Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago 2024ko abenduaren 23tik (eguerdiko 12:00etatik aurrera) 2025eko otsailaren 14ra (eguerdiko 12:00ak arte)
Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.
Argibide gehiago JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren inguruan
JAI-ren Ikasketa Batzordeko kideak: Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Alejandro Cesarco (artista), Olatz Otalora (artista), Oier Etxeberria (Tabakalerako Programa publikoen arduraduna) eta Catalina Lozano (Artium Museoaren komisario burua).
Programaren tutoreak Ibon Aranberri, Itziar Okariz, Alejandro Cesarco eta Olatz Otalora dira.
2025erako baieztatutako irakasleak Claire Atherton, Marwa Arsanios, Josu Bilbao, Fermín Jiménez, Landa, Maider López eta Eric La Casa dira, Tabakalera eta Artium Museoko programetan parte hartu duten artistak.
Parte hartzea eta izen emate epeak: gehienez 16 artista hautatuko dira. Deialdia zabalik egongo da 2024ko abenduaren 23tik 2025eko otsailaren 14ra, 12:00an. Martxoaren 14an jakinaraziko zaie eskaera bidali duten pertsonei hautatuak izan diren ala ez.
Matrikula: Hautatuak izan diren pertsonak 400 €-ko matrikula ordainduko dute.
Bidali beharreko dokumentazioa: CVa/Biografia, motibazio gutuna eta egindako lanen dossierra fitxategi bakarrean. Fitxategiak ezingo ditu 10 MB baino gehiago izan.
Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago 2024ko otsailaren 27tik apirilaren 19ra (eguerdiko 12:00ak arte)
Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.
Argibide gehiago JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren inguruan
JAI-ren Ikasketa Batzordeko kideak: Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Alejandro Cesarco (artista), Olatz Otalora (artista), Catalina Lozano (Artium Museoaren komisario burua), Clara Montero (Tabakalerako kultura zuzendaria) eta Beatriz Herráez (Artium Museoaren zuzendaria).
Programaren tutoreak Ibon Aranberri, Itziar Okariz, Alejandro Cesarco eta Olatz Otalora dira.
2024rako baieztatutako irakasleak Patricia Dauder, Jeremiah Day, Iman Issa, Hilary Lloyd eta Iñaki Garmendia dira, Tabakalera eta Artium Museoko programetan parte hartu duten artistak.
Parte hartzea eta izen emate epeak: gehienez 16 artista hautatuko dira. Deialdia zabalik egongo da otsailaren 27tik, 12:00etan, apirilaren 19ra, 12:00an. Maiatzaren 2an jakinaraziko zaie eskaera bidali duten pertsonei hautatuak izan diren ala ez. JAIren komitea arduratuko da hautaketa egiteaz.
Matrikula: Hautatuak izan diren pertsonak 400 €-ko matrikula ordainduko dute.
Bidali beharreko dokumentazioa: CVa/Biografia, motibazio gutuna eta egindako lanen dossierra fitxategi bakarrean. Fitxategiak ezingo ditu 10 MB baino gehiago izan.
Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago 2023ko otsailaren 10etik martxoaren 24ra (eguerdiko 12:00ak arte)
Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.
Argibide gehiago JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren inguruan
2023ko irakasleak: Zach Blas, Erick Beltrán, Anna Daučíková, Xa-bier Erkizia, Kiluanji Kia Henda, Julia Spínola, Miranda Pennell eta Azucena Vieites.
Tutoreak: Ibon Aranberri, Asier Mendizabal, Itziar Okariz.
Parte hartzea eta izen emate epeak: gehienez 16 artista hautatuko dira. Deialdia zabalik egongo da otsailaren 10etik, 12:00etan, martxoaren 24ra arte, 12:00an. Apirilaren 4an jakinaraziko zaie eskaera bidali duten pertsonei hautatuak izan diren ala ez. JAIren komitea arduratuko da hautaketa egiteaz.
Matrikula: Hautatuak izan diren pertsonak 450 €-ko matrikula ordainduko dute.
Bidali beharreko dokumentazioa: CVa/Biografia, motibazio gutuna eta egindako lanen dossierra fitxategi bakarrean. Fitxategiak ezingo ditu 10 MB baino gehiago izan.
Hiru hilabetez, 16 parte-hartzailek euren proiektu artistikoak garatuko dituzte, sektoreko tutore profesionalek lagunduta. Jorge Oteiza Fundazio Museoak bat egin du egitasmoarekin institutuaren hirugarren edizioan.
Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak; Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak sorkuntzaren esparruan diharduten profesionalei zuzendutako Jardun Artistikoentzako Institutua-ren (JAI) hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute. Artistei zuzendutako ikasketa-programa honek ekainean hasiko du ibilbidea. Praktika artistikoa izango da beste behin programaren muina; eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu.
Aurten, Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoak ere bat egin du egitasmoarekin. Fundazio Museoa artista handiaren bilduma pertsonala jasotzen duen espazio monografikoa da. Nafarroako Altzuza herrian dago kokatuta, Iruñetik 9 kilometrora. JAI egitasmoari paisaia berrietara irekitzeko aukera eman dio elkarlan berri honek, ingurune urbanotik landa eremura hedatzekoa. Testuinguru horrek bestelako eragin bat gehitzen dio artearen esperientzia praktikoari; eta era berean, proiektu pedagogiko esperimental honen oinarriak lurraldean sendotu ere egiten dira.
Prestakuntza saioak Tabakalerako Artisten Guneko Tailerrean izango dira, Ekainaren 1tik abuztuaren 31era bitartean. Eremu komun horretarako sarbideaz gain, parte-hartzaile bakoitzak estudio bat ere izango du prestakuntza aldiak irauten duen bitartean, eta tutoreek jarraipen berezia egingo diote euren lanari, indibidualki. Gainera, abuztuan zehar, programako parte-hartzaileek Oteiza fundazioa kokatzen den Altzuza herrian egun batzuk igaroko dituzte. Gainera, programaren zenbait jarduera Artium Museoan egingo dira.
Jardun Artistikoentzako Institutua
Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) ikasketa-programa Tabakalerak eta Artiumek bultzatutako ekimen gisa sortu zen 2019an. JAI-k udako eskola baten moduan egituratzen da, baita truke eta gurutzaketa artistikoak garatzeko gune gisa ere. Jatorri oso ezberdineko ahots profesionalak elkartzen ditu, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko duen ahalmena identifikatzeko eta haien lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko gai direnak. Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) izango dira hirugarren edizio honetan ere institutuaren tutoreak. Eurekin batera, gaur egun deialdia sustatu duten erakundeen erakusketa-programetan eta programa publikoetan parte hartzen duten eragile profesionalek osatuko dute irakasle-taldea: Rosalind Nashashibi, Georgia Sagri, Lea Porsager, David Bestué, Ainara Elgoibar, Alejandro Cesarco, Jon Mikel Euba, Mattin, Pierre Bal-Blanc, Isabel Herguera, Erlea Maneros Zabala eta Txaro Arrazola.
Horrez gain, institutuak ikerketa batzorde bat izango du, Catalina Lozano (Artium Museoko komisario-burua), Oier Etxeberria (Donostiako CICC Tabakalerako Programa Publikoen arduraduna) eta aipatutako hiru tutoreek osatua. Batzordekideak izango dira artista eskola osatuko duten 16 partaideen aukeraketa egingo dutenak.
Deialdia
Deialdia artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzenduta dago. Izena emateko epea zabalik egongo da 2022eko martxoaren 17tik apirilaren 14ra arte. Parte hartzeko, hautagaiek Tabakaleraren (tabakalera. eus), Artium Museoaren (artium.es) eta Jorge Oteiza Fundazio Museoaren (museooteiza.org) webguneetan eskuragarri dagoen galdetegi baten bidez eman beharko dute izena, eta curriculum vitaea, biografia, motibazio gutun bat eta aurreko lanen dosier digital bat -irudiekin- erantsi beharko dituzte bertan.
Hautatutako pertsonek 450€ ordainduko dituzte prestakuntzarako matrikula gisa, eta, horrez gain, ostatua hartzera bideratutako bost laguntza eskainiko dira.
Euskal Herrian arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanen bilduma bat. Bigarren jardunaldiak.
2021eko deialdia
Artiumek, UPV-EHUko (GIU18/153) Gizaartea ikerketa-taldeak eta unibertsitate bereko Artearen Historia eta Musika Sailak azken urteotan arte garaikidearekin lotuta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Akitaniako (Frantzia) unibertsitateetan eta goi-mailako hezkuntza-erakundeetan egin diren Gradu Amaierako Lanak (TFG), Ikasketa Amaierako Lanak (TFE) edo Master Amaierako Lanak (TFM) ezagutzera emateko antolatu dituzte jardunaldiok.
Jardunaldi horietan askotariko espezialitateetako lanek dute tokia (edozein diziplina artistiko, artearen historia, filosofia eta estetika, antropologia, soziologia, arte-hezkuntza, ikus-entzunezko komunikazioa, etab.), proposamen eta lengoaia artistiko garaikideekin harremana badute.
Ikasgeletan sortutako ekarpen horiek zabaltzeaz gain, sorkuntza artistiko garaikidearen inguruan hainbat diziplina eta jakintza-arlotako graduatuen arteko topagune bat sortu nahi dute jardunaldiek.
Egutegia
- Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2021eko maiatzaren 25a.
- Onarpenaren jakinarazpena: 2021eko ekainaren 30a baino lehen.
- Jardunaldiak: 2021eko urriaren 20an eta 21ean.
Artium Museoak Natalia Isla eta Aitor Bengoetxearen “Ahotsari eman / Pulsar la voz” proiektua aukeratu du, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao-k Javier Arbizuren “Talud mediodía” eta Tabakalerak Adonay Bermúdez-en "El desempleo tecnológico"
© 2025 Artium Museoa.