Azteazkena, 2023(e)ko Ekainaren 07a 10:12

JAI Praktika Artistikoaren Institutua udako eskolaren laugarren edizioa abiatu da

Tabakalera KGNZ-ak eta Artium Museoak antolatu dute, Jorge Oteiza Museoarekin lankidetzan, eta hiru erakundeen programei lotutako nazioarteko irakasleek parte hartuko dute

JAIk ekoizpenaren eta ezagutzaren transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen arteko trukerako gune bat eskainiz

Eskola Vitoria-Gasteizen hasiko da, bertan garatuko da programa ekainean; uztailetik aurrera Donostian jarraituko du, Altzuzan egonaldi bat eginez.

JAI udako eskola, Praktika Artistikoen Institutua —Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Artium Museoa Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren baterako ahaleginaren emaitza, 2022tik aurrera Jorge Oteiza Fundazio Museoaren lankidetzareki— hasi da Vitoria-Gasteizko museoaren instalazioetan. Datozen hiru hilabeteetan, eskolaren laugarren deialdian hautatutako hamasei kideek parte hartuko dute ikasketa-programa honetan. Erakunde bakoitzaren programari lotutako nazioarteko artistak izango ditu irakasle. JAI udako eskolaren muina praktika artistikoa da. Ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu.

Truke eta gurutzaketa artistikoak garatzeko gune bat ezartzeko asmoa duen udako eskola gisa aurkezten da JAI. Horretarako, jatorri oso desberdineko nazioarteko ahots profesionalak etorrarazi dira programara, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko eta bere lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko duen ahalmenaz ohartzeko gai direnak.

Irakasleak, laugarren edizio honetarako deialdia sustatzen duten erakundeen erakusketetan eta programa publikoetan parte hartuko dutenak, honako hauek dira: Zach Blas (Point Pleasant, West Virginia, AEB, 1981), Erick Beltrán (Mexiko Hiria, 1974), Anna Daučíková (Bratislava, Eslovakia, 1950), Xabier Erkizia (Lesaka, 1975), Kiluanji Kia Henda (Luanda, Angola, 1979), Julia Spínola (Madril, 1979), Miranda Pennell (Londres, 1963) eta Azucena Vieites (Hernani, 1967).

Programaren tutoretza Ibon Aranberrik (artista), Asier Mendizabalek (artista eta KKHko, Stockholmeko Royal Institute of Art-eko irakaslea) eta Itziar Okarizek (artista) egingo dute. JAIren Ikerketa Batzordea Catalina Lozanok (Artium Museoko komisario-burua), Oier Etxeberriak (Tabakalera KGNZko programa publikoen arduraduna, Donostia) eta tutoreek osatzen dute.

Prestakuntza-saioak ekainean, uztailean eta abuztuan egingo dira. Ikastaroa Artium Museoan hasiko da eta uztailetik Aurrera, eta abuztu osoan, Tabakaleran jarraituko du. Abuztuan, parte-hartzaileek egonaldia egingo dute Altzuzan, Jorge Oteiza Fundazio Museoa dagoen herrian.

Ikasketa-programa arte-jardueraren inguruko elkarrizketak, hizkuntzetarako beste sarbide batzuk errazteko gaitasuna zabaltzeko eta horiek sortzen dituzten subjektibizazio-moduak zabaltzeko baliabide gisa aurkezten da. Planteatutako mekanika diseinatuta dago artista-irakasle bakoitzak prozesu horien ikuspegi berezia eskain dezan. Ezaugarri horrek programaren metodologia gehiago kokatzen du tailerraren espazioan eta praktika zehatzetan ehuntzen diren harremanetan, teorian baino.

Ikasketa-programa arte-jardueraren inguruko elkarrizketak eta jarduera horrek beste hizkuntza batzuetara eta horiek sortzen dituzten subjektibatze-moduetara iristea errazteko duen gaitasuna zabaltzeko aukera ematen duen baliabidea da. Planteatutako mekanika artista-irakasle bakoitzak prozesu horien ikuspegi berezia eskain dezan diseinatuta dago. Ezaugarri horrek lantegiaren espazioan eta praktika zehatzetan ehuntzen diren harremanetan kokatzen du programaren metodologia teorian baino gehiago. Vitoria-Gasteizko Artium Museoan egingo diren saioak museoan abian dauden programekin estu lotuta daude, baina Tabakaleran, lantegiko praktikan eta parte-hartzaile bakoitzaren prozesu espezifikoen garapenean oinarrituko da programa.

JAIren laugarren deialdirako 62 hautagai aurkeztu ziren, eta horien artean 16 parte-hartzaile aukeratu ziren, txostenean aurkeztutako obraren interesaren eta kalitatearen arabera eta helburuak —hautagaiek aurkezpenean adieraziak— ikasketa-programaren ildoetara egokitzearen arabera. Hautaketak, gainera, parekotasun-irizpideei erantzun die, eta, azkenik, talde anitza eta askotarikoa osatu da parte-hartzaileen jatorri geografikoari, belaunaldien arteko osaketari eta arte garaikidearen praktiketan dauden hizkuntza eta diziplinen aniztasunari dagokienez. Batzordeak, era berean, lau parte-hartzaileri matrikula eta mantenua ordaintzeko beka bana ematea erabaki du.

JAI udako eskolaren hasierarekin, bai erakunde antolatzaileek bai Ikasketa Batzordeak Kobe Matthys artista ekarri nahi dute gogora, JAIn eskolak ematera gonbidatu zen lehen irakaslea eta duela gutxi hil dena. Matthys eta bere Agency proiektua erreferente izan ziren urteetan arte garaikidearen eta gizartearen arteko harreman-dinamikak pentsatzeko orduan.

2023ko deialdirako ebazpena

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand