Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin hainbat topaketa antolatu ditu, museoaren etorkizuei eta ondarea zaintzeko eta jakintza sortzeko duen erantzunkizun sozialari buruzko hainbat ikuspegi eskaintzeko.
Anne Dressen: Biltegitik kanpora! Edota, Nola pentsatu museo bat askotariko arteetarako?
COVID-19ren pandemiaren ondoren, Dressenek ikerketa-proiektu akademiko bat hasi zuen Parisko Ecole Normale Supérieure-n, denboraldi batez bere jarduera kuratorialetik aldentzeko eta «askotariko arteen» adigaiaren ikerketa hala teoriko nola praktikoan sakontzeko; kontzeptu horrek arte ederrak eta dekorazio- eta herri-arteak barne hartzen ditu, mendebaldekoa ez den artea barne, ohiko hierarkietatik edo paradigma entziklopediko arazotsutik kanpo. Dressen ziur dago askotarikotasunaren nozioa oinarrizkoa izan daitekeela erakunde mota berri bat pentsatzerakoan, inklusiboagoa eta zeharkakoagoa, baina baita gero eta bere buruaz gogoetazaleagoa ere. Hitzaldi horretan, Dressenek bere ikerketa nola garatu den aztertuko du, eta, Museoaren etorkizunak sailaren izenburua hitzez hitz harturik, hausnartuko du zergatik ez dagoen oraindik halako museorik, eta nola existitu litekeen. Zer ahalmen politiko eta kontzeptual izan lezake?
Bere ustez, museoaren biltegiratze-espazioak eredu metodologiko berri bat sustatzeko balio izan dezake: mukuru betetako kripta hauetan, artearen historiako kanonen subkontzientearen hondarrak, hainbat objektu sailkaezin eta deskokatuak daude (hau da, maisulanak, eskola artistikoak, kronologia, geografia edo diziplina artistikoak), ohiko sailkapenei jarraitzen ez dieten kokapen surrealistetan. Era berean, Dressenek museoaren arauak eraberritzen lagundu duten aitzindariei (pentsalariak, arkitektoak eta artistak) buruzko hainbat ideia partekatuko ditu, eta eszenografia eta bitartekaritza modu irekiagoan, polifonikoagoan eta sortzaileagoan nola egin hausnartuko du.
Anne Dressen Parisko Musée d'Art Moderne de la Villeko arte garaikidearen komisarioa da. Bertan, baliabide artistiko gutxietsiak jorratu dituzten hainbat taldeko erakusketaren komisarioa izan da: ehunak eta tapizak (Decorum), zeramika (The Flames), bitxigintza (Medusa)…, baina baita bideo musikalak (Playback) edo kopiak eta faltsifikazioak (Seconde main) ere. Ikerketa-proiektu horien bidez, eta ikuspegi antropologiko batetik, zalantzan jarri eta problematizatu ditu erabat zilegiztaturik dauden arte «eder» edo «noble»-ekiko dituen harremanak.
Anne Dressen: Biltegitik kanpora! Edota, Nola pentsatu museo bat askotariko arteetarako?
Azaroaren 7an, asteartea, 18:30ean
Sarrera doan, toki mugatuta. Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo on line.
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin hainbat topaketa antolatu ditu, museoaren etorkizuei eta ondarea zaintzeko eta jakintza sortzeko duen erantzunkizun sozialari buruzko hainbat ikuspegi eskaintzeko.
Michael Marder: Landare-museo bati buruzko oharrak
Hitzaldi honetan, gonbidapen bat luzatzen diet entzuleei: nik landare museo esaten diodana erakundearen etorkizuneko biziraupenaren modu dinamiko gisa irudikatzea. Landare-museo diodanean, ez naiz ari museoko eraikinen edukiaz, ez konfigurazio arkitektonikoaz eta materialaz, ezta eraikin horien eta (beste landare-ingurune batzuez gainera) lorategiaren arteko harremanaz ere. Aitzitik, helburuak aztertzea proposatzen dut, denborarekin erlazionatzeko moduak, bai eta museoa landareen izaerari dagokionez definitzen duten harreman sozial eta politikoak ere. Zer itxura izango ote luke bildumak —bai bilduma egiteko prozesuak, bai bildumak berak— landare bat bezala hazi, gainbehera etorri eta eraldatuko litzatekeen museo batean? Nola aldatuko litzateke kontserbazioaren eredua horrelako erakunde batean? Zer zentzu izango lukete erakusketek, edo erakutsitako artelanek, landareek beren organoen esposizioa lurrazalean maximizatzeko duten joera kontuan hartuta, sustraiak iluntasunean eta lurraren hezetasun-erreserbetan mantentzen dituzten bitartean? Hona museoaren etorkizuna begetalizatzeko prozesuan zehar bide-erakusle izango ditugun galdera batzuk.
Michael Marder IKERBASQUEko Ikerketa katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filosofia Sailean, Vitoria-Gasteizen. Bere testuetan hainbat alor jorratzen ditu, hala nola teoria ekologikoa, fenomenologia eta pentsamendu politikoa, besteak beste. Artikulu zientifiko eta monografia askoren egilea da, besteren artean: Plant-Thinking (2013); Phenomena—Critique—Logos (2014); The Philosopher’s Plant (2014); Dust (2016), Energy Dreams (2017), Heidegger (2018), Political Categories (2019), Pyropolitics (2015, 2020); Dump Philosophy (2020); Hegel's Energy (2021); Green Mass (2021), Philosophy for Passengers (2022) eta The Phoenix Complex (2023). Informazioa zabaltzeko, ikus haren web orria: michaelmarder.org.
Michael Marder: Landare-museo bati buruzko oharrak
Ekainaren 6an, asteartea, 18:30ean
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo on line. Sarrera doan jarlekuak bete arte
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin topaketa batzuk programatzen ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, haien gizarte- eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegi emateko.
Filipa Ramos: Ipar basati eta malkartsua
Zerk osatzen du lurralde bat eta zerk eratzen haren nortasuna?
Haren ehundurak, tenperaturak, aldaketak eta konbinazio kromatikoak ote dira: paisaia esaten dioguna, baina kasu honetan, oso gertuko eta barneratutako paisaia izanik sailkapen horri ihes egiten ote dio?
Biztanleen aldarteak eta bizimoduak ote dira: besteekin adeitsuak edo zakarrak izateko moduak, ingurunearekin eta bertako materialekin erlazionatzeko moduak? Haien adierazpenak ote dira, haien ikusteko eta hitz egiteko moduak?
Edo euria nolabait estimatzea, haizearen eta beroaren aurkako erresistentzia genetikoa, hezetasuna barneratzea?
Mugak lurrak elkarrengandik bereizten dakiten lerro jakintsuak ote dira, ala antzekotasunak, odol loturak eta kidetasunak, eredu genetikoak eta urtaroen mugimenduak ezagutzen ez dituzten bereizketa arbitrarioak dira?
Eta zer eginkizun bete behar dute arte-museoek natura eta kultura bateratzen dituen zalantza-prozesu konplexu honetan?
Gai honekin eta beste batzuekin, Portoko Udal Galerian iberiar ipar-mendebaldearen esentzia bilatu dut, hura egon litekeen lekuak aurkitzen saiatuz. Hitzaldi honek nire buruari egindako galderetako batzuk eta beste batzuk jorratzen ditu, lurralde bat eratzean pertsonek, animaliek, landareek, elementuek eta mineralek hartzen dituzten modu, erritu, testura eta adierazpideei buruzkoak.
Filipa Ramos Lisboan jaiotako idazle eta komisarioa da, Londresko Kingston Unibertsitateko Ikasketa Kritikoen Eskolan doktorea. Gaur egun, Oportoko Arte Garaikideko Departamentuko zuzendaria da.
Filipa Ramosen ikerketa-eremua, bai bere testu kritiko eta teorikoetan, bai hitzaldi, tailer eta argitalpenetan, kulturak ekologia lantzeko duen modua da, betiere arreta berezia eskainiz arte garaikideak naturaren eta teknologiaren arteko erlazioak sustatzeko duen erari.
Filipa Ramos: Ipar basati eta malkartsua
Otsailaren 8an, asteazkena, 19:00etan
Sarrera doan. Toki mugatua.
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo artium.eus webguneko sarrerak erosteko atalan
Arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanen bilduma bat.
Artium Museoak eta EHUko Artearen eta Musikaren Historia Sailak hirugarren edizio hau antolatu dute Gradu Amaierako Lanak (TFG), Ikasketa Amaierako Lanak (TFE) edo Master Amaierako Lanak (TFM) ezagutzera emateko. Lan horiek artea eta kultura garaikidearekin lotuta egin dira azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoko, Frantziako eta Akitaniako unibertsitateetan eta goi-mailako hezkuntzako erakundeetan.
Jardunaldi hauetan, askotariko espezialitateetako 15 lan biltzen dira (hainbat diziplina artistiko, Artearen Historia, Filosofia eta Estetika, Musika, Antropologia, Soziologia, Hezkuntza Artistikoa, Ikus-entzunezko Komunikazioa, etab.), proposamen eta lengoaia artistiko garaikideekin zerikusia dutenak.
Ikasgeletan sortutako ekarpen horien berri emateaz gain, jardunaldien bidez sorkuntza artistiko garaikidearen inguruko hainbat diziplinatako eta ezagutza-alorretako graduatuen arteko topagunea sortu nahi da.
PROGRAMA
9:00-9:30 Akreditazioak
9:30-9:50 Aurkezpena
- Enrique Martínez Goikoetxea. Artium Museoa Bildumaren Kontserbatzailea
- Andere Larrinaga Cuadra. UPV-EHUko Arte Ederren Fakultateko Kalitateko Dekanordea
10:00-11:20 1. MAHAIA | Moderatzailea: Andere Larrinaga Cuadra
- Ana González Tellería. Cuerpos sobre tierra. MAL (GAZT)
- Ane Berganza Santamaría. Ane aquí ahora. GRAL (GAZT)
- Ekain Izquierdo Velasco. Tocar, por favor. GRAL (GAZT)
- Leyre Arraiza Sancho. Lugares y sitios. GRAL (GAZT)
11:20 -11:40 GALDERAK
11:40 – 12:10 ETENALDIA
12:10-13:40 2. MAHAIA | Moderatzailea: Enrique Martínez Goikoetxea
- Geraldine Ramírez Labraza. La música de Joao Gilberto: la voz instrumental en la bossa nova. EAL (GAZT)
- Aritz Labrador Odriozola. Hacia una estética actualizada de la interpretación del zortziko. EAL (GAZT)
- Víctor Lardiés Isaba. Ramon Lazkano: un estético-interpretativo a través de Ortzi Isilak. EAL (GAZT)
- ONLINE Liben Svaart. Fuego. MAL (GAZT)
13:40-14:00 GALDERAK
14:00 – 15:30 ETENALDIA
15:30-16:50 3. MAHAIA | Moderatzailea: Ane Lekuona Mariscal UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea
- Hegoa Ibazeta Villa. Irakiar antigoalen mugikortasuna Golkoko gerran. Schoyen Bildumako aramear kaiku magikoak. GRAL (EUS)
- Klaudia Ugarte Díaz. Juncal Ballestín. Estudio, catalogación y análisis de la obra de una artista alavesa (1977-2008). MAL (GAZT)
- Olatz Rebeca Buesa Aguirre. Quién teme al lobo feroz. Las imágenes del mal y sus efectos en la sociedad. MAL (GAZT)
- Itziar Belza Lapuente. UPV/EHU Arte Ondare Bildumarentzako kontserbazio estrategia plan baten proposamena. MAL (EUS)
16:50 – 17:10 GALDERAK
17:10-18:30 4. MAHAIA |Moderatzailea: Ane Lekuona Mariscal UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea
- ON LINE. Irati Legarreta del Río. Artea eta bizitza ehunduz: Bauhaus eta Errusiar Konstruktibismoa. GRAL (EUS)
- Patricia Echegaray Altuna. Taludes de rosas debajo de mis cipreses. GRAL (GAZT)
- Laura Martínez Martín. El Dato Oculto. GRAL (GAZT)
18:30 – 18:50 h. GALDERAK
18:50 – 19:00 h. JARDUNALDIEN ITXIERA
Ikasgeletatik espazio publikora
Urriaren 26an, 09:00etatik aurrera
Izen emateak 945 20 90 20
Bere 20. urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin topaketa batzuk programatu ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, haien gizarte- eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegi emateko.
Asier Mendizabal: Gerorako gorde
Datorrenari aurrea hartzea atzera begiratuta bakarrik egiazta daitekeen ekintza da. Iraganeko iragarpenetara itzuliz bakarrik jakin dezakegu egokiak izan ziren ala ez, edo, ohikoagoa dena, nahiko uste sendoa izan zuten ala ez etorkizunean betetzeko. Paradoxa horrek bultzatzen nau, printzipioz, museoaren etorkizunez hitz egiteko gonbidapenaren borondate prospektiboari uko egitera, eta, apalago, nire lana museografiaren, bildumaren eta kanonaren kontuekin gurutzatu den une batzuetan arreta jartzera. Hiru proiekturen bidez, proposatuko dut bilduma oro material-pilaketa kontingentea dela nahitaez, nahiz eta une bakoitzean nolabaiteko zorroztasun objektiboa ezartzea izan kontingentzia hori mugatzen saiatu behar duen bultzada. Etorkizunean gure oraingo hautuez sintoma gisa egingo dituzten irakurketek bihurtuko dute kontingentzia hori esanguratsu eta bilduma bat kontakizun.
Asier Mendizabal (Ordizia, 1973) artista bisuala da eta hainbat hezkuntza proiektutan parte hartzen du, aldi berean KKHn Stockholmeko Royal Institute of Art-en eskultura irakasle dela. XX. mendean euskal kulturaren berreraikuntzak abstrakzioaren hizkuntza —erabilera herrikoi eta politikoetara moldatuta— hartu zuen moduarekiko interesetik abiatuta garatu du bere lana. Haren lanean behin eta berriz aipatu izan dira taldearena denaren irudikapena, identitatearen eraikuntza eta teknikak fenomeno horietan duen papera. Askotan ideologiaren kritika gisa deskribatu izan da haren lana.
Haren praktikak aurrez aurre jartzen ditu historiaren ohiko kontakizunak, artxiboko objektuak edo objektu etnografikoak edo irudikapen politiko eta azpikulturalak, horien guztien baldintza tekniko eta materialak aintzat hartuz. Idazketa ohiko baliabidea da haren jardunean, betiere eskulturekin loturik.
Mendizabalek hainbat erakundetan egin ditu bakarkako erakusketak, besteak beste, Reina Sofia Museoan, MACBAn, Oteiza Museoan, Quitoko Alabadoaren Museoan eta Londresko Raven Row-en; eta taldeko ak ere bat, Vienako Secession-en, Guggenheim Bilbao Museoan, eta Veneziako, São Pauloko edo Taipeiko biurtekoetan; beste askorena, komisarioa izan da.
Asier Mendizabal: Gerorako gorde
Abenduaren 2an, ostiralean, 18:30ean
Erreserbak 945 20 90 20. Sarrera doan jarlekuak bete arte
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin hainbat topaketa antolatu ditu, museoaren etorkizuei eta ondarea zaintzeko eta jakintza sortzeko duen erantzunkizun sozialari buruzko ikuspegi ezberdinak eskaintzeko.
Elvira Dyangani Ose eta Yaiza Hernández
Elkarrizketa honetan Elvira Dyangani Ose eta Yaiza Hernández museoaren eginkizunaren inguruan dituzten ideiez arituko dira, baita etorkizunerako proiekzioez ere. Dyangani Ose nazioarteko hainbat erakundetan eta, orain, Bartzelonako Museu d 'Art Contemporaniren zuzendari gisa izandako esperientziez arituko da, eta Hernandezek museoaren etorkizunak birpentsatzen lagun diezaguketen gogoeta teorikoak egingo ditu.
Elvira Dyangani Ose Bartzelonako MACBA, Museu d 'Art Contemporaniren zuzendaria da. Aurretik, Londresko The Showroom-eko zuzendaria izan zen. Fondazione Pradako Pentsamendu Kontseiluaren kidea, Goteborgeko Arte Garaikideko Nazioarteko Biurtekoaren zortzigarren edizioko komisarioa eta Tate Moderneko Nazioarteko Artearen komisarioa.
Yaiza Hernández Velázquez filosofoa da eta Goldsmiths University of Londoneko Ikusizko Kulturen Departamentuko irakaslea. Aurretik sei urtez zuzendu zuen MRes Art: Exhibition Studies Londresko Universitu of the Artseko Central Saint Martins-en, eta hamarkada luze batez erakunde artistikoetan lan egin zuen. Haren azken argitalpenen artean daude: Who Needs Exhibition Studies?, Art, and its Worlds: Exhibitions, Institutions, and Art Becoming Public (Afterall, 2021), eta Imagining Curatorial Practice after 1972, Curating after the Global (MIT, 2019).
Elvira Dyangani Ose eta Yaiza Hernández
Martxoaren 10ean, ostirala, 18:30ean
Erreserbak 945 20 90 20. Sarrera doan jarlekuak bete arte
Bere 20. urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin topaketa batzuk programatu ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, haien gizarte- eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegi emateko.
Nuria Enguita: Museoa, arte ederren eta masa-hedabideen artean
Zer dezake museo batek orain? Arte garaikidearen museoa berrikusten duen artearen historia anitzen, bere betebehar dekolonialaren eta gizarte-eginkizun sistemiko zehatz baten erdian dabil borrokan. Museoa arteen ezkutuko berrikusketa eta potentzialtasunen lekua da, herritarren arteko elkarrizketarako motorra eta artea, gizarte-mugimenduak eta akademia elkartzeko tresna pribilegiatua.
Nuria Enguita IVAM-Institut Valencià d 'Art Modern-eko zuzendaria da 2020. urteaz geroztik. 2015etik 2020ra Bombas Gens Arte Zentroaren (Valentzia) zuzendaria izan zen, eta 1998tik 2008ra Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioaren zuzendari artistikoa. Concreta aldizkariaren editorea izan da (2012-2020). Enguita Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko (UNIA) arteypensamiento programaren zuzendaritza-taldeko kidea izan da (2000 eta 2014), eta Afterall Journal argitaletxeko editore-kidea 2007tik 2014ra. São Pauloko 31 Bienaleko, Medellingo Nazioarteko Topaketako (2011) eta Frankfurteko Manifesta 4ko (2002) kontserbatzaile-kide izan zen. 1991tik 1998ra Valentziako IVAM-Instituto Valenciano de Arte Modernoko kontserbatzailea izan zen.
Nuria Enguita: Museoa, arte ederren eta masa-hedabideen artean
Irailaren 14an, asteazkenean, 18:30ean
Artium Museoaren Emanaldi aretoan. Sarrera doan jarlekuak bete arte
Uztailaren 22an, ostirala, 12:00etan
Sarrera doan
Z aretoa programaren baitan antolatutako Edurne Rubioren Clamor erakusketaren inaugurazioa dela eta, erakusketari izena ematen dion filma aurkeztuko du egileak.
Ainara Elgoibarren Gold 20. Fundir y parar erakusketaren irekiera dela eta, artistak, Garbiñe Ortegak -Artium Museoko Z Aretoa programako komisarioak- eta Peio Aguirre kritikari eta komisarioak, erakusketan aurkezten diren filmei -Gold 20 (2014) eta Glas Marte Cut (2016)- eta Elgoibarko ibilbideari buruzko elkarrizketa izango dute. Hitzaldiaren aurretik Ainara Elgoibarren beste pieza bat proiektatuko da, Rotor (2021).
Bere instalazio, testu eta filmetan, Ainara Elgoibarrek jarduera industrialarekiko duen interesa aztertzen du, nahiz inguru produktiboetan nahiz aisialdikoetan. Lantegia, motorra, beira, musika eta entretenimendua gai errepikakorrak dira haren lanetan.
Elkarrizketa: Ainara Elgoibar, Garbiñe Ortega, Peio Aguirre
Apirilaren 9an, larunbata, 12:00etan
Artium Museoaren Emanaldi aretoan. Sarrera doan. Toki mugatua
© 2024 Artium Museoa.