Astelehena, 18 Urria 2021 08:43

Ikasgeletatik espazio publikora jardunaldietan arte garaikidearen inguruko titulazio amaierako hogeita hamar bat lan aurkeztuko dira

Jardunaldiak GizaArtea ikerketa-taldeak, EHUko Artearen eta Musikaren Historia Sailak eta Artium Museoak antolatu dituzte.

Hainbat alorretan jorratutako 27 ikerketa-proiektu aurkeztuko dira, besteak beste artearen praktikan, kontserbazioan, historian, hezkuntzan edo museologian.

Maite Mendez Beiges katedradun eta ikerlariak emango du jardunaldien hasierako hitzaldia

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo Artium Museoak, Euskal Herriko Unibertsitateko GizaArtea ikerketa-taldeak eta unibertsitate horretako Artearen eta Musikaren Historia Sailak antolatu dute arte garaikidearen inguruko titulazio amaierako lanak aurkezteko Ikasgeletatik espazio publikora izeneko jardunaldien bigarren edizioa. Jardunaldiak Museoko Emanaldi aretoan izango dira, urriaren 20an eta 21ean, eta Euskal Herriko goi-mailako irakaskuntzan azken ikasturteetan arte garaikidearen inguruan egindako lanen sorta bat ezagutarazteko xedez. Irekiera hitzaldia eta aurreikusitako zazpi saioak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Artium Museoaren Youtubeko kanalean.

Ikasgeletatik espazio publikora jardunaldietan, hainbat espezialitatetako ikasleren ikerketa-proiektuak abiarazteko interesak zein izan diren galderari erantzun nahi zaio, arte ederretatik artearen historiara, filosofiara, hezkuntzara, musikara edo ikus-entzunezko komunikaziora, besteak beste, eta, aldi berean, unibertsitatearen, museoaren eta gizartearen arteko loturak jarri nahi dira agerian. Aldi berean, jardunaldiek sorkuntza artistiko garaikidearen inguruko hainbat diziplina eta jakintza-arlotako graduatuen arteko topagune bat izan nahi dute.

GizaArtea ikerketa taldeko, Artearen Historia Fakultateko eta Artium Museoko kideek osatutako batzorde zientifiko batek hautatu ditu 27 lanak, joan den udaberrian irekitako deialdian aurkeztu zirenen artean. Aurkezpenak 7 mahaitan banatu dira, gaikako kidetasunen araber. Mahai horiek goizeko eta arratsaldeko saioetan egingo dira. Hizlari bakoitzak 20 minutu izango ditu bere lanaren emaitza ezagutzera emateko. Mahai bakoitzak moderatzaile bat izango du. Jardunaldietan publiko gisa parte hartzeko 945209020 telefonoan eman daiteke izena.

Jardunaldi hauetan aurkeztuko diren titulazio amaierako lanen artean sorkuntza garaikidearen inguruko proposamenak daude, praktikaren eta esku-hartze artistikoaren, artearen historiaren, museologiaren, hezkuntzaren, kontserbazioaren eta generoaren ikuspegitik, besteak beste.

Maite Mendez Beiges Malagako Unibertsitateko Artearen Historiako katedradunak emango du irekiera-hitzaldia, eta bertan aztertuko du nola aldatu diren Avignongo andereñoak koadroaren irakurketa kritikoak mendean zehar, artearen historiaren teoriak eta perspektibak bata bestearen atzetik zetozen heinean. Maite Méndez Artearen historia eta teoria genero-ikuspegitik aztertzen espezializatutako ikertzaile nabarmena da. Jardunaldien egitarauan, gainera, parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute museoko bildumaren erakusketara, Zeru bat, hamaika bide erakusketara.

Programa osoa  Jaitsi liburuxka  Prentsa oharra (pdf)

Ikasgeletatik espazio publikora

Arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanak aurkezteko bigarren jardunaldiak
Urriaren 20an eta 21ean, asteazkena
Artium Museoaren Emanaldi aretoan
Antolatzaileak: Artearen Historia eta Musika Saila UPV/EHU, GizaArtea Ikerketa Taldea UPV/EHU, Artium Museoa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand