Ostirala, 2020(e)ko Urriaren 09a 13:00

Artium Museoak eta Tabakalera KGNZ-k Zerbait Gertatzeko derrigorrezko desbideratzea aurkezten dute, JAI ikasketa-programan garatutako lan-prozesuak ezagutarazteko proiektua

JAI joan den uztailean eta abuztuan egin zen Tabakaleran, eta bertan hamar bat artistak hartu zuen parte. Programak askotariko jatorrietako profesionalak izan ditu irakasle, beren lan-prozesuei buruzko jakintza praktikoa transmititzeko gai direnak.

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak JAI. Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbideratzea aurkeztu dute (A4 aretoa. 2020ko abenduaren 20ra arte). Uztailean eta abuztuan Tabakaleran egindako ikasketa-programan parte hartu zuten artistek garatutako lan-prozesuak Artiumen ikusgai jartzeko proposamena da. JAI-Praktika Artistikoen Institutua ikasketa-programak jatorri oso desberdinetako profesionalak izan ditu, praktika artistikoaren ahalmena identifikatzeko gai direnak, mundu garaikideari begiratzeko eta haren hizkuntzen erabilerarekiko harreman kritiko bat ezartzeko. Museoan aurkeztu den proposamenak hamar ikasleen lanak biltzen ditu.

JAI (Jardun Artistikoen Institutua / Instituto de Prácticas Artísticas) uztailaren 1etik abuztuaren 28ra egin zen Tabakalerako hirugarren solairuko Sortzaileen Gunean, eta orain bigarren fase publikoa du Artium Museoko A4 aretoan. JAI Artiumen eta Tabakaleraren artean abian jarritako ikasketa-programa bat da, eta bere irakasleen artean jatorri oso desberdinetako profesionalak izan ditu, praktika artistikoaren potentziala identifikatzeko gai direnak, mundu garaikideari begiratzeko eta haren hizkuntzen erabilerarekiko harreman kritiko bat ezartzeko.

Jai proiektu honetan irakasle izatera gonbidatutako pertsona guztiei egindako galdera beraren inguruan egituratzen da: Zure lan-prozesua definitzen duen zer jakintza praktiko transmititzeko gai zara beste batzuei? Galdera horren erantzunak metodologia zehatz bat onartzen du kasu bakoitzean, eta erantzun horien baturak eratu zuen, ariketa eta lantegi moduan, lan-aste haietan garatu zen programa pedagogikoa.

«Areto honetan dagoena ez da erakusketa bat; JAIn bizi izandakora, han egindakora eta egiteke dagoenera hurbiltzeko ariketa bat da. Gure gorputzetan daramaguna eta lantegian utzi duguna», hala diote JAIn parte hartu duten artistek proposamen honen harira argitaratutako posterrean.

JAIri eman zaizkion artistak: Akane Saraiva, Antonio Menchen, Cecile Brousse, Charlotte Nordgren Sewell, Diego Diez, Izaro Ieregi, Ibon Landa, Jara Navarlaz, Mikel Escobales eta Rocío Agudo.

JAI sostengatu duten artistak: Asier Mendizabal, Ibon Aranberri eta Itziar Okariz.

JAIri erantzun dioten artista gonbidatuak: Camila Sposati, Kobe Matthys-Agency, Diedrich Diederichsen, Jon Mikel Euba, June Crespo, Katinka Bock / Thomas Boutoux, Lili Reynaud Dewar ta Zbyněk Baladrán.

Irudiak 

 

JAI. Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbideratzea

A4 aretoan, 2020ko urriaren 8tik abenduaren 20ra
JAI Jardun Artistikoen Institutua/Instituto de Prácticas Artísticas 2020 ikasketa-programa ezagutarazteko proiektua
JAI Tabakalera KGNZk eta Artium Museoak sustatutako programa da

Artium tABAKALERA mc

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand