Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan

Publicado en Jarduerak

Programan parte hartzen duten pertsonen sorkuntza prozesu ezberdinen irekiera publikorako momentu modura prestatzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak.

Aurten, programa honako modu honetan garatu da:

  • Egoitzako lehen astea. Otsailaren 26tik martxoaren 3ra Artium Museoan. Maria Ibarretxerekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
  • Egoitzaren bigarren astea. Ekainaren 3tik 9ra Azala Kreazio Espazioan. Arantxa Martinezekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
  • Egoitzako hirugarren astea. Irailaren 9tik 13ra Artium Museoan. Bisita teknikoa erakusketa-espazioetan, entseguak, mentoring-saioak, talde-praktikak.

 

Urriaren 11, 12 eta 13an deialdi honetan garatutako zazpi proiektuen prozesuak aurkezteko programa bat eskainiko dugu Artium Museoan.

Aurkezpen guztiak doakoak izango dira, lekuak bete arte.

Hemezortzigarren edizio honetan, Aitzol Iraola, Alazne Lastra Crespo, Izaro Ieregi González, Maider G. Etxegibel, Nagore Tamayo Goñi, Rebeca Barroso eta Stefano Mattiellok aurkeztuko dituzte urtean zehar garatutako prozesu artistikoak.

 

Esku-liburua

 

Testuinguru honetan, Rosa Casadok gidatutako Ozen pentsatuz lantegia egingo da.

IZEN-EMATEA (15€) urriaren 9ra arte info@addedantza.org-en.

  • Urriaren 11n, 16:00etatik 18:00etara. Irakurketa praktika bat egingo dugu.
  • Urriaren 12an, 12:00etatik 14:00etara. Praktika bat egingo dugu museo osoan zehar.
  • Urriaren 13an, 12:00etatik 14:00etara. Taldeko berridazketa praktika bat egingo dugu.

 

Dantzan Bilakaren laguntza programa eta sorkuntza koreografikoa. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatu eta ADDE Euskal Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatu du. 

logo dantzan bilaka

Publicado en Jarduerak

Zenbaki lehenen seriea jolas matematikoa izan da, da eta izango da beti, eta, aldi berean, tresna garrantzitsua bihurtu da Interneteko aro digitalean gure komunikazioak eta pasahitzak zifratzeko eta babesteko.

Bere itxura kaotikoak, bere iragarri ezintasunak eta bere propietate bitxiek, matematikarien jakin-mina ez ezik, artistena ere erakartzen dute, Esther Ferrer donostiarrarena kasu.

Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoaren barruko plazan dagoen Ferrerren Números primos (2023-2023) lana, alegia, lantegia honen protagonista izango da. Ekimena Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Maushaus elkarteak antolatu dute, museoarekin lankidetzan. Bertan, zenbaki-serie horien irudikapen artistikoan murgiltzen saiatuko gara, eta zenbaki bitxi horien propietateak eta paradoxak deskubritzen. 

Antolatzaileak:

EAI IAE logo title horizontal black pixel web logo web2

Irailaren 21ean, 11:30etik 13:30era
12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta
Doan, leku mugatua. Aurrez izena emateko museo@artium.eus helbide elektronikoan edo 945.20.90.20 telefonoan (irekiaren ordutegian). Jarduerara sartzeko beharrezkoa izango da museoak erreserba baieztatzea.

Publicado en Jarduerak

Aire zabaleko film laburren jaialdiak, edizio bakoitzean bezala, urteko film labur nabarmenenekin saioak eskainiko ditu, doan eta herritar guztiei irekita.

Lehiaketaren 15. edizioa uztailaren 4tik 6ra egingo da museoaren barruko plazan.

Argibide gehiago, hemen.

Antolatzailea: Kultura Kalean Elkartea

Publicado en Jarduerak

New Wave Art Garazi Barquin, Patricia González, Leyre Arana eta Nerea Portillok, UPV/EHUren Gasteizko Letren Fakultatean elkar ezagutu zuten Artearen Historiako lau ikaslek, osatutako talde artistikoa da.

2022an Erronka Globalen Aurrean Gazteak Martxan saria jaso zuten Emakume Artisteen Sarea proiektuarekin, emakumeen praktika artistikoa sustatu nahi zuen erakusketa.

Arte garaikidea eta zuzeneko musika uztartzen dituen New Wave Art euren proiektuak Gasteizko Udalaren Haziak saria jaso zuen. Orain Artium Museoan aurkezten den lan honek ikuspegi berri bat eskaini nahi dio museoa bisitatzen duen publikoari, DJen parte-hartzearekin.

 

17:30ean - Aurkezpena eta museoaren Bildumaren erakusketaren bisita dinamizatua (A0 aretoa)
18:00etan - Bambiren performancea (Plaza aretoa)
18:30ean - Lorea Burgeren soinu performancea (Plaza aretoa)
19:00etan - Elena Barkerren musika eta Jorge Lighting-en argi-instalazioa (Plaza aretoa)

 

Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko udala
Kolaboratzailea: Artium Museoa

Publicado en Jarduerak

Sarrera

Ikerketa Taldearen eta egungo proiektuaren aurkezpena.

 

Me la pelas, Kant. Reflexiones sobre decolonialidad y feminismos en el arte y la investigación universitaria liburuaren aurkezpena

Taldearen bigarren argitalpenaren aurkezpena.

 

Cuando el ayer es hoy dokumentalaren aurkezpena

Cuando el ayer es hoy. Cuerpo, memoria, territorio dokumentalaren aurkezpena. Ekintzaren eta proiektuaren bilakaeraren laburpena.

 

 

Publicado en Jarduerak

2018an, Dora, Lydia, Cecilia, Elena eta Lita, bost emakume aimarek Latinoamerikako mendirik altuena eskalatu zuten: Aconcagua.

Gona tradizionalez jantzita, Boliviako eskualderik ezezagunenetik igo ziren, barne bidaia bat egitera eraman zituen zeharbide batean.

Lau urte geroago, COVID19aren proiekzioa bertan behera utzi ondoren, Elena eta Cecilia itzuli egingo dira, genero-estereotipoak hausteko, naturarekin erlazionatzeko eta kultura desberdinekiko errespetua aldarrikatzeko esperientzia hark zer ekarri zuen bertatik bertara kontatu ahal izateko, beren nortasun indigenari balioa emanez.

Antolatzailea: Alboan.

Sarrera doan, toki mugatua.

Publicado en Jarduerak
3. orrialdea (guztira 7)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand