Azteazkena, 2022(e)ko Uztailaren 06a 07:49

Artium Museoaren udako lantegiak, ingurumenaren inguruan

Zomorroak, landareak eta beste animalia batzuk lantegian, 12 urtera arteko parte-hartzaileek naturan inspiratutako dioramak sortuko dituzte.

Lantegiak goizez egingo dira, astelehenetik ostiralera, uztailean eta abuztuan, eta doakoak dira.

Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako udako lantegiak antolatu ditu uztailerako eta abuzturako, natura eta ingurumena ardatz hartuta. Zomorroak, landareak eta beste animalia batzuk izenburupean, parte hartzen duten neska-mutilen lankidetza sustatuko da lantegietan, agertoki naturaletan inspiratutako diorama tridimentsionalak sortzeko, itsas hondotik eta kostaldetik hasi eta baso eta mendietaraino. Txikientzako doako jarduera bat da, eta aire zabalean egingo da museoaren inguruan, ahal den guztietan.

 

Zomorroak, landareak eta beste animalia batzuk lantegiak asteartetik ostiralera egingo dira, jaiegunetan izan ezik, 11:30etik 13:30era, irailaren 2ra arte. Museoko programetan ohikoa denez, jarduera horrek osagai pedagogiko argia du; oraingo honetan, biodibertsitatearen eta ingurumen-arriskuen garrantziari buruzko zabalkundea izango da.

Hainbat teknika artistikoren bidez eta Artium Museoko hezkuntza-taldearen zuzendaritzapean, parte-hartzaileek naturako gaiak irudikatuko dituzte, itsas hondoko, mendietako eta beste agertoki batzuetako diorama tridimentsionalak eraikiz eta habitat bakoitzean dauden animalia eta landareak irudikatuko dituzten eskulturak sortuz.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand