Hiru hilabetez, 10 parte-hartzailek euren proiektu artistikoak garatuko dituzte, sektoreko tutore profesionalek lagunduta. Ibon Aranberri, Asier Mendizabal eta Itziar Okariz izango dira tutoreak, nazioarteko arte arloko hamalau irakaslek lagunduta. Deialdia gaurtik, otsailaren 23tik, martxoaren 23ra arte egongo da zabalik eta bi beka eskainiko dira.
Arratsaldero, erakusketa desberdinak aztertuko dira eta geroago esperimentuak egingo dira material eta diziplina artistiko ezberdinekin, hala nola marrazketa, performancea, pintura, eskultura, musika, bideoa, argazkigintza...
EXTRA-Loturak artearen esperientzian oinarriturik 12 urtera bitarteko haurrentzat sortutako programa da. Artium Museoak zabaldu egin du eskola-jardueren eskaintza, ikasgelan nahiz etxean egiteko hezkuntza-lantegiek osatutako programa birtual baten bidez. Museoak eutsi egingo dio 20-21 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren eskaintzari, edukiera mugatuta eta osasuna babesteko hartu beharreko neurriak hartuta, betiere.
Etxean denbora asko ematen dugun, ikastetxeak itxita dauden eta museoek ikasleentzat eta familientzat antolatzen dituzten jardueretan parte hartu ezin dugun honetan, Artium Museoak bideo-lantegi batzuk jarri ditu abian, etxean ondo pasatzeko. Arte garaikidearekin lotutako lantegiak dira, eta oso modu errazean eta material arruntekin egin daitezke
Astero hainbat eduki argitaratuko ditugu, adin-tarte eta eskola-maila desberdinetarako egokiak. Kontuan izango dugu interesatzen zaizuela dakigun guztia ere.
Eta, gainera, lantegiei jarraituz egindakoaren argazkiak eta bideoak loturak@artium.eus helbidera bidaltzera gonbidatzen zaituztegu. Horren sorta bat argitaratuko dugu gure webgunean eta gizarte-sareetan.
Gure Hezkuntza Sailaren proposamena da, eta #ArtiumMuseoKonektatua proiektuan txertatzen da.
Instagram • Facebook • Twitter
16. lantegia: Artea basoan
Esku-hartze artistikoa egingo dugu paisaian, basoa beste begi batzuekin ikusteko. 3 urtetik gorako haurrentzat. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Noelia Tofé-ren (Sedena) proposamena.
15. lantegia: Carrying
DBHko bigarren zikloko eta Batxillergoko ikasleentzat. Koronabirusa gure bizitzaren erdian dago: zein sentimendu eragiten dizkizu egoera horrek? Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Natalia Albéniz-en (Sedena) proposamena.
14. lantegia: Eguzkiaren argia
Naturan gertatzen diren aldaketak aztertuko ditugu, argi izpiak eta haiek sortzen dituzten itzalak erabiliz. Adin guztientzako lantegia. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Idoia Elorzaren (Sedena) proposamena.
13. lantegia: Irudizko perspektiba
Batxilergo Artistikoko ikasleentzat. Perspektibaren erabilera aztertuko dugu modu esperimentalean, bolumena duen baina irreala den barne espaazio bat sortuz. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Andrea Ríos-en (Sedena) proposamena.
12. lantegia: Patroien bidezko pintura
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat. Patroien bidezko margolaritzak dekorazio-arteen eragina du. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Azucena Monge-ren (Sedena) proposamena.
11. lantegia: Ikuspegi anamorfikoa
Ikuspegi anamorfikoa: ikuspegi bakar batetik ikus daitezkeen irudiak. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Antton Goikoetxearen (Sedena) proposamena..
Bideo-lantegi gehiago +
© 2022 Artium