Azteazkena, 2022(e)ko Azaroaren 09a 13:32

Ione Hernández zuzendariak '1 % esquizofrenia' dokumentala aurkeztuko du Artium Museoan, Euskadiko Filmategiaren Euskal Emakume Zinemagileak zikloan

Dokumentalak ikusleari buruko gaixotasunaren ulergaitzaren misteriora hurbiltzeko aukera ematen dio

Ione Hernández zuzendari eta gidoilariak 1% esquizofrenia filmaren proiekzioa aurkeztuko du bihar, azaroak 10 osteguna, Artium Museoaren Emanaldi aretoan, Euskadiko Filmategiaren Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren barruan. Emanaldia eta gero, antolatutako solasaldian ere hartuko du parte. Julio Medemen ideia batetik abiatuta egindako dokumentala eskizofreniaren infernuan barneratzen da gaixotasunak jotako pertsonen lekukotasun zuzenekin. Zikloak euskal emakume zuzendarien lanak eta talentua balioetsi nahi ditu. Datorren astean Esther López de Eulateren Poética Pública PLAZA proiektatuko da.

1% esquizofrenia Ione Hernándezek 2006an zuzendutako dokumentala da. Irudiek eta lehen eskuko lekukotasunek ikuslea, poetika ilunarekin, espazio anitzez betetako ibilbide labirintiko batera eramaten dute. Aurreiritziak gaur egun mundu osoan 52 milioi pertsonari baino gehiagori eragiten dien gaixotasun honen misteriotsua, mingarria, pentsaezina eta gizatiarra partekatzeko gonbidapen bihurtzen dira. Ulertezinaren misterioa, inoiz kontatu ez denarena, 1 % esquizofrenian agertzen da, garuna kontrolatu ezinaren naturaltasuna eta natura betiko kontatzeko inoiz baino behar handiagoa duenaren indarrarekin.

Filma Julio Medemek ekoitzi du, eta Ione Hernándezekin batera bere gidoia sinatu du. Zuzendariak azaldu duenez, "itzulinguru handirik gabe" heldu zien elkarrizketei, "eskizofrenikoek intuizio handia dutelako eta, hala eta guztiz ere, errealarekin oso lotura sendoa dutelako. Arreta behar duen jendea da, haiek hauteman eta itzuli egiten dizute".

Ione Hernándezek (Donostia, 1970) kazetaritza ikasi zuen UPV/EHUn eta zinema Bordelen eta Los Angelesen. Aizea, City of Wind (2001), Juego (2006) eta El palacio de la luna (2008) nazioartean saritutako film laburren eta Arte gay busca casa (2012) dokumentalen egilea da, baita mikroantzerkiko piezen egilea ere.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand