Osteguna, 23 Azaroa 2017 14:50

San Telmok eta Artiumek Espazioaren barrea (Guernica) aurkeztuko dute bihar, ostirala, José Ramón Amondarain-en erakusketa bat

Guernica-ren inguruko ikerketaren bigarren atala da eta Denbora eta premia izan zen lehena, 2012an Artiumen ikusgai egon zena. Erakusketa hau bi euskal museoen lankidetzaren emaitza da

San Telmo eta Artium museoak José Ramón Amondarainen Espazioaren barrea (Guernica) erakusketa aurkeztuko dute bihar, ostirala, azaroak, 24. 2018ko otsailaren 25era arte egongo da ikusgai Donostiako museoan. Amondarainek bere bigarren proiektu handia burutu du Pablo Picassoren obra ikonikoenaren inguruan. Lehendabizikoa Denbora eta premia (Guernica) izan zen, 2012an Artiumerako egina.

San Telmo Museoak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak antolatu dute Espazioaren barrea (Guernica). Ez da bi museoek proiektu bat elkarrekin burutzen duten lehen aldia. 2014. urtearen bukaera eta 2015ekoaren hasiera bitartean Suturak taldeko erakusketak ikusi zuen artia San Telmo Museoak, Xabier Sáenz de Gorbeak komisariatua, bi espazioen arteko antzeko lankidetza bati esker. Lehendabiziko aldia zen, urte askoan, egungo euskal arteari buruzko proiektu bat burutzen zela gaiak eskatzen zuen zehaztasunarekin.   

Oraingo hau, Espazioaren barrea (Guernica), José Ramón Amondarain donostiar artistaren proposamen anbiziotsua da, Pablo Picassoren Guernica-ri haren 80. urteurrenean eskainitako erakusketa-parearen bigarren partea. Lehendabiziko zatia Artiumen egin zen, 2012. urtean, malagar artistaren lan ikonikoena egin zeneko 75. urteurrena betetzearekin bat, Denbora eta premia, (Guernica) izenburupean.

José Ramón Amondarain egungo artearen panoramako artista errespetatuenetako bat da, ia bere lan guztian egungo artearen munduan sortu diren kontraesanak eta paradoxak jorratzen dituelako ia beti margolaritzaren eta argazkiaren bidez. Amondarainek galderak egiten ditu artearen sistemak inposatu eta oraindik ere bizirik jarraitzen duten kontzeptu

José Ramon Amondarainen eta beste sortzaile handi baten, Bernardo Atxagaren, arteko topaketaren agertokia ere izan da proiektua. José Ramonen estudioan, artelanak sortzeko prozesu betean, gogoetak, ideiak eta pentsamenduak partekatu dituzte. Orain, argitalpen honen bidez, gurekin partekatzen dituztenak.

Argibide gehiago 


Erakusketa
José Ramón Amondarain. Espazioaren barrea (Guernica)
San Telmo Museoa(Donostia), 2018ko otsailaren 25era arte
Aurkezpena eta inaugurazioa: 2017ko azaroaren 24an, ostirala
Antolatzaileak: Artium Museoa (Vitoria-Gasteiz) eta San Telmo Museoa (Donostia)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand