurreikusezintsaunak eta propietate bitxiek jakin-mina sortzen diete, ez matematikariei soilik, baita artista askori ere, Esther Ferrer donostiarrari, esaterako.

Ferrerren Números primos (2003-2023) artelana, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoko, Artium Museoko barruko plazan instalatua, Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Maushaus kolektiboak museoarekin lankidetzan antolatutako gazteentzako lantegi baten protagonista izango da.

Parte-hartzaileek zenbaki-segida horien adierazpen artistikoan sakonduko dute, zenbaki bitxi horien propietateak eta paradoxak ikasiko dituzte eta artistaren obrara hurbilduko dira, zenbait dinamikaren bidez. Horrela aurkituko dituzte Zenbaki lehenak lanean serie harrigarri honen kokaera gidatzen duten patroiak eta gozatu ahal izango dute Esther Ferrerren piezak sortzen duen jolasaz.
Maushausek gidatuko du jarduera hau, Euskadiko Arkitektura Institutuaren ekimenez antolatua, Artium Museoarekin lankidetzan.

Zenbaki lehenen hiria lantegia
Irailaren 21ean, 11:30etik 13:30era
Antolatzaileak: Euskadiko Arkitektura Institutua eta Maushaus
12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat
Toki mugatuak. Informazio gehiago, 945 20 90 20 telefonoan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand