Ostirala, 2021(e)ko Irailaren 03a 10:21

Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, komisario buruaren plaza bete behar du

Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, komisario buruaren plaza bete behar du

Lanpostuaren profilak Arte eta Humanitateetako unibertsitate-titulua izatea eskatzen du, eta Artearen Historiako titulua eta Arte Garaikideko espezializazioa hobetsiko dira; orobat beharko da bost urtetik gorako esperientzia egiaztagarria ospe aitortuko erakunde kultural edo/eta akademiko batean honen antzeko ardurako lanpostu batean. Aintzat hartuko da, halaber, prestakuntza espezializatua, graduondoa edo masterra izatea lanpostuari dagozkion funtzioetan.

Nazioarteko arte garaikideko jardueren eta eztabaiden gaineko ezagutza aditua izatea eskatzen da, eta arte garaikideko erakusketa-proiektu eta programa publikoak garatzeko gaitasuna, baita idaztekoa eta argitalpenak editatzekoa ere. Horrez gainera, hautagaiak gaitasun handia erakutsi beharko du nazioarteko kultura arloko erakundeekin proiektuak antolatu eta bultzatzeko.

Aintzat hartuko dira ikerketarako prestasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna, eta kontuan hartuko da pertsonak gidatzeko ahalmena eta talde lanerako gaitasuna izatea.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak jakitea eskatzen da, lanpostuan aritzea bermatzeko. Alderdi hori egiaztatzen ez bada, epe jakin batean lortzea eskatuko da. Halaber, ingeles maila altua beharko du hautagaiak, eta aintzat hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea.

Lanpostuari buruzko informazioa eskuratu eta deialdira aurkeztu nahi duten interesdunek honako esteka honetan aurkituko dute horretarako modua.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Legeari (3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa) jarraituz tratatuko dugu jasotzen dugun informazioa.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand