Artistak gurean Artium Bildumako artistak gertutik ezagutzeko eta haien lan-prozesuak ezagutzeko aukera ematen duen programa da. Hilean behin, gutxi gorabehera ordu eta erdiko saioetan, sormen-prozesuari ekiteko modua azaltzen dute artistek, eta obra edo proiektu esanguratsuak aurkezten dituzte. Ondoren, solasaldiak erakusketa-aretoan edo Museoko biltegietan jarraitzen du, ikusgai dagoen lanaren edo lanen aurrean. Topaketa-formatu horrek aukera ematen dio bertaratutako publikoari sortzaileekin elkarreraginean aritzeko, elkarrizketa eta ideia- eta ezagutza-trukea erraztuz, zuzeneko harremanaren bidez artista parte-hartzaileen lanerako sarbidea eskainiz eta, aldi berean, euskal eta espainiar artearen sorkuntza garaikidea eta lan adierazgarriak sakonago ezagutuz.
Juan Luis Moraza (Vitoria-Gasteiz, 1960) artista, erakusketa-komisarioa, idazlea, arte-teorialaria eta unibertsitateko irakaslea da. CVA kolektiboa sortu zuen (Comité de Vigilancia Artística, 1979-1985) María Luisa Fernándezekin batera, eta arte garaikidearen panoraman funtsezko irudia da. Haren banakako erakusketen artean hauek daude: república (MNCARS, Madril, 2014), Implejidades (Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz, 2010), Anestéticas (Arte Garaikidearen Andaluziako Zentroa, Sevilla, 1998) eta Ornamento y ley (Amárica Aretoa, Vitoria-Gasteiz, 1994). Erakusketa garrantzitsuen komisarioa izan da, ondokoena esate baterako: Herri-altxorra. Errealitate-ekonomiak (Artium Museoa. 2013), El retorno de lo imaginario. Realismos entre XIX y XXI (MNCARS, 2010) eta Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak (Guggenheim Bilbao Museoa, 2007). Artium Museoak Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 Depósito erakusketa eskaini dio, A3 aretoan, abuztuaren 30era arte.
Urtarrilaren 10ean, ostirala
Auditorioan, 19:00etan
20:00etan: erakusketaren inaugurazioa
Doako sarbidea. Plaza mugatuak
Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20
Programa honek Artium Bildumako artista batzuk eta haien lan-prozesuak hurbiletik ezagutzeko aukera ematen du.
Programa honek Artium Bildumako artista batzuk eta haien lan-prozesuak hurbiletik ezagutzeko ukera ematen du.
Ilustratzaileen euskal elkarte profesionalak antolatutako Irudika Ilustrazioaren Topaketa Profesionala
Programa honek Artium Bildumako artista batzuk eta haien lan-prozesuak hurbiletik ezagutzeko aukera ematen du.
© 2024 Artium Museoa.