Osteguna, 2022(e)ko Abenduaren 22a 12:50

Artium Museoak 'Euskal arte garaikidearen praktikak eta errealitateak ikastaroa antolatu du

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoak Euskal arte garaikidearen praktikak eta errealitateak izeneko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa gai horri buruzko ezagutzetan sakontzeko interesa duen edonori zuzenduta dago, eta saioetako irakasleak unibertsitate esparruko aditu garrantzitsuak izango dira. Artearen Historian doktorea denMiren Vadilloren zuzendaritzapean, Euskal Herriko XX. mendeko 50eko hamarkadatik aurrerako praktika artistikoei buruzko ikuspegi globala lortzeko aukera emango du ikastaroak. Zortzi saio izango dira guztira, astearteetan, 2023ko otsailaren 7an hasi eta martxoaren 28 amaitu. Izena emateko epea irekita dago dagoeneko ─online eta museoko leihatilan─, eta Artium Museoaren webgunean kontsulta daiteke egitarau osoa.

Euskal arte garaikidearen praktikak eta errealitateak ikastaroak Euskal Herriko praktika artistikoei buruzko errealitateen ikuspegi ahalik eta osoena eta osatuena eman nahi du. Artium Museoaren bilduma abiapuntutzat hartuta, hizlariek gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: Euskal Herriko abstrakzioaren sorkuntza, XX. mendeko 50-60ko hamarkadetako artisten inplikazio politikoa, politika kultural eta kontrakulturalak eta haien garrantzia praktika artistikoetan, eta emakumeek testuinguru horretan duten presentzia. Artearen historian arreta gutxiago jasotzen duten diziplinak ere aztertuko dira, hala nola arkitektura, pedagogia kritikoa eta artxibistika.

Ikastaroa Euskal Herriko arte garaikidearen historiari buruzko ezagutzak sakontzeko interesa duen edonori zuzenduta dago. Zortzi saio izango dira guztira, astearteetan, otsailaren 7tik martxoaren 28ra bitartean. Saioek bi orduko iraupena izango dute, eta ikastaroko gaietako bakoitzean adituak diren espezialistek emango dituzte. Egitaraua Artium Museoaren webgunean kontsulta daiteke.

Ikastaroaren zuzendaria Miren Vadillo da, Artearen Historian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko irakaslea. Irakasle-taldea honela dago osatuta: Ane Lekuona, EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea; Fernando Golvano, Filosofia, Estetika eta Arteen Teorian doktorea, komisarioa eta arte-kritikaria; Eneko Besa, arkitekto doktorea, Diseinu Proiektuetako irakaslea Euskal Herriko Goi Mailako Diseinu Eskolan (IDarte); eta Mikel Onandia, Filosofian lizentziaduna, Artearen Historian doktorea, eta EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea.

Ikastaroaren zortzigarren eta azken saioan, martxoaren 28an, museoko bildmaren erakusketaren muntaketa-prozesuaren bisita gidatua egingo da. Egun batzuk geroago, bildumako funtsen antolaketa berria aurkeztuko da erakusketa horretan, A0 aretoan. Erakusketako komisarioek ─Beatriz Herráez, Sergio Rubira eta Thomas Boutoux─ lagunduta egingo dute bisita ikastaroko ikasleek.

Arte garaikideari buruzko ikastaroa Artium Museoan
Euskal arte garaikidearen praktikak eta errealitateak
Zuzendaria: Miren Vadillo
2023ko otsailaren 7tik martxoaren 28ra. Asteartero, 18:00-20:00.
Prezioa: 60 €. Ikasleak: 25 €. Artium Museoaren adiskideak: doan
Izena emateko epea zabalik dago www.artium.eus webgunean eta museoko leihatilan bertan
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium museoa
Frantzia kalea, 24 ─ 01002 Vitoria-Gasteiz

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand