Amarantus erakusketaren irekiera dela eta, Mariana Castillo Deball artistaren eta Catalina Lozano komisarioaren arteko elkarrizketa ospatuko da.
Azaroaren 5ean, ostirala, 18:00etan
Toki mugatua. Izena ematea: 945209020
Museoa egun honetan 11:00etatik 20:00etara irekita egongo da. Sarrera doan
Jardunaldiak GizaArtea ikerketa-taldeak, EHUko Artearen eta Musikaren Historia Sailak eta Artium Museoak antolatu dituzte.
Hainbat alorretan jorratutako 27 ikerketa-proiektu aurkeztuko dira, besteak beste artearen praktikan, kontserbazioan, historian, hezkuntzan edo museologian.
Maite Mendez Beiges katedradun eta ikerlariak emango du jardunaldien hasierako hitzaldia
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo Artium Museoak, Euskal Herriko Unibertsitateko GizaArtea ikerketa-taldeak eta unibertsitate horretako Artearen eta Musikaren Historia Sailak antolatu dute arte garaikidearen inguruko titulazio amaierako lanak aurkezteko Ikasgeletatik espazio publikora izeneko jardunaldien bigarren edizioa. Jardunaldiak Museoko Emanaldi aretoan izango dira, urriaren 20an eta 21ean, eta Euskal Herriko goi-mailako irakaskuntzan azken ikasturteetan arte garaikidearen inguruan egindako lanen sorta bat ezagutarazteko xedez. Irekiera hitzaldia eta aurreikusitako zazpi saioak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Artium Museoaren Youtubeko kanalean.
Ikasgeletatik espazio publikora jardunaldietan, hainbat espezialitatetako ikasleren ikerketa-proiektuak abiarazteko interesak zein izan diren galderari erantzun nahi zaio, arte ederretatik artearen historiara, filosofiara, hezkuntzara, musikara edo ikus-entzunezko komunikaziora, besteak beste, eta, aldi berean, unibertsitatearen, museoaren eta gizartearen arteko loturak jarri nahi dira agerian. Aldi berean, jardunaldiek sorkuntza artistiko garaikidearen inguruko hainbat diziplina eta jakintza-arlotako graduatuen arteko topagune bat izan nahi dute.
GizaArtea ikerketa taldeko, Artearen Historia Fakultateko eta Artium Museoko kideek osatutako batzorde zientifiko batek hautatu ditu 27 lanak, joan den udaberrian irekitako deialdian aurkeztu zirenen artean. Aurkezpenak 7 mahaitan banatu dira, gaikako kidetasunen araber. Mahai horiek goizeko eta arratsaldeko saioetan egingo dira. Hizlari bakoitzak 20 minutu izango ditu bere lanaren emaitza ezagutzera emateko. Mahai bakoitzak moderatzaile bat izango du. Jardunaldietan publiko gisa parte hartzeko 945209020 telefonoan eman daiteke izena.
Jardunaldi hauetan aurkeztuko diren titulazio amaierako lanen artean sorkuntza garaikidearen inguruko proposamenak daude, praktikaren eta esku-hartze artistikoaren, artearen historiaren, museologiaren, hezkuntzaren, kontserbazioaren eta generoaren ikuspegitik, besteak beste.
Maite Mendez Beiges Malagako Unibertsitateko Artearen Historiako katedradunak emango du irekiera-hitzaldia, eta bertan aztertuko du nola aldatu diren Avignongo andereñoak koadroaren irakurketa kritikoak mendean zehar, artearen historiaren teoriak eta perspektibak bata bestearen atzetik zetozen heinean. Maite Méndez Artearen historia eta teoria genero-ikuspegitik aztertzen espezializatutako ikertzaile nabarmena da. Jardunaldien egitarauan, gainera, parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute museoko bildumaren erakusketara, Zeru bat, hamaika bide erakusketara.
Programa osoa Jaitsi liburuxka Prentsa oharra (pdf)
Ikasgeletatik espazio publikora
Arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanak aurkezteko bigarren jardunaldiak
Urriaren 20an eta 21ean, asteazkena
Artium Museoaren Emanaldi aretoan
Antolatzaileak: Artearen Historia eta Musika Saila UPV/EHU, GizaArtea Ikerketa Taldea UPV/EHU, Artium Museoa
Arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanen bilduma bat.
Artium Museoa, 2021eko urriaren 20a eta 21a
Antolatzaileak: Artium Museoa-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Gizaartea Ikerketa-Taldea (EHU), Artearen Historia eta Musika Saila (EHU)
Zeintzuk dira arte-espezializazioetan dabiltzan ikasleek ikertzen dituzten gaiak? Zein esparruk erakartzen ditu? Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko goi irakaskuntzan arte garaikidearen inguruan gauzatzen diren lanak ezagutaraztea da, era horretan Unibertsitatearen, Museoaren eta gizartearen arteko loturak gauzatuz.
Toki mugatua. Izen ematea: actividades1@artium.eus eta 945209020
Urriaren 20a, asteazkena
9:30-10:00
Izena ematea
10:00-10:20
Aurkezpena
- Enrique Martínez Goikoetxea, Artium Museoa Bildumaren kontserbatzailea .
- Concha Elorza, GizaArtea ikerketa taldeko ikertzaile Nagusia
- Javier Muñoz, UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Sailaren.
10:30-11:30
Irekiera hitzaldia: Maite Mendez Baiges, Malagako Unibertsitateko Artearen Historiako katedraduna.
11:30-12:00 Etenaldia
12:00-13:00
1. mahaia. Moderatzailea: Enrique Martínez Goikoetxea, Artium Museoa Bildumaren kontserbatzailea.
- Teresa Artíñano Gómez. Proceso, espera, ataque. GRAL (ES)
- Inés Pando Herguedas. Escuchar de cero. GRAL (ES)
- Yohnattan Mignot Barrero. Estrato: ensayo para la oscuridad. MAL (ES)
13:00-14:15
2. mahaia. Moderatzailea: Andere Larrinaga, UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea.
- Maider Azurmendi Arozena. Ama Il Lur. GRAL (EU)
- Maddi Muñoz Esteban. Ondare inmateriala gizarteratzeko, musealizatzeko eta erakusketarazteko erak. GRAL (EU)
- Celia Sáez Pérez. Performance artistikoaren kontserbazioa. GRAL (EU)
- Oihane Biain Matxiñena. Emakume dadaistak eta gizartearen normatibitatearekin apurtzea. GRAL (EU)
14:15-16:00 Etenaldia
16:00-17:15
3. mahaia. Moderatzailea: Ane Lekuona, UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea.
- Mirari García Méndez. De la locura a la creación artística. GRAL (ES)
- Cristina Pérez Sainz. Historias ilustradas. GRAL (ES)
- Moriah de Zen. Los caminos in-visibles de la conciencia. MAL (ES)
- Marta Ubierna Ruiz. ¡Tic! ¡Tac! La fragilidad de la memoria. MAL (ES)
17:15-18:30
4. mahaia. Moderatzailea: Haizea Barcenilla, UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea.
- Maialen Larrucea Selas. Entre las manos. MAL (ES)
- Irati Murua Ruiz. Paga. MAL-TFM (ES)
- Neus Sabaté Barrieras. De la asamblea a la pantalla. MAL (ES)
- Uxue Castrillo Gómez. Proyecto de remodelación de una identidad del parque Doctor Areilza. MAL (ES)
Urriaren 21a, osteguna
10:00-11:15
5. mahaia. Moderatzailea: Garazi Ansa, UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea.
- María Sancho Zorraquino. Evaluación del estado de conservación de las obras de Santos Iñurrieta de la década de los setenta. MAL (ES)
- Jon Múgica Apellaniz. Horizontes de virtualización y tecnologías AR y VR en el panorama museográfico y museológico. GRAL (ES)
- Cristina Benito Julián. Revisión de criterios de intervención en arte contemporáneo a través de tres obras de Miquel Barceló. GRAL (ES)
- Laura Álvarez Sandi. El arte en la escuela. MAL (ES)
11:15-11:45 Etenaldia
11:45-13:00
6. mahaia. Moderatzailea: Miren Vadillo, UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea.
- Rocio Agudo. Stay focused. MAL (ES)
- María García Gastiasoro. Mujer y neuropsicología. GRAL (ES)
- Noemí Morcillo Rodríguez. Cena en familia. GRAL (ES)
- Leire Gajate Arenas. Estudio exploratorio del espécimen de las tipografías contemporáneas. MAL (ES)
13:00-14:00 Zeru bat hamaika bide erakusketaren bisita
14:00-15:30 Etenaldia
15:30-16:45
7. mahaia. Moderatzailea: Haizea Barcenilla, UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea.
- Edorta Mutiloa Llaguno. Queering Bilbao. MAL (ES)
- Mila Dolz. El jardín secreto. MAL (ES)
- Maider Alday Parra. Oinez. EAL (EU)
- Alazne Lastra Crespo (DJ Akane). Baila o muere. MAL (ES)
16:45-17:15 Jardunaldien itxiera
Maddi Barber eta Marina Lameiro zuzendarien Paraíso pelikularen estreinaldia eta erakusketaren irekiera dela eta, Artium Museoaren Emanaldi aretoak proiekzioa hartuko du zuzendarien hitzaldi batekin batera, proiektu honen jatorria eta garapena azaltzeko.
Paraíso pelikularen proiekzioa eta solasaldia Maddi Barberekin eta Marina Lameirorekin
Uztailaren 2ean, 18:00etan
Emanaldi aretoa. Toki mugatua
Izen-ematea: 945 20 90 20
Antonio Ballester Moreno artistaren Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Jolasa eta esperientzia erakusketa dela eta, artistak hitzaldi bat emango du, proiektuaren jatorria eta garapena azaltzeko.
Antonio Ballester Morenorekin solasaldia
Ekainaren 25ean, 18:00etan
Emanaldi aretoa. Toki mugatua
Izen-ematea: 945 20 90 20
Erakusketa aretoa zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara, etengabe
Paperetik hitzera hileroko programaren baitan, askotariko liburu eta argitalpen-proiektuak aurkeztuko dituzte hainbat artista, idazle, diseinatzaile, historialari, kritikari eta komisariok.
Xabier Salaberriaren Arkitekturarik gabeko erakusketa bat erakusketaren irekiera dela eta, artistak jendaurreko solasaldia egingo du Beatriz Herráez eta Enrique Martínez Goikoetxea komisarioekin. Erakusketa, artistaren ibilbidea eta bere lan prozesua izango dira hitzaldian agertuko diren gaietako batzuk.
Maiatzaren 21ean, ostirala, 18:00etan
Sarrera doan. Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Erakusketa 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.
Paperetik hitzera hileroko programaren baitan, askotariko liburu eta argitalpen-proiektuak aurkeztuko dituzte hainbat artista, idazle, diseinatzaile, historialari, kritikari eta komisariok.
Nazioarteko Poesia Jaialdia. Artiumen: Los cuerpos oscuros, Juana Castro-rekin
© 2024 Artium Museoa.