Azteazkena, 2023(e)ko Irailaren 27a 10:05

Artium Museoak eta UPV/EHUk antolatutako ondare dokumental artistikoari buruzko udako ikastaroa bihar, osteguna, hasiko da 80 pertsona baino gehiagok izena emanda

Dokumentazio-prozesuek lan artistikoak testuinguruan kokatzeko eta kontserbazio-lana egiteko duten garrantzia aztertuko da ikastaroan

Artium Museoko Dokumentazio Zentroaren arduradun Elena Roserasek zuzenduta, irakasleak Prado Museoko, Reina Sofía Museoko, MACBAko, Liburutegi Nazionaleko eta Complutense Unibertsitateko artxiboetan adituak izango dira, besteak beste.

Artium Museoak Ondare dokumental artistikoa kudeatzeko estrategiak udako ikastaroa hartuko du irailaren 28an, osteguna, eta 29an, ostirala, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroak Fundazioak eta museoak antolatuta. Reina Sofia Museoko, Pradoko edo MACBAko ospe handia duten adituek dokumentu-ondarearen kudeaketari buruz hitz egingo dute, baita ondare horrek artisten ezagutzan, artelanei testuingurua ematen eta ikerketa eta lan kuratorialetan duen garrantziari buruz ere. Ikastaroaren zuzendaria eta Artium Museoko Liburutegiaren eta Dokumentazio Zentroaren arduraduna, Elena Roseras, izango da ikastaroaren lehen hizlaria. 80 ikaslek baino gehiagok eman dute izena ikastaroan, aurrez aurreko eta online modalitateetan.

Ondare dokumental artistikoa kudeatzeko estrategiak: ondare-erakundeetan informazio-baliabideak eta eduki digitalak eskuratzea izeneko udako ikastaroak artelanak hautatu, prozesatu, zaindu eta zabaltzeko eta prozedura dokumentalen garrantzia azpimarratuko du, artelan horien esparru historiko, sozial eta estetikoan kokatzeko eta kontserbazio-lanaren funtsezko elementu gisa. Ikastaroan alderdi horiek landuko dira, bai ikuspegi teoriko eta metodologikotik, bai ikuspuntu tekniko, legal, etiko eta praktikotik ere.

Ikastaroa Artium Museoko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko arduradun Elena Roserasek zuzentzen du, eta unibertsitate eta museo ospetsuetako izen handiko profesionalek osatutako hizlari-talde bat du. Horien artean daude, besteak beste, Ana María Martín Bravo, Prado Museokoa; Laura Pelayo, Reina Sofía Museokoa; Alicia Pastrana, Liburutegi Nazionalekoa; Marta Vega Valdeón, MACBAkoa, edo Borja González Riera, Jorge Oteiza Museokoa.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand