Nuria Ruiz Cabestany zuzendariak Toda la vida del mundo film dokumentalaren proiekzioa aurkeztuko du bihar, osteguna, azaroak 24, 19:00etan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoko, Artium Museoko Emanaldi aretoan, Euskadiko Filmategiaren Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren barruan. Etiopiara joango den euskal misiolari baten eta bere alabari etorkizun hobea eskaintzeko Euskal Herrira etorriko den gazte etiopiar baten bizitza paraleloak biltzen ditu pelikulak. Proiekzioaren ondoren, Ruiz Cabestanyk eztabaida batean parte hartuko du ikusleekin. Filmategiaren udazkeneko zikloak euskal emakume zuzendarien lanak eta talentua nabarmendu nahi ditu. Datorren astean Maru Soloresen Aztarnak proiektatuko da.
Bi pertsonaren -Ángel Olaran, euskaldun bat Etiopian, eta Helen Nigusse, etiopiarra Euskal Herrian- bizi-esperientzia da Toda la vida del mundo (2010) dokumentalaren haria. Ángelek 500 umezurtz baino gehiago ditu bere ardurapean Wurko hirian, Etiopian. Helenek, aldiz, bere alabari lehen munduan jaiotzeko aukera eman dio. Nuria Ruiz Cabestany Selekzio baten ibilbidea (2008) eta Oteiza bere dardar minetan (2005) dokumentalen zuzendaria ere bada.
Euskal emakume zinemagileak II zikloa
Toda la vida del mundo. Nuria Ruiz Cabestany, 2010, 52 min. Gaztelaniaz
Azaroaren 24an, 19:00etan
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia