Azteazkena, 2023(e)ko Urriaren 25a 10:27

Nerea Lekuonak eta Sejo Carrascosak Trantsizio garaiko kontsignei buruz hitz egingo dute Artium Museoan

Kontsigna, arte ederretako bat izeneko jarduera hau Juan Ibarrondo idazle eta gidoigileak dinamizatuko du

Solasaldia Nerea Lekuonaren Idealak/Ideales erakusketaren esparruan antolatu da

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Kontsigna, arte ederretako bat izeneko solasaldia antolatu du datorren ostiralerako, urriak 27, arratsaldeko 18: 30etatik aurrera, Nerea Lekuona artistaren eta Sejo Carrascosa kuir ekintzailearen artean. Jarduera Artium Museoko A3 aretoan egingo da, gasteiztar artistaren Idealak/Ideales erakusketa ikusgai dagoen gunean. Juan Ibarrondo idazlea arduratuko da hitzaldi/ekintza hau dinamizatzeaz. Trantsizio garaiko kontsignak testuinguruan kokatzea izango du helburu, LGTBI mugimenduek berezkoak dituzten kontsignei begirada berezia eskainiz, eta gainera kontsignaren kontzeptua bera landuko den zati praktikoago bat izango du. Sarrera librea da, eta tokia mugatua.

Nerea Lekuona artistak eta Sejo Carrascosa aktibistak elkarrizketa bat izango dute datorren ostiralean, urriak 27, 18:30etik aurrera. Jardueraren lehen zatian, trantsizio-aldiko kontsignak testuinguruan kokatuko dira, eta arreta berezia jarriko zaie LGTBI mugimenduetatik datozen aldarrikapenei. Ondoren, kontsigna-lantegi bat egingo da jardueran parte hartzen duten pertsonak kezkatzen dituzten gaiei buruz. Kontsignak taldean landu eta abestuko dira.

Juan Ibarrodo gidoigile eta idazlearen hitzetan, jardueraren dinamizatzailea izango dena, Kontsigna, arte ederretako bat «izenburu probokatzailea da ekintza honetarako, eta Nerea Lekuonak Euskal Herriko ehunka manifestaziotatik jasotako kontsignen herri-sormenean jartzen du arreta, artearen bidez bizitza berria emateko».

Ibarrondok berak aipatzen duenez, jardueran «karminezko marra gorri bati jarraituko diogu, internazional politiko-artistikoen eta abangoardien manifestuen iraganera eramango gaituena. Parisko Komunatik dadaismora, internazional letragilera edo—-bereziki— internazional situazionistara, 68ko Maiatzean —kontsigna sortzailearen urrezko aroan— halako eragina izan zuena».

Mahai-inguru hau Nerea Lekuonaren Idealak / Ideales erakusketaren harira antolatu da. Erakusketak, hain zuzen ere, Consignas izena duen artelan bat du ardatz. Bertan, artistak errotuluak diseinatzen eta eskuz gauzatzen ditu, Trantzisiozko urteetan Euskal Herriko kaleetan esaten ziren errebindikazioetatik eta protestetatik ateratako hitzekin.

Lana erakusketa honetarako berariaz sortua da, azken udako hilabeteetan Artium Museoan egindako egoitzan. Tailerreko lanaren aurretik, aldiz, hainbat hilabete eman zituen komunikabideak eta artxiboak modu metodikoan aztertzen. José Ramón Cuesta Astobiza historiagilearen laguntzarekin egin zuen ikerketa-lan hori.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand