Azteazkena, 2010(e)ko Irailaren 15a 14:52

ARTIUMek euskal artisten berrogeita hamar lan baino gehiago jaso ditu gordailuz Ipiña Bidaurrazaga bilduma pribatutik

Ipiña Bidaurrazaga Bildumaren Gordailua (Bilbo)
Euskal artisten 54 artelan ARTIUM Bildumarako
Néstor Basterretxea, Txomin Badiola, Cristina Iglesias, José Ramón Amondarain…

Prentsa oharra

Ipiña Bidaurrazaga Gordailua. Lanak

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak euskal artisten berrogeita hamar lan baino gehiago jaso ditu gordailuz bere funtsetarako Alberto Ipiñaren eta Begoña Bidaurrazagaren bilduma pribatutik. Orain 25 urte inguru egiten hasita, gaur egun Ipiña Bidaurrazaga Bildumak 400 lan baino gehiago eta milaka alek osatutako dokumentazio funtsa biltzen ditu, eta Euskal Herriko egoera artistikoaren ezagutza sakon eta aurreiritzirik gabea adierazten du. ARTIUM Bildumaren parte izatera igaroko diren lanei esker Zentro-Museoko funtsetan dagoeneko badauden artisten hasierako lanekin edota ohikoak ez dituzten mintzairekin aberastuko da – Cristina Iglesias-i, Néstor Basterretxeari eta José Ramón Amondarain-i dagokienez, besteak beste–, edota oraindik ez zituen artisten lanekin –Mikel Eskauriaza eta Eugenio Ortiz artistenekin, besteak beste.
Ipiña Bidaurrazaga bildumak orain 25 urte inguru eman zituen bere lehen pausoak. Bikoteak arte garaikidearekiko zuen zaletasuna eta laurogeien hasierako euskal esparruko artista askorekin zuten adiskidetasuna dago, bilduma bihurtzeko asmorik gabe, etxeko hormak betetzen hasi ziren lehen artelanen oinarrian. Hormak bete zirenean eta artelanak toki ezkutuenetan metatzen hasi zirenean hartu zuen lan multzo hark bilduma izena. Xede hori gaur arte mantendu da eta bildumagileak euskal artearen eta euskal artisten, galeria sistemaren eta Euskadiko artearen bilbea osatzen duten gainerako erakundeen ezagutzaile handi bihurtu ditu.
Gaur egun 400 lan baino gehiago biltzen dituen bilduma hori –margolanak, eskulturak eta argazkiak, bereziki, eta mila ale baino gehiagoko dokumentazio funtsa–, artistekiko harreman zuzenean eta adiskidetasunean oinarriturik osatu da. Testuinguruarekiko lotura zuzen hau dela eta, Ipiña Bidaurrazaga Bilduma euskal esparruaren islada zuzen eta aurreiritzirik gabea da, eta beren ibilbidea sendotzen hasitako artista gazteekiko eta hizkuntza berritzaileekiko hobespena nabari da, aldi berean, ekonomikoki eskuragarriagoak. Ildo horretan eta duela gutxi Xabier Sáenz de Gorbea arte kritikoak esan duen eran, bi bildumagile hauek «zaletasuna bizimodu bihurtu dute, eta dirutza handia izatea ez dela beharrezkoa erakutsi dute, bai ordea ezagutza egokia, batzuetan ia ezezagunak diren artistei erosiz joateko».
ARTIUM Bildumarako gordailua
Bilduma horretako 54 ale utzi dira ARTIUMen gordailuz. Hautaketa gasteiztar zentro-museoak egin du bere bilduman ez zituen egileak sartzeko (esate baterako Mikel Eskauriaza, edota José Ramón Carrera eta Eugenio Ortíz ospetsuagoak, besteak beste) baina bereziki hasierako lanak, hizkuntza artistiko ez ohikoak edota Museoko funtsetan ez zeudenak. Aukeratutako lanen artean margolanak, eskulturak, marrazkiak, argazkiak collageak, askotariko teknikadun lanak eta lan grafikoak daude.
Horrela, sorta horretan Rafael Lafuente arabarraren eta José Antonio Sistiagaren marrazki figuratibo nahiko ezezagunak daude, Txomin Badiola gazte eta ezezagun baten marrazki bat eta margolan bat, Jon Mikel Eubaren lehen lan nabarmenki posmodernoak, edota José Ramón Amondarainen ikerketak formalak. Baina gordailu honetan euskal esparruko zenbait artista ospetsuren lanak ere badaude, Néstor Basterretxea, José Ramón Anda, Elena Asins, Cristina Iglesias, Alberto Peral, Darío Urzay, Javier Pagola, Ibon Aranberri eta José Luis Zumeta artistenak, esate baterako, eta baita dagoeneko desagertutako Rafael Ruiz Balerdi eta Vicente Ameztoy-renak ere.
Ipiña Bidaurrazaga gordailuko artelanei berrikuste kritiko oso bat egingo zaie katalogatu aurretik, ARTIUMen erakusketetan parte hartu ahal izango dute eta beste toki batzuetan egingo diren erakusketetarako maileguz utzi ahal izango dira.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand