Despierta unos instantes de tu oscura noche
Despierta unos instantes de tu oscura noche Caliza eta Raquel Bravok egindako proiektua da eta 1920ko El gabinete del Doctor Caligari klasikoa berrinterpretatzen dute. Estreinatu eta ia mende bat geroago, zinemako film garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du, beldurrezko, noir zinemako eta thriller psikologikoko generoen oinarriak ezarriz.
Calizak filma giro-izaerako eta izaera elektronikoko soinu-banda original batekin eguneratzen du; sintetizadore, sample, ahots distortsionatu eta eremu-grabazioengatik nabarmentzen da, musikaren eta soinu-efektuen arteko mugak desegiten baitituzte. Bestalde, Raquel Bravok fotoliburu bat sortu du. Bertan, filmaren testuingurutik kanpo dauden fotogramak bere artxibo pertsonalarekin hitz egiten dute, filmaren alderdi sakon eta psikologikoenak erakusten dituen ibilbide bisual bat osatuz.
Proiektu honek zinemaren, argazkigintzaren eta musikaren arteko elkarrizketa sortzen du, non El gabinete del Doctor Caligari esplorazio estetikoko lurralde bihurtzen dena. Calizaren eta Bravoren esku-hartzeak film espresionistaren irakurketa berriak aktibatu ditu, eta irudi fotografikoaren eta soinuaren bidez, ezbeharraren erresonantziak eta inpaktua aztertzen ditu egungo iruditerian.
- El gabinete del Dr. Caligari filmaren proiekzioa Calizaren zuzeneko musikalizazioarekin.
- Raquel Bravoren Despierta unos instantes de tu oscura noche argazki-liburuaren aurkezpena
Abenduaren 1ean, 12:00etatik 14:00ak arte
Sarrera doan, toki mugatua
Izen-emateak: infoinsituartfest@gmail.com
Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Aleman Sailak, Goethe Instut eta Artium Museoarekin lankidetzan, zinema alemaneko bi saio antolatzen ditu, proiekzio eta solasaldi banarekin.
Abenduaren 3a, 18:00etan
Good bye Lenin!. Wolfgang Becker, 2003 / VOSE
Berlin, 1989ko urria. Harresia erori baino egun batzuk lehenago, Alexen ama, bere ideia komunistez harro dagoen emakumea, koman sartzen da. Zortzi hilabete geroago esnatzen denean, semeak ahal duena eta gehiago egingo du Alemania bateratu eta kapitalista batean bizi direla jakin ez dezan. Familia apartamentua iraganean ainguratutako uharte bihurtzea du helburu, sozialismoaren museo moduko bat, non ama eroso bizi den ezer aldatu ez delakoan.
Solasaldia gaztelaniaz Cristina Jarillot-ekin
Abenduaren 4a, 18:00etan
Das Leben der Anderen (La vida de los otros). Florian Henckel von Donnersmarck, 2006 / VOSE
Alemaniako Errepublika Demokratikoa, 1984. Gerd Wiesler kapitaina (Ulrich Mühe), gizon bakartia, RDAko erregimen komunistako polizia sekretu ahalguztiduna den Stasiko inteligentzia eta espioitza zerbitzuko ofiziala da. Hala ere, idazle ospetsu batek (Sebastian Koch) eta aktore ezagun batek (Martina Gedenk) osatutako bikotea zelatatzeko agintzen diotenean, ezin du imajinatu ere egin misio horrek zenbaterainoko eragina izango duen bere bizitzaren eta munduaren ikuskeran.
Solasaldia alemanez Kathrin Jahnekin
Sarrera doan, toki mugatua
Programan parte hartzen duten pertsonen sorkuntza prozesu ezberdinen irekiera publikorako momentu modura prestatzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak.
Aurten, programa honako modu honetan garatu da:
- Egoitzako lehen astea. Otsailaren 26tik martxoaren 3ra Artium Museoan. Maria Ibarretxerekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
- Egoitzaren bigarren astea. Ekainaren 3tik 9ra Azala Kreazio Espazioan. Arantxa Martinezekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
- Egoitzako hirugarren astea. Irailaren 9tik 13ra Artium Museoan. Bisita teknikoa erakusketa-espazioetan, entseguak, mentoring-saioak, talde-praktikak.
Urriaren 11, 12 eta 13an deialdi honetan garatutako zazpi proiektuen prozesuak aurkezteko programa bat eskainiko dugu Artium Museoan.
Aurkezpen guztiak doakoak izango dira, lekuak bete arte.
Hemezortzigarren edizio honetan, Aitzol Iraola, Alazne Lastra Crespo, Izaro Ieregi González, Maider G. Etxegibel, Nagore Tamayo Goñi, Rebeca Barroso eta Stefano Mattiellok aurkeztuko dituzte urtean zehar garatutako prozesu artistikoak.
Testuinguru honetan, Rosa Casadok gidatutako Ozen pentsatuz lantegia egingo da.
IZEN-EMATEA (15€) urriaren 9ra arte info@addedantza.org-en.
- Urriaren 11n, 16:00etatik 18:00etara. Irakurketa praktika bat egingo dugu.
- Urriaren 12an, 12:00etatik 14:00etara. Praktika bat egingo dugu museo osoan zehar.
- Urriaren 13an, 12:00etatik 14:00etara. Taldeko berridazketa praktika bat egingo dugu.
Dantzan Bilakaren laguntza programa eta sorkuntza koreografikoa. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatu eta ADDE Euskal Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatu du.

Zenbaki lehenen seriea jolas matematikoa izan da, da eta izango da beti, eta, aldi berean, tresna garrantzitsua bihurtu da Interneteko aro digitalean gure komunikazioak eta pasahitzak zifratzeko eta babesteko.
Bere itxura kaotikoak, bere iragarri ezintasunak eta bere propietate bitxiek, matematikarien jakin-mina ez ezik, artistena ere erakartzen dute, Esther Ferrer donostiarrarena kasu.
Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoaren barruko plazan dagoen Ferrerren Números primos (2023-2023) lana, alegia, lantegia honen protagonista izango da. Ekimena Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Maushaus elkarteak antolatu dute, museoarekin lankidetzan. Bertan, zenbaki-serie horien irudikapen artistikoan murgiltzen saiatuko gara, eta zenbaki bitxi horien propietateak eta paradoxak deskubritzen.
Antolatzaileak:
Irailaren 21ean, 11:30etik 13:30era
12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta
Doan, leku mugatua. Aurrez izena emateko museo@artium.eus helbide elektronikoan edo 945.20.90.20 telefonoan (irekiaren ordutegian). Jarduerara sartzeko beharrezkoa izango da museoak erreserba baieztatzea.
Aire zabaleko film laburren jaialdiak, edizio bakoitzean bezala, urteko film labur nabarmenenekin saioak eskainiko ditu, doan eta herritar guztiei irekita.
Lehiaketaren 15. edizioa uztailaren 4tik 6ra egingo da museoaren barruko plazan.
Argibide gehiago, hemen.
Antolatzailea: Kultura Kalean Elkartea
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online
