Urria, azaroa eta abenduko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Ziklo honen eraikuntza gidatu duen denbora-irizpideari jarraituz, joan den mendeko 70eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran jaiotako zinemagileen txanda izango da aurten. Haien errealitatea ez da aurrekoek bizi izan zutenaren bera, eta desberdinak dira haien pertzepzioa, interesak eta begiratzeko modua ere. Zenbait ezaugarrik bereizi egiten dituzte emakumeok aurrekoetatik, baina beste askok eta askok lotu egiten dituzte guztiak. Leku propio bat aldarrikatzeak batzen ditu batzuk zein besteak, eta emakumeek funtsezko eginkizuna dute arian-arian sorturiko ekosistema horretan. Aurreko edizioetan bezala, zinemagile bakoitzak bere pelikula aurkeztuko du jendaurrean.
Programa
Urriaren 3an, 19:00etan
Señales de vida: Néstor Basterretxea. Gentzane Martínez de Osaba & Alexander García de Vicuña, 2014
Gaztelaniaz
Basterretxeak, 89 urte dituela, bere azken atzerabegirakoari, osoenari, heldu dio Bilboko Arte Ederren Museoan. Horrek kontraesanak sortzen dizkio artistari eta, ondorioz, birplanteatu eta aztertu egiten ditu bere bizitza, bere obra eta artearekin duen harremana.
Bidaia honetan, Basterretxearen espiritu eta lan egiteko modu berezia ezagutuko ditugu, baita XX. mendeko kulturan eta arte garaikidean izan zuen eragina ere.
Urriaren 10ean, 19:00etan
Tratamos demasiado bien a las mujeres. Clara Bilbao, 2024
Gaztelaniaz. (*Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, zuzendaria ezin izango da bertaratu, eta, beraz, proiekzioaren ondorengo solasaldia bertan behera geratu da).
Remedios Buendíak bere aberria defendatzen du, eta haren alde borrokatuko da, guztien gainetik, guztiaren gainetik. 1945eko udazkeneko egun zorigaiztoko batean, ihesi zihoan maki-talde bati postetxe bat hartzea bururatu zitzaion. Remedios emaztegai-soinekoa probatzen ari zen posta-bulego hartan.
Egun hartantxe erakutsi zuen noraino irits daitekeen bere balioak defendatuz. Inortxok ere ezingo du geldiarazi. Ezta errebelde-batailoi hark ere, nahiz eta fusilak kea dariela eta ukabilak altxatuta ekarri.
Urriaren 17an, 19:00etan
Zarata. Tamara García Iglesias, 2023
Euskara eta gaztelania. Azpitituluak gaztelaniaz
Nola eragiten dio bizitza pribatuak arteari? Julenek erabili egiten ditu pertsonak. Gizon batek film bat egiteko baliatzen duen boterea eta nagusitasuna. Marianek bere lagun June erabiltzen du. Adiskideak erabiltzea film bat egiteko. Pertsonak erabiltzea pelikula bat egin ahal izateko. Dirua. Agian film batek ez du zerikusirik ez artearekin, ez narrazioarekin; agian boterea erabiltzeko beste modu bat baino ez da.
Urriaren 24an, 19:00etan
Muga deitzen da pausoa. Maider Oleaga, 2018
Euskaraz. Azpitituluak gaztelaniaz (*Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, zuzendaria ezin izango da bertaratu, eta, beraz, proiekzioaren ondorengo solasaldia bertan behera geratu da)
2011n, Maider Donostiako Fermin Calbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren solairura joan zen bizitzera; frankismo bete-betean, Elbira Zipitriak lehen euskal eskola klandestinoa ireki zuen pisura, hain zuzen ere.
Zipitria politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua izan zen, oso polemikoa, eta maitatua bezain gorrotatua. Merezi du emakume haren historia kontatzea.
Azaroaren 7an, 19:00etan
Norberaren gela. Ainhoa Urgoitia & Enrique Rey, 2021
Euskara eta gaztelania. Azpitituluak gaztelaniaz
Zenbait emakume argazkilarik proiektu propio bat egiteko enkargua jasotzen dute, Eulalia Abaituaren lanaren argazki batetik abiatuta -lehenbiziko euskal emakume argazkilaritzat hartzen da Abaitua, 1900ean Bilbon ekin baitzion arte horri-.
Proiektu honek ondoz ondo elkarrizketan jartzen ditu egilearen obra eta bizitza, eta erakusten du nolabait ere lotuta daudela artistaren bizipenak eta lan haietako bakoitza.
Azaroaren 14an, 19:00etan
Cinco lobitos. Alauda Ruiz de Azúa, 2022. (*Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, zuzendaria ezin izango da bertaratu, eta, beraz, proiekzioaren ondorengo solasaldia bertan behera geratu da).
Gaztelaniaz
Amaia erditu berri da, eta jabetu da ez dakiela nola izan ama. Bikotekidea falta du, lan-kontuengatik joana baita aste batzuetarako; gurasoen etxera itzultzea erabakiko du, Euskal Herriko kostaldeko herri polit batera. Hala, haurra zaintzeko ardura partekatuko du.
Amaiak ez daki, ordea, orain ama izanagatik ere sekula ez diola utziko alaba izateari.
Azaroaren 21ean, 19:00etan
918 gau. Arantza Santesteban, 2021
Euskaraz. Azpitituluak gaztelaniaz
2007ko urriaren 4ean, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen.
Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.
Azaroaren 28an, 19:00etan
La ama. Arantza Ibarra & Luisje Moyano, 2016
Gaztelaniaz
Christina kazetaria da, eta Tony boxeolariaren arrastoari jarraika ari da, zeina karreraren gailurrean erretiratu baitzen. Boxeolaria kortijo isolatu batera joaten da ezkutuan eta, han, etxekoandrearen praktika sadomasokistetan murgilduko dira, larruaren eta zartailuen atzean ezkutatzen diren botere-joko korapilatsuetan.
Inondik ere, Christinak susmatzen zuen baino misterio askoz ere ilunagoan.
Abenduaren 5ean, 19:00etan
Bost minutu. Amaia Nerekan, 2021
Euskaraz. Azpitituluak gaztelaniaz
Aiurrek sei urte bete berriak ditu. Gauero-gauero egunak kontatzen dituzte amak eta biek, sukaldeko egutegiari begira, zenbat egun falta ote diren aita Endika etxera bueltatzeko.
Endikak hamabost urte daramatza espetxe batean, etxetik 540 kilometrora. Aiurrek bi modu izan ditu aitarekin komunikatzeko: hilean behin bisita bat eginda, eta bost minutuko telefono-deien bidez.
Abenduaren 12an, 19:00etan
Nosotras, mujeres de Euskalduna. Larraitz Zuazo, 2016
Gaztelaniaz
Araitz Euskalduna ontzioletako langile baten alaba da, eta buru-belarri ekingo dio Bilbon 1983 eta 1988 bitartean izaniko borrokaren memoria berreraikitzeari -horri esker lortu zuten, hain justu, ontziolak ez ixtea-.
Horretarako, amaren ikuspegia eta oroitzapenak baliatzen ditu, bai eta Euskaldunako Emakumeen Asanbladan parte hartu zuten beste emakume batzuenak ere. Asanblada 1984an sortu zen, greban zeuden langileen alde.
Abenduaren 19an, 19:00etan
Cabeza y corazón. Ainhoa Andraka & Zuri Goikoetxea, 2021
Gaztelaniaz
Olinpiar Jokoetan parte hartzeko lortutako sailkapen bakar hartatik (92ko Bartzelonako Jokoak) 24 urte igaro ondoren, baliteke Espainiako gurpil-aulkiko saskibaloiko emakumezkoen selekzioa berriro ere sailkatzea Paralinpiar Jokoetarako. Nahiz eta beste herrialdeetako selekzioek baino bitarteko gutxiago izan, taldea bidea egiten ari da, iragarpen guztiak aurka izanagatik ere.
Beste jokalari baten begirada hutsa izan zitekeen ikuspegiaren bidez, modu intimoan erretratatzen dira kirolariok, zeinak fisikoki zein psikologikoki hazten baitira, harik eta Tokioko 2020ko Jokoetarako sailkapen historikoa lortu arte.
EMANALDI BEREZIA
Abenduaren 22an, 19:00etan
Tasio (Montxo armendariz, 1984)
Gaztelania eta euskara
Tasioren bizitza irudikatzen du filmak. Lokiz mendilerroan (Nafarroa) dagoen herri txiki bateko mutikoa da; zortzi urterekin hasten da mendiko lanetan, eta 14 dituenerako ikazkina da dagoeneko, aita bezala. Bizilagun askok lan finkoaren bila hirira alde egin arren, Tasiok nahiago du bere askatasunari eutsi eta mendian bizi. Anastasio Ochoa Ruiz (Tasio) ikazkin eta isileko ehiztariaren bizitza du oinarri filmak; gizon hura Zuñigan jaio zen 1916an, eta 1989an hil zen Valderrota mendian.
Euskadiko Filmategiak Tasio filma zaharberritu du Boloniako Cinetecaren baitako L’immagine Ritrovata laborategietan, 2023an. 40. urteurrenean, pelikulak Cannesko Zinemaldian, Boloniako Il Cinema Ritrovaton, Donostia Zinemaldian eta Lyongo Lumière Zinemaldian parte hartu du.
Nafarroako ikazkinak (Montxo Armendariz, 1981)
Gaztelania eta euskaraz
1980an, Montxo Armendárizek egur-ikatza eskuz egiten zuten azken ikazkinen erretratu korala filmatu zuen Nafarroako mendietan. Euskadiko Filmategiak zaharberritutako filma.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Apirileko, maiatzeko eta ekaineko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoko txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoko txartel-leihatilan eta webgunean
Apiriletik ekainera bitartean, Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohitzunen proiektatuko diren hamabi film berrikustera eta ezagutzera gonbidatuko gaitu.
Lyongo Lumière Institutuarekin izaniko lankidetza arrakastatsuaren ondotik —elkarlan horren emaitza izan dira azken bi urteetan antolaturiko Lumière Saioak—, Filmategiak hamabi titulu jo ditu begiz; haietako batzuk aski ezagunak, eta beste batzuk, berriz, oraindik esploratzeke daudenak.
Programa osoa (pdf) Sarreren salmenta
PROGRAMA
Apirilaren 11n, osteguna, 19:00etan
Tiempos modernos / Garai modernoak. Charles Chaplin, 1936. 89 min’. EN. Azpitituluak: EU + ES
Metalurgiako langile bat erotu egingo da egiten duen lan mekanikoaren ondorioz. Osatzen denean, atxilotu egingo dute manifestazio batean —nahi gabe— parte hartzeagatik, eta kartzelan matxinada bat kontrolatzen lagunduko du, hori ere nahi gabe. Ondorioz, aske utziko dute. Azkenean, urrundu egingo da, kalean ezagutu duen umezurtz baten eskutik.
Chaplinen azken film mutua, haren lan onenetako bat, zaharberritu da. Bolognako Cinetecan zaharberritu dute, eta aipagarria da jatorrizko soinu-banda ere berreskuratu dutela; horri esker, Chaplin bikainak asmatu zuen bezala ikus dezakegu filma.
Apirilaren 18an, osteguna, 19:00etan
Not a Pretty Picture. Martha Coolidge, 1976. 83 min. EN. Azpitituluak: ES
Dokumentalaren eta narrazioaren arteko eremu hibrido batean mugitzen da filma. Zuzendariak berak jasan zuen bortxaketa baten berreraikuntza autobiografikoa da. Bertan, kamerak galderak egiten ditu eta, beteak beste, egoerak, sentimenduak eta arrazoiak deskribatzen ditu.
Orain arte aurkitzen zaila izan den harribitxi hau Academy Film Archivek eta The Film Foundationek zaharberritu dute azkenik, 4K-n.
Apirilaren 25ean, osteguna, 19:00etan
Las órdenes. Michel Brault, 1974. 109 min. FR. Azpitituluak: ES
Bi politikari ospetsu bahitu ondoren, 1970eko urrian gerra-legea ezarri zen Kanadan. Lege horrek eragin zuen salbuespen-egoeraren ondorioz, 450 pertsona atxilotu eta espetxeratu zituzten, haien aurkako inolako kargurik gabe. “Aginduak” ziren.
Hamaika sari jaso dituen film honek 50 urte beteko ditu aurten. Beste sari batzuen artean, Cannesko zinema-jaialdiaren 1975eko edizioko zuzendari onenarena partekatu zuen Costa-Gavrasekin. Quebeceko zinematografiaren ezinbesteko izenburua da, eta haren bertsio zaharberritua Cinémathèque québécoiseren lankidetzari esker proiektatuko da.
Maiatzaren 2an, osteguna, 19:00etan
El desconocido de Shandigor. Jean-Louis Roy, 1967. 90 min. FR. Azpitituluak: ES
Zientzialari batek arma nuklearren ondorioak ezeztatzeko gai den metodo bat asmatuko du. Sekretua gorde nahian, babesleku batean bakartuko da alabarekin eta laguntzaile batekin. Hainbat herrialdetako zerbitzu sekretuak haren arrastoaren atzetik dabiltza ordea, halako arma baliotsua eraikitzeko formula eskuratu nahian.
Suitzako Zinematekak berriki egindako zaharberritze-lanari esker iritsi zaigun perla bitxi bat.
Maiatzaren 9an, osteguna, 19:00etan
Esa pareja feliz. Juan A. Bardem, Luis G. Berlanga, 1951. 90 min. ES
Bikote ezkonberri xume batek xaboi-marka batek babestutako lehiaketa bat irabazi du. Ondorioz, “bikote zoriontsu” izendatuko dute, eta egun batez opariak eta gonbidapenak jasoko dituzte biek beste enpresa batzuen eskutik. Baina senarrak bi arazo konpondu behar ditu egun horretan bertan, huts egin gabe. Emazteak, baina, ez du haien berri.
Espainiako Filmategiaren laguntzari esker proiektatuko da bertsio zaharberritua.
Maiatzaren 16an, osteguna, 19:00etan
Begiluzea (El fotógrafo del pánico). Michael Powell, 1960. 109 min. EN. Azpitituluak: EU
Aitak haurtzaroan berarekin egin zituen esperimentuen ondorioz burua galduta, argazkilari batek bere biktimak erretratatzeko beharra sentitzen du haiek hiltzen ari den unean, laztura eta muturreko izua jaso nahi baititu irudietan.
The Film Foundationek eta BFI National Archivek zaharberritu dute. Hona filmari buruz Scorsesek esandako hitzak: "itsugarriki ederra da; shock bat sistemarentzat, eta argi eta zuhur erakusten du artea egiteak dakarren arriskua".
Maiatzaren 23an, osteguna, 19:00etan
Burdinazko gurutzea (La cruz de hierro). Sam Peckinpah, 1977. 132 min. EN. Azpitituluak: EU
Bigarren Mundu Gerra, sobietar frontea. Alemaniar pelotoi batek sobietar armada boteretsuari aurre egin behar dio. Tartean, pelotoiaren buruzagi den sarjentu errespetatu eta zaildua, eta akademia militarretik atera berri den kapitain hasiberri eta buruarina, zeinaren helburu bakarra loria erdiestea baita.
Estreinaldiaren ondoren, Orson Wellesek telegrama bat bidali zion Peckinpahri filma goraipatzeko eta gerraren aurka inoiz ikusi zuen lanik onena zela esateko.
Maiatzaren 30ean, osteguna, 19:00etan
Arrisku-klase guztiak. Claude Sautet, 1960. 107 min. FR. Azpitituluak: EU
Kriminal ezagun batek Italiatik Frantziara ihes egingo du, beste gaizkile batek lagunduta, bere gain dagoen heriotza-zigorra saihesteko. Hala ere, dena hankaz gora jarriko da bi herrialdeen arteko mugan gertaturiko tiroketa baten ondorioz.
Hau da Donostia Zinemaldiak Claude Sautet zuzendari frantsesari 2022an eskaini zion atzera begirakoan proiektatu ezin izan zen film bakarra. Jose Giovanniren eleberri batean oinarritua, Delerueren musika eta bi protagonista erraldoi ditu: Ventura eta Belmondo.
Ekainaren 6an, osteguna, 19:00etan
Carta de amor. Kinuyo Tanaka, 1953. 98 min. JP. Azpitituluak: ES
II. Mundu Gerra amaitu eta bost urtera, gizon batek lan berri bat aurkitzea lortuko du: beste batzuentzat maitasun-gutunak idaztea. Guztia korapilatuko zaio bere bizitzan aspaldiko neska-lagun bat agertzen denean, gerra-garaiei lotutako iragan ilun bat duena.
Tanaka Japoniako zinemaren izen esanguratsua da. Filma 1954ko Cannesko zinema-jaialdian lehiatu zen, eta Toho Co Ltd-k zaharberritu du, 4K kalitatean, jatorrizko negatibotik abiatuta.
Ekainaren 13an, osteguna, 19:00etan
El apartamento. Billy Wilder, 1960. 125 min. EN. Azpitituluak: ES
C. C. Baxter bulegari ilun bat da, eta tarteka bere apartamentua uzten die bulegoko nagusiei maitasun-hitzorduetarako. Horrela, haien konfiantza irabazi nahi du, eta enpresan gora egin. Baina gauzak aldatu egingo dira igogailuzain batekin —nagusietako baten maitalea— maitemintzen denean bulegaria.
Luis Alegrek honako hau esan zuen filmari buruz: “El apartamento filmari diodan maitasunak sinetsarazten dit filma maisulanetan maisulan handiena dela (...), oreka miresgarrian nahasten baititu honako elementu hauek: sakontasuna eta arintasuna, alaitasuna, tristura eta malenkonia, agresibitatea eta samurtasuna, erromantizismoa eta ironia, poesia eta zinismoa, drama, tragedia eta komedia".
Ekainaren 20an, osteguna, 19:00etan
Sur. Fernando E. Solanas, 1988. 127 min. ES
Argentina, 1983. Diktadura militarra erori ondoren, gizon bat kartzelatik atera da. Aurreko bizitza eta familia berreskuratzen saiatuko da, baina gauzak asko aldatu dira. Emazteak eta biek aurrekora itzuli nahi dute, hein batean behintzat, baina, aldi berean, itxaropena gailenduko den etorkizun bat asmatzeko beharra dute.
Solanasek honela definitu zuen bere filma: “bizitzari eskainitako kantu bat, itzulera baten istorioaren metaforaren bidez. Autore baten itzulera. Bikote batena. Herrialde batena”. Argentinako zinema.
Ekainaren 27an, osteguna, 19:00etan
Adiós, Querida. Raymond Bernard, 1946. 115 min. FR. Azpitituluak: ES
Gizon dirudun bat jabegai aberats batekin ezkontzera behartu nahi dute. Gizonak ez du harekin ezkontzeko inolako gogorik, eta luxuzko prostituta bati eskatuko dio bere emaztea izan dadin, jabegaiarekin ez ezkondu behar izateko.
Bikaina da Lumière Institutuaren proposamena: Lumière Classics labela du filmak; bertsio zaharberritua joan den Lumière Emanaldietan proiektatu zuten, eta hona zer esan zuen Bertrand Tavernierrek Danielle Darrieux aktore protagonistari buruz: "bikaina izan zen bizitza osoan".
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Pelikularen proiekzioa dela eta, Doriam Alonso, filmaren zuzendaria, eta Inma Unzueta, adimen gaitasun handiko seme-alabak dituzten familiek osatutako Aupatuz elkartearen presidentea, izango ditugu gurean. Filma eta elkartearen lana aurkeztu eta proiekzioaren ondorengo solasaldian parte hartuko dute biek.
Egitaraua
18:00etan. Aurkezpenak
- Doriam Alonsok, F filmaren zuzendariak, film laburra aurkeztuko du
- Inma Unzuetak, Aupatuz-en presidenteak, elkartea aurkeztuko du
18:20ean. F film laburraren proiekzioa (11 min)
18:30ean. Solasaldia Doriam Alonsorekin eta Inma Unzuetarekin
F (Doriam Alonso, 2015) film laburrak haurren irudimenaren edo ametsaren gaia jorratzen du. Gaur egun kontzentrazio faltatzat hartzen da, baina bizitzaren etapa honetan pertsonen barne-mundua aberasten du.
