Filmaren soinu-banda Branford Marsalisen laukoteak eta Terence Blanchard tronpeta-jotzaileak interpretatzen dute
Aurkezpena Josemi Beltránek egingo du, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren zuzendariak
Filma Euskadiko Filmategiaren Jazzinema zikloaren barruan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin
Eliza katolikoak baztertzen zituenentzako (suizidak, bataioa jaso aurretik hildako haurtxoak, fusilatuak, ateoak, bidezkoak, protestanteak) ehorzketa leku gisa balio izan duten lekuak erretratatu ditu Clamor-en, bere azken filmean, Edurne Rubio Barredok. Burgosko probintziaren historiari begira, eskualde hori markatu duten gertaera eta prozesu historikoek zeharkatutako istorio pertsonalak bildu ditu Rubiok. Leku horien egungo egoerak erakusten du batera daudela bizitza eta heriotza eta hainbat espezie elkarrekin bizi direla lurralde barruan, eta zalantzan jartzen du erakunde jakin batzuek sakratuarekiko duten monopolioa.
Edurne Rubio (1974) Bruselan bizi den artista bisuala da, erakusketen, performancearen, zinemaren eta arkitekturaren arloetan lan egiten duena. Denboraren eta espazioaren pertzepzio indibidual eta kolektiboaren inguruan ikertu du, eta bere lana dokumentalarekin eta antropologiarekin lotuta dago, elkarrizketak, artxiboko irudiak eta ahozko komunikazioari buruzko ikerketa erabiliz.
MONDRAGONekin elkarlanean ekoitzitako proiektua
Lotutako jarduera
Clamor pelikularen proiekzioa eta Edurne Rubiorekin solasaldia
Uztailaren 22an, ostirala, 12:00etan
Sarrera doan
Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz.
Komisarioa: Garbiñe Ortega
ZINEMA FRANTSESA IKUSTEKO ETA ZINEMARI BURUZ FRANTSESEZ ARITZEKO LEKUA
Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artiumek, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egi- teko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izango dira saioak.
Emanaldi aretoa / 18:30 / Sarrera doan jarlekuak bete arte. Informazio gehiago: 945 20 90 20
Maiatzaren 31n, asteartea
Le concours, Claire Simon, 2016, FR azpitituluak
Ekainaren 28an, asteartea
Sur la planche, Leila Kilani, 2010, FR azpitituluak

Ahalduntze-ekintzak: Fluid Frontiers lanari buruzko hausnarketa laburra
Ez da erraza askapena zer den definitzen. Kontzeptu iheskorra da. Sarritan iluntasunak babesturik jarduten du, eta batzuetan bere existentziaren arrasto txiki bat besterik ez du uzten, leku batetik bestera mugimendu klandestinoen bidez eta ahapeka mugituz, urrats bakoitzean zaintza saihestuz eta gizabanako bakoitzaren xuxurlak oihu kolektibo bihurtzeko adina umoturik egongo diren une zehatzaren zain.
The Diaspora Suite saileko bosgarren eta azken pelikula da Fluid Frontiers. Proiektu horretarako Ephraim Asili Etiopiara, Brasilera, Ghanara, Jamaikara eta Estatu Batuetara joan zen Afrikako herrien ondorengoen arteko lotura bateratzaileen bila. Bertan, aktibatzen, prozesatzen eta berrirudikatzen dituztenei eman diete poemek protagonismoa.
Asilik Detroit/Windsorreko natiboak dokumentatzen ditu Detroiteko Broadside Press argitaletxe independenteak argitaratutako liburuen pasarteak ozenki irakurtzen. Argitaletxea Dudley Randallek sortu zuen 1965ean. Irakurritako testuen artean, Audre Lorde, Sonia Sanchez, Nikki Giovanni, Margaret Walker, Don L. Lee, Etheridge Knight eta Randall beraren lanak daude. Topaketa honetako gauzarik deigarriena irakurleen gogoeta-tonua da; izan ere, askotan poemaren ustekabeko uneetan etenaldiak egiten dituzte irakurtzen ari direnaz hausnartzeko. Eta ondo begiratuz gero, haien begietan ikus dezakegu jasotako informazioa prozesatzen ari direla.
Fluid Frontiers-en zenbait unetan, Asili topaketa horretatik urruntzen da, inguruneari begirada bat emateko. Horrela, irudi baketsuak ikusten ditugula, Margaret Walker poetaren ahotsa entzuten dugu «Harriet Tubman» errezitatzen: Black Arts Movement delakoa harreman zuzenean sartzen da lurpeko trenen sarearekin. Jarraian, Asilik Detroit/Windsorreko eremu beltzetako biztanleak erakusten dizkigu, kalean poemak irakurtzen, eta haien presentzia aktiboak pizteko behar dituzten ahalduntze-ekintzak ematen dizkie hitzei. Orduan iragana orainaldi bihurtzen da modu ukaezinean, eta askapena, irakurlerik gabeko poemak bezala, amaitu gabeko zerbait bezala aurkezten zaigu. Agian hori da kontua.
Darol Olu Kae
Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz. Komisariotza: Garbiñe Ortega
Bere instalazio, testu eta filmetan, Ainara Elgoibarrek jarduera industrialarekiko duen interesa aztertzen du, nahiz inguru produktiboetan nahiz aisialdikoetan. Lantegia, motorra, beira, musika eta entretenimendua gai errepikakorrak dira haren lanetan. Areto honetan erakusten diren ikus-entzunezko bi piezak Gold 20ren ekoizpenarekin lotutako ikerketa beraren parte dira. Gold 20 urre-koloreko arkitektura-beira da, eta beirazko xafla gardenen aurpegietako baten gainean metalezko geruzen metaketa fin bat ezarriz sortzen da.
Pelikulez gain, erakusketan azken aldian egindako maketa bat ere badago —Gold 20 erabili edo erabiltzea aurreikusita zuten eraikinei buruz egindako beste maketa batzuen ondoren egina—, Benidormeko Intempo dorrearen goiko konoa da. Maketa txiki hau ekoizteko Glas Marte Cut protagonista duen Gold 20ko pieza urtu da.
Gold 20. 2014. HD bideoa. 16 min 49 s
Gold 20k beira honen ekoizpen-prozesua jasotzen du. Helburua bikoitza da: batetik, lantegian erregistro bideografikoaren arriskua neurtzea eta, bestetik, prozesu industrial hori irudikatzeko bideoaren mugak aztertzea.
Glas Marte Cut. 2016. HD bideoa. 18 min 5 s
Glas Marte Cut bideoak Gold 20 beirazko pieza txiki baten erreprodukzio prozesua jarraitzen du arkitekturako elementu handiak ekoizten dituen Glas Marte Gmbh enpresan (Austria). Enkargua aitzakia bat izan zen enpresaren ekoizpen-jarduera filmatzeko, ariketa aparta berez, baina baita piezaren eskala txikiagatik ere.
Ainara Elgoibarrek kontabilitate-prozesuen analista gisa lan egin zuen arteari ekin aurretik. Bere Instalazio, testu eta filmetan industria-jardueraz arduratzen da, bai industria-inguruneetan, bai aisialdikoetan. Motorra, beira, musika eta entretenimendua behin eta berriz agertzen dira bere lanetan, eta hauek hainbat lekutan erakutsi dira, hala nola, Punto de Vista Jaialdian (2022), Zinebin (2021), Bilboko Arte Ederren Museoan (2018), Carreras Múgica galerian (2016) Bartzelonako La Capellan (2012), MACBAn (2014) edo Fundació Tàpiesen (2012). Tractora Koop E arte-proiektuak ekoizten dituen artisten kooperatibaren sortzaileetako bat da. Usue Arrietarekin batera, KINU proiektua zuzentzen du, Bilboko Tractoraren gidaritzapean dagoen denboraren artearen inguruko programazio eta autoprestakuntza talde bat; bertan Atoi espazioa ere kudeatzen eta zuzentzen dute.
Irudia: Gold 20 bideoaren fotograma. Ainara Elgoibar, 2014
Z aretoa (zinema) programa ez da zinema ziklo bat areto batean, ezta erakusketa bat ere. Proiektu honek tarteko espazio bat eraikitzen du, zinemaren lurraldera salto egiten duten artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanen inguruan hausnartzeko eta haiek ezagutarazteko. Museoan mugimendudun irudia pentsatzeko keinu erabakigarritik sortutako programa da. Hizkuntza zinematografikoa historikoki kategorizatzen duten generoak zalantzan jarriz narrazio-forma berriak bilatzen saiatzen diren egileengana hurbildu nahi dira ikusleak programa honen bidez.
Komisariotza: Garbiñe Ortega
Norberaren gela/Una habitación propia dokumentalaren proiekzioa (Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey, 2021).
Mahai ingurua: Aitziber Orkolaga, argazkilaria; Maite Jiménez Ochoa de Alda, Eulalia Abaituaren biografoa; Josu Zaldibar, Blackcameraren zuzendaria. Moderatzailea: Rocío López, argazkilaria
Eulalia de Abaitua da ezagutzen den lehen euskal argazkilaria. Bilbon jaio zen 1953an, eta erreportari grafiko bat izan zen, ohartu gabe, erreportajea jaio aurretik. Begoñako, Nerbioi ibaiaren ertzeko, Arratia bailarako eta bere etxeko bizitzaren akta jaso zuen kamerarekin. argazkilaritza entretenimendu burges soil bat baino zerbait gehiago zen Eulalia de Abaituarentzat: giroak birsortu zituen eta analisi antropologiko bat egin zuen bere argazkien bidez.
Martxoaren 11n, ostirala
Artium Museoaren Emanaldi aretoan, 18:30ean
Sarrera doan. Erreserbak: 945209020
Antolatzailea: Arabako Argazkilari Elkartea. Laguntzailea: Artium Museoa
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online