Azteazkena, 2020(e)ko Martxoaren 11a 12:55

Medidas preventivas ante la alerta sanitaria

Prebentzio-neurriak Artium Museoan, osasun-alertaren aurrean

Osasun agintarien argibideei jarraituz, honako prebentzio neurriak hartu ditu Artium museoak:

  • Museoko Liburutegia itxita egongo da, harik eta, agintarien gomendioei jarraituz, berriro irekitzea komeni den arte.
  • Familientzako (FamiliArtium, Good Morning Artium, Artium txikia) eta gazteentzako (Musika hedatua) lantegiak bertan behera geratuko dira berriz esan arte.
  • Martxoaren 18an, asteazkena, Esther Ferrerrekin egitekoa zen Artistak gurean programaren saioa atzeratu egingo da. Ahal denean, beste data bat ezarriko da jarduera hori egiteko.
  • San Jose zubirako, martxoaren 19tik 22ra, programatutako familientzako lantegiak bertan behera geratuko dira.
  • Bertan behera utzi dira Artium Museoak antolakuntzan laguntzen duen adinekoentzako Zinema eta arte garaikidea jarduera (martxoak 17, asteartea) eta Oihane Amurriok Bastidan duen performancea (martxoak 14, larunbata).
  • Artiumek eta UPV/EHUk antolatutako Ikasgeletatik espazio publikora jardunaldiak (martxoak 26 eta 27) atzeratu egin dira.

Artium Museoa irekita egongo da ohiko bisita-ordutegian, osasun-agintarien baldintzak eta gomendioak aldatzen ez diren bitartean. Era berean, asteazken eta igandeetako doako bisita gidatuen zerbitzua eta San Jose zubiko bisita gidatuen programa berezia mantendu egingo dira.

Artium Museoak horren inguruan sortzen diren berritasun guztien berri emango du. Era berean, etendako edo geroratutako jarduerei berriro ekiteko egunen berri emango da.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand