Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Nítido programaren bigarren edizioa aurkeztu du, 2022an abian jarri zen publiko gazteari zuzendutako programa. Aurtengo edizioan Laura Samek eta Ana Arsuagak (Verde Prato) parte hartuko dute, eta 16 eta 20 urte bitarteko gazteentzat lantegi bana eskainiko dute, ahotsa, erritmoa eta eszenaratzea ardatz hartuta. Lantegiak abenduaren 1ean eta 22an egingo dira eta doakoak izango dira, aldez aurretik educacion@artium.eus helbide elektronikoan izena emanda. Bai Samek bai Arsuagak erreprodukzio zerrenda bat diseinatu dute Spotify-n, museoaren bilduma ezagutzeko modu desberdin bat, abesti batzuk lan espezifikoekin edo aretoetako gune bereziekin lotuz.
Artium Museoak Nítido programaren barruan antolatutako bi lantegi hartuko ditu datorren abenduan. Gazteei zuzendutako proposamena da, eta esperientzia interaktiboen, artistekiko lankidetzaren eta museoa eguneroko bizitzarekin lotzen duten jardueren bitartez gauzatzen da. Nítidok Museoaren Bilduma Spotifyko erreprodukzio zerrenden bidez esploratzera gonbidatzen du, edizio bakoitzera gonbidatutako artistek bilduak. Ekimen honek museoan barrena beste era batera ibiltzeko modua eskaintzen du, zerrenda horiek lagundurik. Obra zehatzei edo aretoetako gune bereziei lotuta egongo dira zerrendak. Gainera, Nítido programaren barruan beste jarduera batzuk ere egiten dira, esate baterako, lantegi-topaketak musikaren arloko artistekin. Oraingoan, Laura Samekin eta Ana Arsuagarekin (Verde Prato) aritzeko aukera emango du, hainbat diziplina artistikotan murgilduz.
Programa Sara Berasaluce Duquek eta Artium Museoko Hezkuntza Sailak komisariatu dute, hau da bigarren edizioa, iaz museoetan gazteen parte-hartzea sustatzeko ekintzak identifikatu nahi zituzten kultura-bitartekaritzan espezializatutako kolektiboekin izandako topaketen ondoren.
LANTEGIAK
Abenduaren 1ean, 18:00etatik 20:00etara
Spoken Word lantegia Laura Samekin
Laura Samek (Totana, 1989) sormen eta esperimentazio poetikoko laborategi txiki bat proposatzen du, testuak lantzean eta garatzean zein ahotsaren, gorputzaren eta presentzia eszenikoaren bidez eszenaratzean oinarritua. Espazioko hitzak, soinua eta narratiba izango dira lantegiko protagonistak.
Laura Sam Totanakoa da (Murtzia) eta Bilbon bizi da azken hamabi urteetan. Arte Ederretan lizentziatu zen 2012an. Haren lana idazketari, ahozko poesiari eta musikari lotuta dago, eta Spoken Word delakoaren erreferente nagusietako bat da gure herrian.
Abenduaren 22an, 18:00etatik 20:00etara
Ana Arsuagaren (Verde Prato) lantegia
Ana Arsuagak (Tolosa, 1994) ahotsaz eta gorputzaz jabetzeko ariketa batzuk proposatzen ditu, eta inprobisazio-jokoen bidez erritmoa eta eszenaratzea landu eta abesti berri bat sortzea, parte-hartzaileek ezagutzen duten abesti bat eraldatuz.
Ana Arsuaga artista eta musikaria Arte Ederretan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 2016an, eta Pintura Masterra lortu zuen unibertsitate berean 2018an. Serpiente eta Mazmorra taldeetan aritu da, eta gaur egun nazioarteko jaialdietan parte hartzen du Verde Prato bakarkako proiektuarekin.
16 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako lantegiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da educacion@artium.eus helbide elektronikoan.
Fast Land – Moderat
Tampoco puede ser eterno – Laura Sam Y Juan Escribano
So We Wont Forget – Khruangbin
Fuego – Gata Cattana
Hold Your Own – Kae Tempest
Line Of Fire – José Gonzalez
Opus 3 – Charles Mingus
Estrellica – Maestro Espada
Whisky Story Time – Alabaster Deplume
Un día – Juana Molina
Ana Arsuagak (Verde Prato) aukeratutako abestien zerrenda
Gaua – Lourdes Iriondo
Spectacle of Ritual – Kali Malone
Figues – Tarta Relena
Zentrifugo – Akauzazte
Fui a comprar a la cárcel – 41V1L y Bronquio
Bilbao 2025 – Mona Rora
Paperezko tigrea – Tatxers
Ez zait atsegina (Nire bihotz ttikia) – Ruper Ordorika
Uxa Ixuririk – Haizea
The ordinary is ordinary because it ordinarily repeats – Badbadnotgood, Jonah Yano
Favorita – Dinamarca, Amore
Kien tu ere – Akatumami, Nass G
Ahizpak – Verde Prato
Sarrerak Online
Denda Online