Ostirala, 2022(e)ko Ekainaren 03a 10:32

Artium Museoak Ephraim Asiliren 'Fluid Frontiers' irekiko du Z aretoa programaren barruan

Filmak The Diaspora Suite proiektua ixten du, zinemagile eta hezitzaile estatubatuarrak Afrikako exodoarekin dituen loturak aztertzen dituen lana.

Ephraim Asilik, Bard Collegen Zinema eta Arte Elektronikoetako irakasleak, Cinéma du Réel zinema dokumentalaren jaialdiaren sari nagusia irabazi zuen 2021ean The Inheritance bere lehen film luzearekin.

Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Ephraim Asili zinemagile eta hezitzaile estatubatuarraren Fluid Frontiers proiektua aurkeztu du (Z aretoan, 2022ko uztailaren 17ra arte). Museoan The Diaspora Suite saileko bosgarren eta azken filma proiektatuko da, zeinean Asilik Afrikako exodoarekin duen harreman pertsonala aztertzen baitu. Fluid Frontiers-ek —Detroit ibaiaren inguruan filmatua 16 mm-tan— erresistentzia eta askapen kontzeptuen arteko harremana jorratzen du. Z aretoa programaren helburua lurralde zinematografikora jauzi egiten duten artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak ikusaraztea da. Garbiñe Ortega da programaren egungo zikloaaren komisarioa. Greg de Cuir Jr. idazle eta komisario independentearen testua daraman liburuxka argitaratu du Artium Museoak.

Irudiak Prentsa oharra (pdf)

 

Ephraim Asili (Roslyn, Pennsylvania, 1979) zinemagile, hezitzaile eta irrati-esataria da, eta haren ikuspegia Afrikako diaspora da, kultura-indar gisa. Haren filmak mundu osoko zinemaldi eta lekuetan proiektatu dira, New Yorkeko Zinemaldian, Torontoko Zinemaldian, Ann Arborreko Zinemaldian (Etorkizun Oparoeneko Zinemagilearen Saria jaso zuen), Milango Zinemaldian, Boston Museum of Fine Art-en, Maysles Instituten (New York) eta Yerba Buena Center for the Arts-en (San Francisco). Bard Collegen eta Filadelfiako Scribe Video Centerren irakasle eta zuzendari teknikoa da. The Inheritance bere lehen film luzeak Cinéma du Réel zinema dokumentalaren jaialdiko sari nagusia irabazi zuen 2021eko edizioan.

Fluid Frontiers, Estatu Batuetan, Detroit ibaiaren inguruan, 16 milimetrotan filmatua, The Diaspora Suite proiektuko bosgarren eta azken filma da. Bertan Ephraim Asilik Afrikako exodoarekin dituen loturak aztertu nahi izan ditu eta horretarako Estatu Batuetan, Etiopian, Ghanan, Brasilen eta Jamaikan zehar bidaiatu du.

Oraingo honetan, besteak beste Audre Lorde, Sonia Sanchez, Margaret Walker, Etheridge Knight edo Dudley Randall egile ezagunen poemak, Detroit eta Windsor hirietako afroamerikar inguruetako biztanleek kalean ozenki irakurriak, dira filmaren ardatza. Asilik inguru fisikoari ere begiratzen dio, bere oroimenetik bizirik dirauen hiri taupadatsu bat erakusten duen hiri-erretratu bat eskaintzeko. Asilik inguru fisikoari ere begiratzen dio, bere oroimenean bizirik dirauen hiri taupadatsu bat erakusten duen erretratu bat eskaintzeko.

OHARRA: Ephraim Asilik erakusketaren irekiera dela-eta ekainaren 4an, larunbata, eman behar zuen zinema-lantegia bertan behera utzi behar izan da Artium Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

 

Z aretoa
Z aretoa programa ez da zinema ziklo bat areto batean, ezta erakusketa bat ere. Proiektu honek tarteko espazio bat eraikitzen du, zinemaren lurraldera salto egiten duten artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanen inguruan hausnartzeko eta haiek ezagutarazteko. Museoan mugimendudun irudia pentsatzeko keinu erabakigarritik sortutako programa da. Hizkuntza zinematografikoa historikoki kategorizatzen duten generoak zalantzan jarriz narrazio-forma berriak bilatzen saiatzen diren egileengana hurbildu nahi dira ikusleak programa honen

Programan parte hartu duten egileen artean Patricia Esquivias, Rosalind Nashashibi, Eric Baudelaire, Maddi Barber eta Marina Lameiro daude, baita Ainara Elgoibar eta Aura Satz ere.

Argitalpena

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand