Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.
Urriaren 5ean
Akatsaren artea. Zer gertatuko litzateke ura eta kolorea libre utziko bagenitu, nahi dutena egiten? Zer gertatuko litzateke beste elementu eta material batzuekin elkartuko balira? Lantegi honetan akuarelaren mundua, iragarrezina, aztertuko dugu, ohiz kanpoko tekniken bidez, eta jabetuko gara halabeharrak eta ezustekoak gure aliaturik onenak izan daitezkeela sorkuntza-prozesuan.
Urriaren 12an
Diorama. Instalazio bat sortuko dugu, irudi batetik abiatuta. Nola hedatuko litzateke aretoaren espazioan barrena? Zer elementu koka ditzakegu eta zer ibilbide diseinatu?
Urriaren 19an
Mugikorrak. Inoiz aztertu duzu zenbat eratara dauden kokatuta eskulturak museoko aretoetan? Gaurko proposamena da lorategian zintzilikatzeko eta haizearekin mugitzeko moduko eskultura bat egitea.
Urriaren 27an
Positiboa-negatiboa. Esertzen garenean, makurtzen garenean edo saiatzen garenean orekan egoten, gure gorputzaren forma aldatu egiten da. Hainbat jarreratatik abiatuta, pieza berdingabeak landuko ditugu, lan abstraktu handi bat sortzeko.
Azaroaren 2an
Puntua-puntua, marratxoa-marratxoa. Zer gertatuko litzateke osagai bera behin eta berriz errepikatuz gero? Errepikapenaren bidez ehundurak sortzen ikasiko dugu. Ehunduren liburutegi partekatua erabiliko dugu paisaia berriak sortzeko, collagearen bidez.
Azaroaren 9an
Itzal biziak. Istorio asko zuri-beltzean kontatzen dira. Lantegi honetan pertsonaiak eta agertokiak sortuko ditugu, horien itzalekin jolasteko.
Azaroaren 16an
Istorioak paperean. Lantegi honetan gure fanzinea sortuko dugu, gure ideiei forma emateko, eta, horretarako, irudien eta hitzen collagea eta estanpazioa erabiliko ditugu. Ikusiko dugu nola kontatu litekeen istorio bat arau finkorik gabe, teknika mistoen bidez, lan txiki baina ahaltsu bat sortzeko.
Azaroaren 23an
Diseinatu zure bandera. Zertan datoz bat bandera bat eta margolan bat? Batak zein besteak hainbat ideia eta sentimendu islatu nahi ditu. Lantegi honetan proposatzen dizugu pentsa dezazun nolakoa izango litzatekeen ondoen irudikatzen zaituen bandera.
Azaroaren 30ean
Eman kolorea!. Nola aldatu litezke gure inguruko koloreak? Tailer honetan zuri-beltzeko argazki batetik abiatuko gara, eta kolore askorekin eraldatuko dugu argazki hori. Nahiago baduzu, etxetik ekar dezakezu zure irudia; izan liteke erretratu bat, paisaia bat… nahi duzuna!
Abenduaren 7an
Kolore-abstrakzioa. Zenbaitetan, lan abstraktu batera iristea konplexua izan liteke. Lantegi honetan azalduko dugu zein den hori lortzeko eta kolorez beteriko konposizio bat sortzeko gakoa.
Abenduaren 14an
Giza gorputzaren itzalak. Gure itzala aldatu egiten da argia non jartzen dugun kontuan hartuta. Hurbiltasuna edo angelua funtsezko osagaiak dira eraldatzeko. Gure itzalak erregistratzen ikasiko dugu gaur, pertsonaia fantastiko berriak sortzeko, eta esku asko beharko ditugu lanerako prest. Etorri nahi duzue taldean lan egitera?
Abenduaren 21ean
Espazioa hedatuz. Nola diseinatzen da museo bat? Arkitekto bihurtuko gara gaur, eta erakusketa areto berri bat diseinatuko dugu, gure lanak Artium Museoan erakusteko.
Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20
Familientzako ekimen berria. Hileko hirugarren larunbat arratsaldeetan
amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.
Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.
Irailaren 20an, 17:00etan
La linterna mágica. Sergi Buka (proiekzioak, itzalak eta magia)
Sergi Buka ilusionista, itzalen sortzaile eta linternistak bere magia dakar Artium Museora eta harrapatuko gaituen esperientzia bisual batean parte hartzera gonbidatuko gaitu. Linterna magikoaren inguruko bidaia bat proposatuko digu, ilusionismoaren, argazkigintzaren eta zinemaren historiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko.
Xamanen kobazuloetako lehen itzal-jokoak gaur egun inguratzen gaituen errealitate birtualerako bidearen hasiera izan ziren.
Linterna magikoa, XVII. mendean sortu zenetik, zinematografoaren aparatu optikoa eta ikuskizun bisual aitzindaria izan zen. Berrehun eta berrogeita hamar urteko historiaren eta proiekzioen ondorioz, linterna magikoa garaiko ikuskizun handienetako bat bihurtu zen; izan ere, ilusioaren artistek gizadiaren beldurrak irudikatzen zituzten fantasmagoriarekin, baina baita ametsak eta ilusioak ere, artista eta artisauek eskuz margotutako plaka ederrekin. Nolakoa izango zen lehen aldiz irudi argidun eta higikorrak ikusten zituztenen sentsazioa?
6 urtetik aurrera. Magialdia-rekin elkarlanean antolatutako ikuskizuna.
Urriaren 11n, 17:00etan
Traste. Marion Cruza (bideoproiekzioa)
Traste erlaitz asko dituen tresna handi bat da, egurrezko eta metalezko elementu gutxi gorabehera misteriotsuz betea: plastikozko piezak eta jostailu zaharrak, zume pixka bat eta herriko traste zahar egokituak. Traste jo egiten da eta baita ikusi ere, atzeko aldetik txakurrak eta zomorroak sartzen diren bitartean. Aire zabalean jotzen da, lurraren, zeruaren edo hormaren kontra, olibondo, putzu edo pinu handi baten ondoan.
Marion Cruza Le Bihan artista da eta lan hau irakaskuntzarekin uztartzen du. Gidoiak baztertu eta zuzeneko muntaiaren miaka da bere abiapuntua, eta bideoaren eta idazketaren, marrazkiaren eta esperimentazio kolektiboaren artean mugitzen da.
6 urtetik aurrera.
Azaroaren 15ean, 17:00etan
Dancehall, dantza familian! Raquel Koroma, Aixiba Koroma (dantza)
Raquel eta Aixiba Koromak dancehall-aren gakoak erakutsiko dituzte eta familiak gonbidatuko dituzte parte hartzera eta hiriko hizkuntza eszenikoak ezagutzera.
Raquel Koroma, Dancing Princess izenez ezaguna, Euskadin jaiotako dantzari eta koreografoa da. 3 urterekin hasi zen dantzan, eta hainbat estilotan espezializatu da: balleta, hip hopa, reggaea/dancehall-a eta dantza afrikarrak. Nazioartean ikasi eta irakatsi du dantza, eta Espainiako dancehall-en aitzindaria eta beteranoa da. Aixiba Koroma dantzaria eta performerra da, Irunen jaio zen eta Jamaikan eta Sierra Leonan ditu sustraiak. Bere estiloan hiritarra (hip hop, street styles) nahasten du afroarekin eta dancehall-arekin, energia, teknika eta presentzia orekatzen dituen hizkuntza eszeniko bat sortuz.
8 urtetik aurrera.
Abenduaren 13an, 17:00etan eta 17:30ean
Le nouveau menu du chef. Arene Onaindia (pantomima)
Jatetxe ospetsu batean, chefak zopa egiteko eskatu dio bere laguntzaileari. Hau, sukaldariaren jarraibideak jarraituz, sukaldean hasi da, baina errezeta pausoz pauso jarraitu arren, zoparen emaitza oso bestelakoa da.
Bien artean konponduko ote dute? Zein ote da sukaldariaren sekretua?
Arte Eszenikoetan graduatu ondoren, Arene Onaindia keinu-antzerkian eta mimoan espezializatu zen Nouveau Colombier nazioarteko eskolan. Handik sortu da pantomima komiko hau, irudimenaren eta ilusioaren bidez agertoki huts bat betetzen duen mimo-pieza. Aktoreak hiru pertsonaia antzeztuko ditu, bakoitzaren gorpuzkerarekin eta izaerarekin jolastuz.
8 urtetik aurrera.
6 urtetik gorako haurrentzat (ziurtatu ikuskizun bakoitzean, salbuespenak egon daitezke eta), heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)
Programa osoa jaitsi (pdf) Sarrerak erosi
ERAKUSKETAK
. Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea
Urriaren 19ra arte. Erakusketaren harira, museoak Akermanen inguruko programa publikoa antolatu du uztailaren 14an, 15ean eta 16an.
Azaroaren 30era arte.
2025eko uztailaren 4tik 2026ko urtarrilaren 11ra.
.Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren funtsen erakusketa
.Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea
Museoaren bildumaren azterketa-kasu bat.
Bilduma, ikusgai. Patti Smith. Polaroids (hauraketa, irailera arte)
JARDUERAK
Zer ikas dezakegun lamdareetatik? Udako lantegi irekiak museoan
Udako lantegi berezietan landareei eta haien ekosistemei buruzko hausnarketa proposatuko dugu, mutazio betean dagoen gure planetan. Naturaletik marrazten ikasiko dugu eta herbario bat sortuko dugu. Gure tintak eta pinturak sortuko ditugu landare, fruta eta loreekin, eta horiekin hainbat euskarritan margotuko dugu.
Uztailaren bigarren hamabostaldia:
Uztailak 22, 23, 24, 29, 30 eta 31; abuztuak 1 | 11:30etik 13:30era
Abuztuaren bigarren hamabostaldia:
Abuztuak 19, 20, 21, 22, 26, 27, 28 eta 29 | 11:30etik 13:30era
5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
Doako sarrera, toki mugatua. Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar.
Bisita gidatuak
Artium Museoan barrena bisita gidatuak, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbideak dira.
Uztailak 6
12:00etan. Artium Museoan barrena
Uztailak 13
12:00etan. Artelekun zehar. 1987-2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat
Uztailak 20
12:00etan. Artium Museoan barrena
Uztailak 27
12:00etan. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko muhgimenduak (1950-2000)
Abuztuak 3
12:00etan. Artium Museoan barrena
Abuztuak 10
12:00etan. Josu Bilbao. h
Abuztuak 17
12:00etan. Artium Museoan barrena
Abuztuak 24
12:00etan. Chantal Ackerman. Irudiari aurre egitea
Abuztuak 31
12:00etan. Artium Museoan barrena
Irailak 7
12:00etan. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko muhgimenduak (1950-2000)
Irailak 14
12:00etan. Artium Museoan barrena
Irailak 21
12:00etan. Artelekun zehar. 1987-2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat
Irailak 28
12:00etan. Artium Museoan barrena
Udako ordutegi berezia: asteartetik ostiralera, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat, igande eta abuztuaren 1ean, 11:00etatik 20:00etara jarraian. Abuztuaren 5ean: itxita. Doako sarrera: Arratsaldero; Igandeetan egun osoa; egunero 14 urtez azpikoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta pentsiodunentzat. Tarifa orokorra: 5 €
Udako lantegi berezietan landareei eta haien ekosistemei buruzko hausnarketa proposatuko dugu, mutazio betean dagoen gure planetan. Naturaletik marrazten ikasiko dugu eta herbario bat sortuko dugu. Gure tintak eta pinturak sortuko ditugu landare, fruta eta loreekin, eta horiekin hainbat euskarritan margotuko dugu.
Lantegiak museoaren barruan eta kanpoko plazako izango dira, gure lorategiak eskaintzen dituen aukera itzelak aprobetxatzeko, bere lore, barazki, zuhaitz eta intsektuekin.
Uztailaren bigarren hamabostaldia:
Uztailak 22, 23, 24, 29, 30 eta 31; abuztuak 1 | 11:30etik 13:30era
Abuztuaren bigarren hamabostaldia:
Abuztuak 19, 20, 21, 22, 26, 27, 28 eta 29 | 11:30etik 13:30era
4-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, toki mugatua. Aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan
ERAKUSKETAK
. Joëlle Tuerlinckx. El caso de l(a casa) museo(a)
Datorren apirilaren 27an amaituko da Joëlle Tuerlinckx-en (Brusela, Belgika, 1958) erakusketa. Erakusketa atzera begirako nahasgarri gisa egituratzen da, non artistak lan historikoak eta duela gutxiko proposamenak –aldi berean, piezen eta aldez aurreko erakusketen aztarnak eta erregistroak– biltzen dituen.
. Inés Medina. Ikerketa analitiko-plastikoa. 1978-1995
Ekainaren 1era arte, erakusketa honetan Medinaren (Caceres, 1950) ikerketa plastikoa aurkezten da, hasi haren lehen esperimentazio monokromoetatik, 1978an eginak, eta 90eko hamarkadaren erdialdera arte.
. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren funtsen erakusketa
. Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea
Museoaren bildumaren azterketa-kasu bat.
Bilduma, ikusgai (hauraketa, apirilaren 27ra arte)
JARDUERAK
Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan
(*) Apirilaren 27ko familientzako tailerra apirilaren 19ko larunbatera aldatuko da, eta ohiko ordutegia 11:30etik 13:00etara izango du.
Apirilaren 19an (adi, larunbata)
(Des)egiturak. Eskulturak mugitu ahal izango balira, nola mugituko lirateke gure Bildumakoak? Proposamen honen bitartez mugimendua eta eskultura landuko ditugu.
Apirilaren 20an
Harrapa ezazu hiria. Argazkigintza asmatu aurretik, frottage delakoa oso teknika erabilia zen inguratzen gaituenaren oroitzapen edo erregistro bat gordetzeko. Gaur, teknika hori erabiliko dugu museoaren inguruko eremuetan, testura horiek «harrapatu» eta lantegirako aprobetxatzeko.
3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
Doako sarrera, toki mugatua. Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar.
Liburuen Nazioarteko eguna
Jendaurreko irakurraldiak, museoko haurrentzako liburuen bilduma protagonista direla.
Zatoz museora gurekin irakurtzera! Eman izena biblioteca@artium.eus helbidean.
Apirilaren 23an, 10:00etatik 13:00ak arte.
Bisita gidatuak
Jaiegunetako bi aste horietan, igandeetako ohiko bisitak egingo dira, eta aparteko bisitak jaiegunetan.
Artium Museoan barrena bisita gidatuak, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbideak dira. Gainera, apirilaren 27an Joëlle Tuerlinckx-en erakusketaren azken bisita gidatu monografikoa egingo da.
Apirilaren 13an
12:00etan. Oteiza, Asins eta Palazuelo: haraindikoari itxura ematea
Apirilaren 17an
12:00etan. Artium Museoan barrena
Apirilaren 18an
12:00etan. AArtium Museoan barrena
Apirilaren 19an
12:00etan. Artium Museoan barrena
Apirilaren 20an
12:00etan. Artium Museoan barrena
Apirilaren 21ean
12:00etan. Artium Museoan barrena
Apirilaren 27an
12:00etan. Joëlle Tuerlinkx. El caso de l(a casa) museo(a)
Aste Santuko ordutegi berezia: Apirilaren 17, 18, 19, 20 eta 21ean, 11:00etatik 20:00etara (apirilaren 22an, asteartea, eta apirilaren 28an, astelehena, itxita). Doako sarrera: Arratsaldero; Igandeetan egun osoa; egunero 14 urtez azpikoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta pentsiodunentzat. Tarifa orokorra: 5 €
Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.
Apirilaren 6an
Artelan sinestesikoak. Koloreek eta formek soinu jakin bat ote dute? Gorria kolore bizia eta urdina berriz lasaiagoa dela dela esango genuke? Lantegi honetan gure zentzumen guztiak erabiliko ditugu artelan bat sortzeko
Apirilaren 13an
Koloreen islak. Ba al zenekien koloreak azalera desberdinetan isla daitezkeela? Lantegi honetan tamaina handiko lanak sortuko ditugu, hori egiaztatzeko.
Apirilaren 19an (adi, larunbata)
(Des)egiturak. Eskulturak mugitu ahal izango balira, nola mugituko lirateke gure Bildumakoak? Proposamen honen bitartez mugimendua eta eskultura landuko ditugu.
Apirilaren 20an
Harrapa ezazu hiria. Argazkigintza asmatu aurretik, frottage delakoa oso teknika erabilia zen inguratzen gaituenaren oroitzapen edo erregistro bat gordetzeko. Gaur, teknika hori erabiliko dugu museoaren inguruko eremuetan, testura horiek «harrapatu» eta lantegirako aprobetxatzeko.
Maiatzaren 4an
Instalazio elkarreragilea. Inés Medinak 1983 eta 1991 artean egin zituen margolan geometrikoak erreferentziatzat hartuta, instalazio elkarreragile bat sortuko dugu, joko-taula erraldoi bihurtuko duguna.
Maiatzaren 11n
Kolore biziak. Pintura fosforeszentea erabiliko dugu gure diseinuetarako, eta, gero, guztiak elkartuko ditugu, argiak jarriko dizkiogun talde-lan bat sortzeko.
Maiatzaren 25ean
Mikromunduak. Gaur oso bisitari bereziak izango ditugu gure artean, eta haien tamaina, proportzioa, eskala eta ikuspuntua funtsezkoak izango dira. Kartoi mehe eta plastilinazko pertsonaiak edo avatar direlakoak sortuko ditugu eta (eguraldi ona izanez gero) museoko lorategian jarriko ditugu.
Ekainaren 1ean
Eskultura publikoa. Artistek barruko espazioetarako (museoa, adibidez) edo kanpoko espazioetarako (parkea, plaza...) artelanak sor ditzakete. Lantegi honetan eskulturak sortu, plazara eraman, eta inguruan zer efektu duten ikusiko dugu.
Ekainaren 8an
Landareen erretratuak. Gure 5 Zentzumenen Lorategiko zenbait hosto eta landare-elementu bilduko ditugu, oso erretratu bereziak sortzeko. Gero, euria, haizea edo eguzki beroa egingo balu, gure landareak nola sentituko liratekeen imajinatuko dugu.
Ekainaren 15ean
Tangram. Gure abiapuntua museoko lan geometrikoak izango dira. Eskala handiko puzzle bat ikusi, aztertu eta egitera etorri nahi duzu? Taldean egin beharko dugu.
Ekainaren 22an
Sortu zure bandera. Munduan hainbat bandera daude, leku, pertsona eta testuinguru zehatzei buruz hitz egiten digutenak. Zure bandera sortu ahal izango bazenu, zer kolore eta forma izango lituzke? Zer irudikatuko luke?
Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20
. Jendaurreko irakurraldiak
Museoko haurrentzako irakurketa gunea. Sarrera doan, toki mugatua
Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, Artium Museoak Jendaurreko irakurraldiak jardueraren hamazazpigarren edizioa antolatu du, liburuak irakurleen bila atera eta jendaurrean arte eta kultura garaikideko testuak irakurtzeko.
Artearen eta kulturaren arloko profesionalak gonbidatzeaz gain, jarduera honek irakurketaren esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagune izan nahi du. Edizio honetan, museoko haurrentzako liburuen bilduman jarri nahi dugu arreta, eta azken ordu-tartea (12:00etatik 13:00etara) erreserbatu nahi dugu, haurrek programan parte har dezaten.
Artium Museoak kontsultarako gune berezi hau prestatu zuen iaz, erakusketa-aretoen sarreraren ondoan. Bertan, arteari eta ilustrazioari buruzko argitalpenak daude irakurgai, bisitan datozen gazteenei zuzenduak. Kontsulta-eremu honek etengabe hazten ari den funts bibliografiko bat eskaintzen du, haurrentzako egokitutako arte-klasikoetatik hasi eta artisten biografia-liburuetaraino, bai eta arte-adierazpenaren didaktikari eta arte plastikoetako hezkuntzari eskainitako argitalpenak ere. Haurrentzako irakurgune hau izango da 2025eko Liburuen Eguneko Jendaurreko irakurraldiak programaren eszenatokia.
Nahi duenak bere liburua ekarri dezake, edo gure bildumako bat hartu. Ekitaldia 10:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da, eta arestian esan bezala, programaren azken ordua haurren irakurketari eskainiko da. Programa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da biblioteca@artium.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea, harremanetarako telefono bat eta irakurketetan parte hartzeko aukeratutako ordua adieraziz.
. Museo eta arte zentroen bookcrossing-a
Era berean, Liburuen Eguna dela-eta, museoen arteko bookcrossing programa koordinatuko du aurten Artium Museoak hemezortzigarren aldiz jarraian. Apirilaren 23an, 41 museok eta arte-zentrok partekatuko dute liburuak askatzeko esperientzia hau, bakoitzak bere hirian.
Parte hartzaileak:
Asociación de Museología y Museografía AMMMA de Andalucía, Biblioteca del Museo de Zamora, Biblioteca y Centro de Documentación, Artium Museoa, Biblioteca y Centro de Documentación, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Centre de documentació Centre d'Art la Panera, Centre de Documentació de Cultura Popular Direcció General de Cultura Popular, Associacionisme i Acció Culturals, Centro Atlántico de Arte Moderno-CAAM, Centro Cultural Montehermoso Kulturune, Centro de Documentación - Centro de Arte La Regenta, Centro Galego de Arte Contemporánea CGAC, Chillida Leku, CRAI Biblioteca de Belles Arts. Universitat de Barcelona, Es Baluard Museu d’Art Contemporani de Palma, Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona - Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola, Fundación Eugenio Granell, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa / Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa, Instituto Andaluz del Patrimonio Histórico, IVAM INSTITUT VALENCIÀ D'ART MODERN. CENTRE JULIO GONZÁLEZ, MACA. Museo Arte Contemporáneo de Alicante, MACVAC Museu d'Art Contemporani Vicente Aguilera Cerni (Vilafamés), MAE. Centre de Documentació i Museu de les Arts Escèniques, MARCO, Museo de Arte Contemporánea de Vigo, Museo Arqueológico de Asturias, Museo Casa de Cervantes, Museo das Peregrinacións e de Santiago. Biblioteca, Museo de Belas Artes da Coruña, Museo de Bellas Artes de Asturias, Museo de Navarra / Nafarroako Museoa, Museo de Prehistoria y Arqueología de Cantabria – MUPAC, Museo de Valladolid, Museo del Carlismo / Karlismoaren Museoa, Museo Etnográfico de Cantabria, Museo Etnológico de Navarra “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museoa Etnologikoa, Museo Marítimo del Cantábrico, Museo Nacional de Arqueología Subacuática. ARQVA, Museo Nacional de Cerámica y Artes Suntuarias “González Martí”, Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira, Museo Sefardí de Toledo, Museu de Prehistòria de València, Muséu del Pueblu d'Asturies, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.
Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.
Urtarrilaren 12a
Zigilu abstraktua. Eduardo Chillidaren lanak oso estilo interesgarria eta ezaguterraza du. Gaur forma abstraktuen estanpaziotik abiatuta konposizioak sortuko ditugu.
Urtarrilaren 19a
Artista-egunkaria. Joxerra Melguizok egunero lan egiten du bere artelanak sortzeko. Lantegi honetan liburu bat —artista egunkari bat— diseinatuko dugu, edonora zoazela ere nahi duzuna sortu ahal izan dezazun.
Urtarrilaren 26a
Diseinuak bata bestearen atzean. Hainbat artistak diseinu-lan handiak sortu ditu eguneroko elementuak erabiliz. Gaur, ideiak eta objektuak kateatuz diseinatzaile bihurtuko gara.
Otsailaren 2a
Diseinua eta kartela. Lantegi honetan, Eduardo Chillidaren diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile lana ezagutuko dugu. Ondoren, artistaren sormen prozesuei jarraituz, geure kartela egingo dugu.
Otsailaren 9a
Behin eta berriz. Zer gertatzen da forma bat behin eta berriz errepikatzen dugunean? Eta kokapena, ibilbidea edo ehundura aldatzen badugu? Lantegi honetan errepikapenarekin jolastuko gara estanpazioa eta margoa erabiliz.
Otsailaren 16a
Marrazki amaigabeak. Eta Artium Museoko artelanen irudiak markoaz, mugaz harago marrazten jarraitu ahal izango bagenu? Nola jarraituko ote lukete marra horiek? Nola hedatuko ote lirateke margoak? Erakusketetan ikusitako artelanetako batzuk abiapuntu harturik, horma irudi bat sortuko dugu familiartean marrazki amaigabeak eginez.
Otsailaren 23a
Zorte on! Zorte ona erakartzeko kutun bat sortuko dugu. Ba al duzu objektu magikorik?
Martxoaren 2a
Mozorroak. Aspalditik erabili izan dira mozorroak pertsonaiak irudikatzeko, gure nortasuna ezkutatzeko edo, besterik gabe, beste itxura bat izateko. Lantegi honetan, inoiz ikusi gabeko mozorroak sortuko ditugu.
Martxoaren 9a
Kolorea I. Ezagutzen al duzu zirkulu kromatikoa? Lantegi honetan kolorearen teorian murgilduko gara koloreak nahastuz.
Martxoaren 16a
Kolorea II. Ba al zenekien artelan bakoitzaren barruan mugimendua dagoela? Pirritan doazen irudiak, pisua duten koloreak eta elkar erakartzen duten elementuak. Lantegi honetan koloreak eta formak bestebatzuekin konbinatzen ditugunean zer gertatzen den ikusiko dugu.
Martxoaren 23a
Windows. Artium Museoaren arkitekturak duen berezitasunik handiena leihoak dira. Leiho horien bidez, kolore bateko eta besteko argia iragazten da. Idi-begi zirkularrek ere plazatik begiratu eta barruan gertatzen dena ikusteko aukera ematen digute. Lantegi honetan, idi-begi horiek koloretako zelofanekin estali eta gure inguruko munduari begiratzeko leihoak sortuko ditugu.
Martxoaren 30a
Instalazioak. Lantegi honetan espazioarekin lan egingo dugu. Koloretako sokak erabiliko ditugu ibilbidea eta espazioan zehar mugitzeko modua aldatzeko; azkenean, sortu dugun espazio berri horren barruan dantzan amaituko dugu, etorriko zara?
Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20
Familientzako ekimen berria. Larunbat arratsaldeetan
amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.
Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.
Urtarrilarenn 18an, 17:00etan eta 18:00etan (bi emanaldi)
BABES. Oreka TX + Thierry Biscary (musika eta ahotsa biltzen dituen ikuskizuna)
Abegi egiteko abestea eta abesteko abegi egitea.
Hori da gure hari nagusia, pertsonak poliki-poliki bata bestearekin konektatzeko hari hauskorra.
Begiratu, entzun, ibili, bildu eta eraikitzea, edonoiz eta edonon, gure artera datorren guztia zaintzeko.
Eta eguna amaitzeko zuhaitz baten pean atseden hartzea.
«Babes» hitzak euskaraz harrera egitea, laguntza ematea esan nahi du.
Otsailaren 15ean, larunbata, 17:00etan
Hariak, jostorratzak eta zauriak. Mireia Delgado (ipuin ikuskizuna)
Lotzen gaituzten hariak ikusezinak omen dira eta, batzuetan, zaila da haien neurria hartzea. Halere, beraien indarra senti daiteke. Eta batzuetan, hain dira indartsuak, beraien gainean orekari eusteko gai izaten gara.
Zein da hari horiei eusteko tentsio egokia? Zenbat tiratu eta zenbat askatu? Korapiloak sortzean, zein muturretatik egin behar dugu tira?
Eta hariak apurtzean? Zeintzuk dira lotura horiek utzitako orbanak?
Nola josi ditzakegu hariak gero eta gutxiago josten duen jendarte honetan?
Ikuspegi feminista duen ahozko narrazio hau ekilibrista izan nahi duen elefante batekin hasi eta hariak ondo josteko errezeta batekin bukatzen da.
Narrazio saioak ez die entzuleei sartu diren bezala ateratzen utziko. Hunkitzeraino solemnea eta barre eragiteko bihurria.
Martxoaren 15ean, larunbata, 17:00etan
SABLEak. Kiribil konpainia (musika eta ahotsa biltzen dituen ikuskizuna)
SABLEak ikuskizunari esker, haur zein helduek, haurtzaroko irudimen-munduan bidaia bat biziko dute. SABLEak ikusgarriak, umeak ingurunearekin duen harreman ludiko eta sortzailea ohoratzen du, munduarekiko duen sentikortasun naturala eta sentsibilitatea.
SABLE pertsonaiak lekua entzuten du, sentitzen du, bizitzen eta dantzatzen du, bertan istorioak asmatzen ditu. Azkenean bere ametsak gauzatzen ditu berari dagokion espazio honetan.
Heldu batek jokatzen du SABLE haur pertsonaia. Eta horrela erakusten dio haur-ikusleari heldua agian ez dagoela berarengandik hain urrun, haurtzaroaren zati bat bere baitan gorde dezakeela oraino.
Maiatzaren 17an, larunbata, 17:00etan
Naita Kontu eta kanta. Naita antzerki taldea (kontzertua)
kontrabaxu izan nahi ez duen Bombón kontrabaxuaren historia ezagutuko dugu, eta abentura horretan aurkituko dituen eta baita bere bilaketan lagunduko dioten beste musika-tresna batzuk ere.
«Hiru ahuntzen ipuina» ere bai, eta nola egiten dioten aurre ogro gaiztoari beren bidean aurrera egiteko. Honako abesti hauek kantatuko ditugu, besteak beste: Tripa zorri, sagar gorri (rap), 11 neska ausart (cumbia) eta Otsoa jateko (rock & roll).
Ekainaren 14an, larunbata, 17:00etan
Mover el común. Baiven kolektiboa (elkarrekin dantza egiteko topaketa)
Nola mugitzen da zure gorputza? Zeintzuk dira haren mugimendu bereziak? Beste era bateko harremanak al ditugu beste gorputz batzuekin batera dantza egitean? Antonio Gadesek bein elkarrizketa batean esan zuen: «Dantza ez da asmatu jaun eder, dotore eta argal batek dantza dezan. Mundu guztiak du dantzatzeko eskubidea. Herriak dantzan egiten zuten; eta sentsazioengatik, bizitzagatik eta heriotzagatik egiten zuten dantzan; izan ere, dantzatzen diren herriak ez ez dira inoiz hiltzen».
Maisu handi honen hitzei jarraituz, familientzako dantza-topaketa hau proposatzen dugu. Elkarrekin gauden bitartean, gure gorputza eta hark mugitzeko dituen aukera guztiak ikertuko ditugu. Bakarrik eta lagunartean dantzatuko dugu. Espazioarekin jolastuko gara, denborarekin, eta adierazpen artistikorako leku bat sortuko dugu, taldearen belaunaldi aniztasunak aberastua.
4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)
Zein da 2025erako zure nahia?
Zatoz Artium Museora jai hauetan eta parte har ezazu Eguberrietako lantegietan. Bertan itxura emango diegu 2025erako gure nahiei.
Parte-hartzaileek kolore askotako zetazko paperean ebakitako forma geometrikoekin lan egingo dute, eta postal batean erantsiz, beren nahiak adieraziko dituzte. Mural handi batean ere idatzi ahal izango dituzte, era horretan guztiekin partekatuz.
Abenduaren 26tik 29ra, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
Abenduaren 31n, 11:30etik 13:30era
Urtarrilaren 2tik 4ra, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
Urtarrilaren 5ean, 11:30etik 13:30era
3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Doako jarduera. Toki mugatua. Erreserbarik gabe
Argibide gehiago: 945 20 90 20
© 2025 Artium Museoa.
Erosi sarrerak