Osteguna, 2022(e)ko Ekainaren 02a 11:46

Reina Sofía Museoa eta Artium Museoa elkarrekin ari dira 'Néstor Sanmiguel Diest. La peripecia del autómata' proiektuan eta lehen erakusketa gaur inauguratuko da Madrilgo Velázquez Jauregian

Bi erakusketak osatzen duten komisariotza-proposamen hori, MNCARSenak, eta ekainaren 24an Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan irekiko denak.

1980ko hamarkadaren amaieratik gaur egunera arteko Néstor Sanmiguel Diest-en ekoizpen artistikoa aztertzeko aukera ematen dute erakusketek.

Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa eta Reina Sofía Museoa elkarrekin aritu dira lanean azken hilabeteotan Néstor Sanmiguel Diest artista ardatz duen La peripecia del autómata proiektuan, izen bereko bi erakusketatan banatzen den komisariotza-proposamen batean. MNCARSek bi erakusketa horietako lehena aurkeztuko du gaur, Retiro Parkeko Velázquez Jauregian; Artium Museoko erakusketa, berriz, ekainaren 24an, ostiralean, irekiko da jendearentzat. La peripecia del autómata erakusketak artistaren ekoizpena aztertzeko aukera ematen du, 1980ko hamarkadaren amaieratik gaur egunera arte. Bi museoek landutako argitalpen monografiko batek osatuko du proiektua.

Irudiak

Nestor Sanmiguel Diesti (Zaragoza, 1949) eskainitako proiektu honek 230 lan inguru biltzen ditu guztira, 130 Reina Sofia Museoko erakusketan eta ehun inguru Artium Museoko hurrengo erakusketan. Bi erakusketetan erregistro piktorikoak, erregela eta zeinu grafikoen sistemak gurutzatzen dira, ibilbide zehatza ezarri beharrean, artistaren ibilbideko une batzuetan eta besteetan egindako piezak elkarren ondoan jartzen dituen kartografia bat marrazten dutenak. La peripecia del autómata proiektuko erakusketak direla-eta, Reina Sofía Museoak eta Artium Museoak katalogo bat kaleratuko dute, Beatriz Herráezen testu batekin eta Néstor Sanmiguel Diesten eta Ángel Calvo Ulloaren arteko elkarrizketa batekin.

Bere jardueraren lehen urteetatik, A Ua Crag (1985-1996) eta Segundo partido de la montaña (1987-1988) talde artistikoen sorrerarekin lotuta, Sanmiguel Diest ekoizle metodiko eta emankorra izan da, etengabe sistemak, arauak eta protokoloak asmatu eta bere piezen eraikuntzan aplikatu dituena. Haren lan eskergak, batez ere marrazki eta margolanek, katalogo berezi bat osatzen du, non irudiaren eta testuaren arteko mugak nahasten diren, palinpsesto batean bezala, ikusleari galderak egiten dizkion kontakizun segida bat aldi berean azaleratzen eta ezkutatzen duena.

 

Néstor Sanmiguel Diest. La peripecia del autómata
MNCARSeko erakusketa, Velázquez Jauregian. 2022ko ekainaren 3tik irailaren 19ra
Artium Museoko erakusketa. 2022ko ekainaren 24tik azaroaren 1era

 

[Irudiaren kreditua: 'En la penumbra de tu corazón', 1994. Néstor Sanmiguel Diest / Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa - Artium Museoa Bilduma]

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand