Publiko orokorra: 40 €. Akreditatutako ikasleak eta Artium Museoaren Adiskideak: 20 €
Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20 telefonoan, biblioteca@artium.eus helbide elektronikora idatziz (izena, abizena eta harremanetarako telefonoa emanda) edo webgunean bertan.
Topaketen bidez informazioaren profesionalek aukera dute esperientziak trukatzeko, kudeaketarako estrategia berrien inguruan gogoeta egiteko, eztabaida sortzeko eta ikerketa bultzatzea eta kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea xede duten lankidetza-ekimenak sustatzeko.
Edizio honetan, besteak beste, ondare-zentroetako proiektuak garatzeari, artxibo eta bilduma berezien kudeaketari, informaziorako sarbide integralari eta dokumentu-funtsetako genero ikuspegiari helduko zaie.
Azaroaren 10ean
09:00-09:30 Harrera: akreditazioa eta dokumentazioa banatzea
09:30-09:40 Irekiera ekitaldia
09:40-10:15 / Euskal Emakume Artisten Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa eta artxibo eta funts dokumentalak Artium Museoan
Elena Roseras Carcedo. Artium Museoko Liburutegi eta Dokumentazioaren arduraduna
10:15-11:00 / Artxibogintza feminista eraikitzen: genero-ikuspegia museoetako artxiboetan
Olimpia López Rodríguez. Galiziako Xuntako Artxiboetako Goi Mailako Fakultatiboa
11:00-11-45 / Diseinu-artxiboak Bartzelonako Diseinuaren Museoan: erronkak eta aukerak
Albert Díaz Mota. Dokumentazio Zentroaren burua. Bartzelonako Museu del Disseny
María José Balcells. Dokumentu-funts historikoen arduraduna. Bartzelonako Museu del Disseny
11:45-12:15 Atsedenaldia
12:15-13:00 / Espainiako Liburutegi Nazionala digitalizatzeko prozesua
Alicia Pastrana García. Espainiako Liburutegi Nazionaleko Bilduma Digitalen Arloko burua
13:00-13:45 / Chillida Leku museoan CollectiveAccess ezartzea: museoak kudeatzeko programa bat eguneratzearen erronkak eta zailtasunak
Nausica Sánchez. Hezkuntza- eta Ikerketa-arduraduna – Chillida Leku museoa
Ixiar Iturzaeta. Artxiboaren eta Liburutegiaren arduraduna - Chillida Leku museoa
13:45-14:15 Goizean jorratutako gaien inguruko eztabaida
16:15-17:00 / Bilduma bereziak eta artxiboen aurkikuntza Getty Ikerketa Institutuan
Andra Darlington (online). Bilduma Berezien Kudeaketako burua, Getty Ikerketa Institutua
17:00-17:45 / Ondare digitalizatua partekatuz eta hartaz gozatuz: museoen eta kultura-erakundeen funts digitalak aurkeztu eta bistaratzeko eta haietaz gozatzeko teknikak
Ana Martí Testón. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea eta REMED Museoen eta Estrategia Digitalen Sarearen zuzendaria
17:45-18:15 Arratsaldean jorratutako gaien inguruko eztabaida
18:30 Artium Museoaren bisita gidatua
Azaroaren 11n
09:30-10:15 / Artxibo pertsonalak eta bilduma dokumentalak Pradoko Museo Nazionalaren Artxiboan: antolaketa, kudeaketa eta zabalkundea
Yolanda Cardito Rollán. Pradoko Museo Nazionalaren Artxiboko kudeaketa-teknikaria
10:15-11:00 / Artxiboak eta dokumentu-funtsak Reina Sofia Museoko Liburutegian
Laura Pelayo González. Artearen Historian eta Teorian doktorea, Reina Sofía Museoko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko liburutegi-fakultatiboa
11:00-11:45 / PHOTO▪ARABA: lehendabizi zabalkundea eta gero gainerako guztia
Jose Antonio Sainz Varela. Arabako Foru Aldundiko Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuaren burua
11:45-12:15 Atsedenaldia
12:15-13:00 / Dokumentazioa, funtsezko pieza Ondare Bildumak Gordailuan edukitzeko
Silvia Rodríguez. Dokumentazioaren eta Inbentarioaren arduraduna. Gordailuren eta Museoen Zerbitzua
Irene Cardaba. Zaharberritze eta kontserbazio-arduraduna. Gordailuren eta Museoen Zerbitzua
13:00-13:45 / Arte-museoetako artxiboak, «litezkeen ibilbideetarako makinak»
Pilar Cuerva Castillo. Museu Nacional d 'Art de Catalunyako Ikerketa eta Ezagutza Zentroaren (CREC) burua
13:45 -14:15 Arratsaldean jorratutako gaien inguruko eztabaida
14:15 Jardunaldien itxiera
UPV/EHU-k aditzera eman du graduko ikasleek hautazko kredituak lortu ahal izango dituztela, Artium Museoak Letren Fakultatearekin koordinatuta antolatutako Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen XI. Topaketetan parte hartzen badute. Aurreikusten da parte hartzaileen arduraldia jardunaldietan 12,5 ordukoa izango dela (kreditu 0,5 lortzeko aukera).