Azteazkena, 26 Apirila 2023 12:55

JAI 2023 ikasketa-programaren deialdiari buruzko ebazpena

JAI (Jardun Artistikoen Institutua/Instituto de Prácticas Artísticas) ikasketa-programaren batzordea, Itziar Okariz, Asier Mendizabal, Ibon Aranberri, Oier Etxeberria eta Catalina Lozanok osatua, apirilaren 4an elkartu da, programaren 2023ko edizioan parte hartuko duten 16 artistak hautatzeko.

Deialdi honetako parte-hartzaileak hautatzeko garaian, honako irizpide hauek hartu dira oinarri:

  • Dosierrean aurkeztutako obraren interesa eta kalitatea
  • Hautagaiek aurkezpenean adierazitako helburuen eta ikasketa-programaren lerroen arteko bateratasuna.

62 hautagai aurkeztu dira deialdira.

Hautaketa egiteko, orobat hartu dira aintzat berdintasunezko irizpideak, eta talde plurala eta askotarikoa eratu da zenbait parametrori dagokienez. Honako parametro hauen araberako taldea osatu da, azken batean:

  • Parte-hartzaileen jatorri geografikoa, tokiko eta kanpoko partaideen arteko oreka bilatuz.
  • Belaunaldi desberdinen arteko uztarketa, adin eta ibilbide desberdinak dituzten profesionalak bilduz.
  • Arte garaikidearen praktiketako hainbat hizkuntza eta diziplina biltzea.

 

Honako hautagai hauek hautatu dira:

Imanol Abad Martínez, Mikel Adán Tolosa, Ingrid Blix, Mar Cubero, Bruno Delgado Ramo, Alicia Disandolo, Jonathan Escapa Etxaniz, Amaia Ibarbia,  Hodei Herreros Rodríguez, Mariem Imán Carames, Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Idoia Leache Olagüe, Mayra Alejandra Morán Vásquez, Sofia Albina Novikoff Unger, Jara Roset Camarero, Marta van Tartwijk Crespo.

Batzordeak hala proposatuta, matrikula- eta mantenu-bekak emango zaizkie honako hauei:

Ingrid Blix, Amaia Ibarbia, Hodei Herreros Rodríguez eta Imanol Abad Martínez.

Bekadunak hautatzeko aplikatutako irizpideen oinarri izan dira hautatutako partaideak programa gauzatzeko duten bekaren behar ekonomikoaren balioespena eta merezimenduak edo bikaintasuna.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand