Erakusketa
Irribarrearen segada. Artium Bilduma
Komisarioa: Enrique Martínez Goikoetxea
Iparra aretoan, 2015eko urriaren 2tik 2016ko abuztuaren 28ra
Inaugurazioa: 2015eko urriaren 2an, ostirala, 20.00etan
Jarduerak:
Ostiralean, urriak 2
19.15 Erakusketaren bisita gidatua komisarioaren eskutik. Artiumen Adiskideentzat bakarrik. Erreserbak: 945 20 90 20
20.00 Erakusketaren inaugurazioa. Atari aretoa
21.30 Kontzertua. Viento de locos
Inaugurazio ondoko asteburua
Larunbatean, urriak 3, eta igandean, urriak 4, ZUK NAHI DUZUNA (Zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat) tarifa ezarriko zaie bisitari guztiei
Ordutegia: 11.00etatik 20.00etara, etengabe
Artiumek ekoitzitako erakusketa (Vitoria-Gasteiz)
Babesleak: Arabako Foru Aldundia, Eusko jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko Udala, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, Euskaltel, El Correo eta EDP
Prentsa oharra (pdf) Artisten eta lanen zerrenda (pdf) Prentsarako irudiak Erakusketa
Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Irribarrearen segada erakusketaren berri eman du (Hegoa aretoa, 2015eko urriaren 2tik 2016ko abuztuaren 28ra), Artium Bildumaren beste aurkezpen bat. Oraingo honen gaia egungo artistek umoreaz eta ironiaz egiten duten erabilera da, gizartearen eta kulturaren errealitatea analizatzeko gailu gisa. Ia 150 artelanetan (gehienak azken 30 urteetan eginak) islatzen da nola egungo sortzaileek hizkuntza horiek erabiltzen dituzten bizitzaren alderdi barregarriak nahiz zentzugabeak jorratzeko. Ehun artista inguruk (Vicente Ameztoy, José Ramón Amondarain, Artemio, Txomin Badiola, Carmen Calvo, Joan Brossa, Esther Ferrer, George Maciunas, Fabian Marcaccio, Joan Miró, Juan Pérez Agirregoikoa, Wilfredo Prieto eta Elena del Rivero, besteren artean) errealitateari buruzko egiuneak desmitifikatzea proposatzen diote bisitariari, ironia, zentzugabetasuna, groteskoa, parodia eta satira baliabide gisa erabiliz. Erakusketa Artiumek ekoitzi du eta Enrique Martínez Goikoetxea izan da komisarioa.
Artiumek bere Bildumara (XX. eta XXI. mendeetako 3.500 arte-ale) jo du berriz ere gaur egungo kontakizunari zentzua, edertasuna eta argudioak emateko. Izenburua Francisca Noguerol-en saiakera batetik hartu da, non aztertzen baita Augusto Monterrosoren kontakizunetan satiraz egiten den erabilera. Erakusketan komikotasunaren bi esparru zabal bereizi dira, umorea eta ironia, eta horien barruan, umorearen gainerako praktikak. Hizkuntza horien definizioen mugak lausoak dira, bai filosofiaren ikuspuntutik eta baita psikologiarenetik ere. Izan ere, portaerek, balioek eta gizarte-arauek eragin zuzena baldin badute ere umorearen eta ironiaren ekoizpenean eta interpretazioan, ukaezina da gizaki guztiok elkarrekin dugula homo ludens izatearen ezaugarria.
Barrea eta, harekin batera, ahoak dira lehen multzoko protagonistak: bufoiaren barrea, zoroarena, nahi gabeko barrea, askotan gustu onaren itunei eraso egiten dien adierazpen primarioa, eta ondoko hauek, besteak beste hori guztia islatzen duten artistak: Georges Maciunas, Joan Miró, Victoria Diehl, Jorge Galindo, Vicente Ameztoy eta Carmen Calvo.
Umore zentzugabea edo absurdua da beste multzo baten protagonista. Hor aurkitzen ditugu Juan Pérez Agirregoikoaren, Fernando eta Vicente Roscubasen, Wilfredo Prietoren edota Andrés Nagelen lanak. Hemen, arrazionaltasuna alde batera utzi eta egiuneak ezabatu egiten dira. «Artelan hauetan», dio Enrique Martínez Goikoetxeak, «paradoxazko egoeratan kokatzen da artista, ikusleak errealitatea zalantzan jartzera eta posibilitate berriak esploratzera gonbidatuz».
Umorearen eremuko hirugarren multzo bat groteskoarena da eta artista probokatzaileak tabutzat jotzen diren gaiei aurre egitera behartzen gaitu: sexua, gaixotasuna, heriotza, erlijioa, ideologiak… Atal honetan José Félix González Placer, Fabian Marcaccio, Juan Hidalgo, Erik Beltrán eta Alfredo Álvarez Plágaro aurkituko ditugu, besteak beste. Ikusle bakoitzaren bizipenak eta esperientziak direla eta, bakoitzak bere interpretazioa egingo du, bitxikeriaren, higuingarriaren eta umorezkoaren artean.
Arteak badaki bere buruari ere barre egiten. Atal honetan artistek beren buruaz barre egiteko duten gaitasuna hauteman daiteke (Elena del Rivero, Jon Mikel Euba, Esther Ferrer, berriz ere Roscubas anaiak…), kultura garaikidearen parodia egitekoa, artearen sistema osoa kritikoki berrikustekoa (José Ramón Amondarain, Vik Muniz, Chema Madoz, Sourrouille, Bruce Gilden…), edota satirizatu eta karikaturizatzekoa (Santiago Sierra, Karmelo Bermejo, PSJM, Juan Muñoz, Joan Brossa…), arerioaren haserrea piztu eta ustez mugiezinak diren egiuneak eta arauak hankaz gora jarriz.
Bukaeran, bisitariak atseden hartzeko toki bat izango du, aldizkari satirikoz eta, besteak beste, Maider López-en eta Equipo Crónica-ren artelanez inguraturik. Han izango ditu, orobat, artearen testuingurua eta umorearen praktika herrikoia lotzen dituzten ikus-entzunezko lan batzuk ere (Artemio, Karmelo Bermejo, Mireya Masó eta Dan Perjovschi). Atseden hartzeaz gainera, artista horiekin partekatutako gogoetak gogora ekartzeko aukera izango du; haien mundua bisitariarena ere bai baita, eta irribarreak «pentsamendu bat, gogoeta bat edota gure inguruari buruzko proposamen bat sorrarazteko» balio baitezake.
Artistak
Rafael Agredano, Ángeles Agrela, Carlos Aires, Ana Laura Aláez, Alfonso Albacete, Alfredo Álvarez Plágaro, Vicente Ameztoy, José Ramón Amondarain, Javier Arce, Artemio, Txomin Badiola, José Bedia, Erick Beltrán, Karmelo Bermejo, Bestué-Vives, Joan Brossa, Elina Brotherus, Carmen Calvo, Juan Francisco Casas, Naia del Castillo, Mintxo Cemillán, Enrique Chagoya, Juan Cuéllar, CVA, Victoria Diehl, Equipo Crónica, Equipo Límite, Jon Mikel Euba, Fa Man, Esther Ferrer, Pauline Fondevila, Joan Fontcuberta, Alex Francés, Jorge Galindo, Dora García, Cristina García Rodero, Kepa Garraza, Miguel Ángel Gaüeca, Bruce Gilden, Robert Gligorov, Raúl Gómez Valverde, José Félix González Placer, Brian Griffin, Juan Hidalgo, Francisco Leiro, Nicolás de Lekuona, Jana Leo, Eva Lootz, Maider López, Martín López Lam, George Maciunas, Chema Madoz, Fabian Marcaccio, Mireya Masó, Fran Meana, Pablo Milicua, Antoni Miralda, Joan Miró, Gabriel de la Mora, Juan Luis Moraza, José Ramón Morquillas, Vik Muniz, Juan Muñoz, Andrés Nagel, Manuel Ocampo, Laurina Paperina, Carlos Pazos, Juan Pérez Agirregoikoa, Dan Perjovschi, Jaume Pitarch, Liliana Porter, Wilfredo Prieto, PSJM, Alberto Rementería, Koko Rico, Humberto Rivas, Elena del Rivero, Fernando y Vicente Roscubas, Iñigo Royo, Francesc Ruiz, Manuel Rufo, Ignacio Sáez, Pepo Salazar, Sangbin Im, Néstor Sanmiguel, Antonio Saura, Santiago Sierra, Eduardo Sourrouille, Begoña Usaola, Mauro Vallejo, Joana Vasconcelos, Bas de Wit, B. Wurtz, Alfonso Zubiaga