Vitoria-Gasteizko Artiumen, urriaren 19an eta 20an
Web semantikoaren teknologiak, datu ireki estekatuak eta informazioaren kudeaketa aztertuko dira (eta haien inguruan eztabaidatuko da eta esperientziak trukatuko dira) topaketa hauetan, ondare-erakundeen ikuspuntutik.
Ondarea erakusteko modu berri bat sortu da, zeinak informazio-zerbitzuei bide ematen baitie informazio hori web-aren bidez egituraturik partekatu, estekatu eta berrerabiltzeko. Hartara, bilaketa-esperientzia konplexuagoak eta aberasgarriagoak eskain dakizkieke erabiltzaileei.
Izena emateko orria VIII. Topaketen liburuxka
Programa
URRIAREN 19A
09:00-09:30
Harrera: akreditazioa eta dokumentazioa banatzea
09:30-09:40
Hasiera-ekitaldia
09:40-10:15
Artiumen jarduera-biltegiaren eta argazki-artxiboaren kudeaketa
Elena Roseras Carcedo, Artiumen Liburutegi eta Dokumentazioaren arduraduna
10:15-11:00
Informazioaren kudeaketa eta kontsulta integratua museoetan
Pilar Cuerva Castillo, Bartzelonako Museu Marítim-en Artxiboaren arduraduna (MMB)
11:00-11:45
Klik bakarrean: material grafikoen integrazioa eta zabalkundea euskal kulturaren artxibo dokumental eta bibliografiko handienean
Jesús Manuel Zubiaga Valdivielso, Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendaria, eta Charo Martínez Díaz de Zugazúa, Sancho el Sabio Fundazioaren teknikari-burua
11:45-12:15
Atsedenaldia. Kafea
12:15-13:00
Pradoko Museoaren itxura berritua webean
Javier Pantoja Ferrari, Museo Nacional del Prado-ko Garapen Digitalaren Arloko burua
13:00-13:45
Sareko artxiboak: proiektu digital bat gauzatzea
Bárbara Muñoz de Solano y Palacios, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-ren Dokumentazio, Liburutegi eta Artxiboaren burua
13:45-14:15
Goizean jorratutako gaien inguruko eztabaida
16:15-17:00
Webean datuak deskribatzeko ontologiak
María Poveda Villalón, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Ontology Engineering Group-eko doktorego-ondoko ikerlaria
17:00-17:45
Webean datuak argitaratzeko jardunbide egokiak: Linked Open Data paradigma gainditzea
Juan Antonio Pastor Sánchez, Murtziako Unibertsitateko Komunikazio eta Dokumentazio Fakultateko irakaslea
17:45-18:15
Arratsaldean jorratutako gaien inguruko eztabaida.
18:30
Artium Zentro-Museoaren bisita gidatua
URRIAREN 20A
09:00-09:45
Datuak estekatzearen garrantzia. Rijksmuseum: bilduma partekatuak eta semantikoki aberastuak
Lizzy Jongma, Herbeheretako gerra-baliabiden sareko ITC proiektuko goi kargua
09:45-10:30
Datu estekatuak Espainiako Nazio-Liburutegian: historia, egoera, erronkak eta aukerak
Ricardo Santos Muñoz, Espainiako Nazio-Liburutegiko Prozesu Teknikoen Saileko Koordinazio eta Normalkuntza Zerbitzuaren burua
10:30-11:15
Datu estekatuak argitaratzea eta kultur ondare hori web semantikoan erabiltzea
Eero Hyvönen, Aalto-ko Unibertsitatea, Finlandia
11:15-11:45
Atsedenaldia. Kafea
11:45-12:30
Arteen eta zientzien arteko mugak zeharkatzea: gai ote dira datu estekatuak natur zientziak berregituratzeko?
Gildas Illien, Liburutegi-burua, Historia Naturalaren Nazio-Museoko liburutegia, Paris
(Garraio-arazoak zirela-eta ezin izan zuen hitzaldia eman, baina hitzaldia bidali digu)
12:30-13:15
Ondarea erakusteko beste modu bat. Web semantiko eta datu estekatuen proiektu berriak museoen esparruan
Sara Sánchez Hernández. Arte Ederretako Aplikazio Informatikoen Zerbitzuburua, Informazio- eta Komunikazio-Teknologien Azpizuzendaritza Nagusia. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa
13:15 -14:00
Aldi bateko erakusketak: oroimena gordetzea eta datuak ustiatzea
Nuria Rodríguez Ortega, Artearen Historia Sailaren zuzendaria. Málagako Unibertsitatea
14:00-14:30
Goizean jorratutako gaien inguruko eztabaida
14:30
Jardunaldien amaiera
Antolatzailea: Artiumeko Liburutegi eta Dokumentazio-Zentroa
Noiz: 2016ko urriaren 19an eta 20an
Non: Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Emanaldi aretoa
Frantzia kalea, 24
01002 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945209020
Ordainsaria: 50 € (orokorra) / 30 € (agiridun ikasleak eta Artiumen Adiskideak)
Izena emateko orria
Topaketa hauetan parte hartuta aukera libreko kredituak lor daitezke.