Film laburra Cannesko Zinemaldian aukeratu zuten 2015ean, eta Los Angeles Short Film Festival eta Austin Film Festival jaialdietan. Film labur honekin, zuzendariak epaimahaiaren saria irabazi zuen Veracruzeko Zinemaldian, Mexikon.
Doriam Alonso, Habanan jaioa, arte eszenikoak ikasi zituen Habanako Arte Institutu Nazionalean eta zinema Miamiko Art Institute of Arts and Design institutuan.
Kolaboratzailea:
Urtarrileko, otsaileko eta martxoko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren zazpigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.
Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zeina zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen baita, izen handiko zientzialarien presentzia nabarmenarekin.
Programa osoa jaitsi (pdf) Sarreren salmenta
Urtarrilak 11, osteguna (ordutegi berezia zikloaren inaugurazioa dela eta: 18:00etan)
Oppenheimer. Christopher Nolan, 2023
Proiekzioaren aurretik, Igor Campillok, UPV/EHUko Zientzia Fisikoetan doktore eta Euskampus Fundazioko zuzendariak, zikloari hasiera emango dio Robert Oppenheimer fisikariari buruzko hitzaldi batekin.
J. Robert Oppenheimer fisikaria Manhattan proiektu ultrasekretua gidatzeko hautatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Zientzialari-talde batek lagundurik, urteak eman zituen bonba atomikoa garatzen eta diseinatzen. 1945eko uztailaren 16an mamitu zen fisikariak eginiko lana: urte hartan gertatu zen historiaren ibilbidea betiko aldatu zuen lehenbiziko leherketa nuklearra.
Urtarrilak 18, osteguna
Semmelweis. André de Toth, 1940
Aurkezlea: Miguel Angel Goenaga. Medikua, Donostiako Ospital Unibertsitarioa. OSI Donostialdea
Hungariako mediku baten bizitza, haren garaiko medikuek eta ikertzaileek osaturiko establishmentaren aurka eginiko borrokaren bidez kontatua. Semmelweis prozedura antiseptikoen aitzindari bihurtu zen, eta makina bat emakumeren bizitza salbatu zuen berak asmaturiko metodo berritzailearekin.
Urtarrilak 25, osteguna
Memorias de África. Sydney Pollack, 1985
Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias. Biologoa, UPV/EHU eta DIPC
Karen Blixen aristokratak hartua du erabakia: nekazari gisa bizitzera joango da Afrika aldera, senarrarekin elkartzera, zeinak kafe-sail batean gastatu baitu bere dirua. Senarra desleiala zaiola jakin ondoren, Karenek Denys hiztariarenganako erakarpena sentituko du, baina konturatuko da hark nahiago duela bizimodu soila, zeina bateraezina baita Karenen klase sozialarekin.
Otsailak 1, osteguna
Ekaitz perfektua. Wolfgang Petersen, 2000
Aurkezlea: Onintze Salazar. Fisikaria, Euskalmet eta Tecnalia.
1991ko Halloween egunean, gizakiak zein itsasontziak hiru sistema meteorologikoren aurka borrokan ari dira: hirurek ere ustekabean talka egin dute, eta historia modernoko ekaitzik handiena eta basatiena sortu dute: "ekaitz perfektua".
Otsailak 8, osteguna
Bomshell: La historia de Hedy Lamar. Alexandra Dean, 2017
Aurkezlea: Maia García-Vergniory. Fisikaria, DIPC eta Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids
Hedy Lamarr aktore austriarra, ezkontza itogarri batetik ihes egin ondoren, Hollywoodeko izar nagusietako bat bilakatu zen
1940ko hamarkadan. Glamour eta erakargarritasun sexual haien atzean, ordea, zientzialari eta asmatzaile talentudun bat
zegoen, eta Bluetooth teknologiaren oinarritzat hartzen den irrati-sistema sortu zuen.
Otsailak 15, osteguna
Tiempo de silencio. Vicente Aranda, 1986
Aurkezlea: Itziar Alkorta. Biokimikaria, UPV/EHU
Madril, 1940ko hamarkada. Pedro mediku gazte bat da. Minbiziari buruzko ikerketa-zentro ofizial batean lan egiten du, eta Ipar Amerikatik datozen akuriak baliatzen ditu lanerako. Akuririk gabe geratzen denean, zentroko atezainak “El Muecas” izeneko lagunarengana jotzeko aholkatuko dio, zeinak akuri pare bat hazi baititu ondoren saltzeko.
Otsailak 22, osteguna
Plan 75. Chie Hayakawa, 2022
Aurkezlea: Itziar Vergara. Medikua, IIS Biogipuzkoa.
Etorkizun distopiko batean, Japoniako Gobernuak 75 PLANA abiarazi du, adinekoak beren bizitza amaitzera bultzatzen dituen programa bat, azkar zahartzen ari den biztanleriaren karga soziala eta ekonomikoa arintzea helburu duena.
Otsailak 29, osteguna
Baby Hezten. Howard Hawks, 1938
Aurkezlea: Javier Aizpurua. Fisikaria, DIPC eta Ikerbasque
David Huxley paleontologoak itxura ona eman nahi du Random andre aberatsaren aurrean, zeina aztertzen ari baita Huxleyren museoari milioi bat dolar dohaintzan emateko aukera. Ezkondu aurreko egunean, Huxleyk Susan Vance ezagutuko du, Random andrearen iloba gazte eta alaia. Vance abenturazale zoro samarra da, eta berehala maiteminduko da zientzialari puritanoaz.
Martxoak 7, osteguna
Mars Express. Jérémie Périn, 2023
Aurkezlea: Amaia Bernaras. Ingeniari informatikoa, Computer Engineer eta Euskadiko Parke Teknologikoa
2200. urtean, negozio-gizon aberats batek bi pertsona kontratatzen ditu hacker ospetsu bat aurkitzeko: Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea. Martera iritsi ondoren, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han direla, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neska bat, zeinak sekretu bat baitu isilpean gorderik, unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzkoa.
Martxoak 14, osteguna
Theater of thought. Wener Herzog, 2022
Aurkezlea: Aitzol Garcia Etxarri. Fisikaria, DIPC eta Ikerbasque. Kolaborazio berezia: Rafael Yuste, Columbia Universityko neurobiolologoa.
Werner Herzog zinemagile mitikoaren lentearen bitartez, Theatre of Thought gogoa eta kontzientzia aztertzeko bidaia
bizigarri bihurtzen da. Hala, gure pentsamenduak egiaz kontrolatzen ote ditugun zalantzan jartzeko gonbita egiten digu,
edo, aldiz, gure burmuinak etorkizun ez hain urrunean kontrol mentaleko teknologien mende egongo ote diren pentsatzekoa.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Urria, azaroa eta abenduko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Euskadiko Filmategiak Euskal emakume zinemagileak zikloaren bigarren edizioa antolatu du urteko azken hiruhileko honetan, beren ibilbideetan gutxienez film luze bat grabatu duten euskal emakume zinemagileen talentua agerian jartzea helburu duen programa. Lehenengo edizioan bezala, zinemagile bakoitzak libreki hautatu du bere film guztien artean zein erakutsi nahi duen, eta jendaurrean aurkeztuko du.
Artium Museoa Euskadiko Filmategiak antolatutako zikloen egoitza da, Donostiako Tabakalerarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Iruñeko Golem Baiona Zinemekin batera.
Programa
Urriaren 5ean
Arnasa betean. Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufía, 2023
Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen istorioa da hau. Hiru urpekarik gidatzen gaituzte beren filmen gai eta begiraden zehar, euren ametsekin, aurrera ateratzeko grinaz eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena nabarmenduz.
Zuzendariek egingo dute proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko dute parte.
Urriaren 19an
El sueño de la sultana. Isabel Herguera, 2023
1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inések iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.
Urriaren 26an
Matrioskas, las niñas de la guerra. Helena Bengoetxea, 2021
Teresa, Alicia, Araceli eta Julia 90 urtetik gorako lau emakume dira, itxuraz arruntak izan arren, horren azpian deserrotzeak eta erbesteratzeak markatutako lau aparteko bizitza dituztenak: Espainiatik Errusiara, eta gero Errusiatik Kubara. Beren burua egin duten emakumeak eta beren ibilbideko heroiak. Gosea, hotza eta gerrarekiko beldurraren oroitzapenak harrera egin zien eta jadanik existitzen ez den etxearekiko nostalgiarekin, oso gutxi ezagutzen duten lurralde baten urruntasunarekin eta, zenbaitentzat, amestutakoa ez den herrialde baterako itzulerarekin nahasten dira.
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.
Azaroaren 2an
Próxima estación. Estela Ilárraz, 2007
Krisi ekonomikoak eta gizartearen gainbeherak bultzatuta, hiru milioi ekuadortarrek etxetik alde egiten dute amets baten atzetik: amets espainiarra. Dokumental honek Ekuadorreko etorkinen hiru familiak Espainian bizi duten errealitatea eta haien familiek Ekuadorren bizi duten egoera erakusten ditu.
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.
Azaroaren 9an
Alardearen seme-alabak. Jone Karres, Eneko Olasagasti, 2013
Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten parte-hartzeari buruzko dokumentala; parte-hartze horrek eragindako sentimenduak eta eztabaida aztertzen ditu. Bi herrietako festak egun bat besterik ez du irauten. Egun oso bat da istorio hau kontatzeko baliatzen den egitura. Lehen zatian, Alardea hasieratik zer den jasotzen du, bere historia, eszenaratzea, egitura, ezaugarriak. Bigarren zatiak gatazkaren hasiera eta lehen urteetan, 90eko hamarkadan, izan zuen garapena kontatzen du. Hirugarren zatia, aldiz, 2011 eta 2012 urteetan kokatzen da, eta festaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzen du. Euren bizipenak, sentsazioak eta pentsamoldeak azaltzen dituzten bi herrietako pertsonai desberdinen bidez egin da kontakizuna.
Jone Karres zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.
Azaroaren 23an
My way out. Izaskun Arandia, 2022
Londresko The WayOut trans dantzaleku eta Vicky Lee haren sortzaileari buruzko dokumentala. Dantzalekuak 30 urte bete ditu, eta atzera begirada bat egin dugu Londreseko trans eszenaren azken hiru harmarkadetan barna sakonduz, eta leku seguru eta paregabe honek trans komunitatean duen eragina aztertuz.
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.
Azaroaren 30ean
Azken bidaia. Enara Goikoetxea, Iurre Telleria, 2011
Orain 70 urte baino gehiago, Pirinioetako baserri batean bost herrialdetako sei lagun atxilotu zituzten gauez. Gertakarien hariari tira eginda, istorio bakarra lortuko dugu. Bigarren Mundu Gerran ihesbide-lerro zabala osatu zuten ehunka lagunek, Comète sarea, hain justu ere.
Abenduaren 7an
Pelota II. Olatz González de Abrisketa, Jorgen Leth, 2015
Esku-pilota. Pelota filma (1983) grabatu eta hogeita hamar urtera, Jørgen Leth zinemagile daniarra Euskal Herrira itzuli da eta, Olatz Gonzalez Abrisketa zinemagile eta antropologoarekin batera, kirol honen sekretu ezkutuenetako bat argitu nahi du: partida bakoitzerako pilotarik onenen hautaketa.
Olatz Gonzalez de Abrisketa zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.
Abenduaren 14an
Irrintziaren oihartzunak. Iratxe Fresneda, 2016
Irrintziaren oihartzunak Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartetariko bat da; burutugabeko proiektuak gorabehera, Loyartek ez dio inoiz zinemagilea izateari utzi.
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.
Abenduaren 21ean
El último verano. Leire Apellaniz, 2016
Urtero bezala, Miguel Ángelek errepideak eta bideak zeharkatzen ditu bere negozio txikia sendotu nahian: aire zabaleko filmen proiekzioa. Telefono mugikorraren bidezko elkarrizketa, topaketa eta tratu ugarik jazotzen dira ibilbidean, eta badirudi ez duela amaierarik. Cowboy nekaezin bat bezala, beti bere automobilaren volantean, ezinezko ilusio baten alde borrokatzen da, zinema jada ez baita zena eta bere lanak egunak zenbatuak baititu.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online